Performance nostalgikoa

Performance nostalgikoa >

Azken aldiko gertakari batzuk eta, batez ere, asteburu honetako batek, oroimenean oso atzera eraman nau, 90eko hamarkada hasierara. Euskal Herriko beste ehundaka gaztek bezala, modu antolatuan soldaduskari, gure kasuan espainiar ejerzitoari, uko egin genioneko garaietara, intsumiso egin ginenekoetara.

Gogoan dut orduan, orain 25 urte, KEM erakundearekin batera desobedientzia ekintza batean parte hartu genuela, “ekintza zuzen ez biolento” deitzen genuenetakoa. Eta gogoan, baita, nola egiten ziguten barre lagunek, ezker abertzaleko lagunek, “lurrean eserita zerbait lortzekotan bazarete”.

Urte dezente geroago, orduan ezer lortuko ez genuela uste zutenetako batzuk ikusi ditugu, eta zein poza!, non eta lurrean jesarrita, Ondarroan, Gasteizen edo Loiolan, “herri harresietan”. Borroka baketsua bortxa erabiltzeko eskumena legez jaso dutenei aurre egiteko, poliziaren indarkeria agerian uzteko; hara lorpena!

.

Performance nostalgikoa

Performance nostalgikoaBortxarik gabekoa da orain Ezker Abertzalearen borroka moldea. Erabakia hausnarketa luze baten ondoren hartu ei da, eta ez dago jokabide aldaketa eragin duen kanpo faktore bakar bat ere. Atzo itzalpean zirenek itzalpean jarraitzen dute, piperpotoek koartel atarietan eta maderoak ezker eskuin egurra banatzen, baina Ezker Abertzale ortodoxoenak, hots, gehiengoak, agudo barneratu du fase berria, eta kasik ez du gogoratu ere egiten herenegunera arte sustatu zituen ekintza moldeak; ez da alferrik oso mugimendu disziplinatua izan beti.

Ahanztura horrek babestua, EH Bilduk “modu irmoan” gaitzetsi ditu Iruñeko istiluak, bateren batek sarean “performance nostalgiko” deitu zituenak. Nostalgia zerena, jada izendatu ere egiten ez den kale borrokarena?

“Gizartearen gehiengoak aukeratutako bidea oztopatzea dute helburu”, dio EH Bilduk ezagutzera emandako oharrak. Ados, baina… ez al zen horrela orain hogei urte ere? zenbat denbora eta indar galdu dugu? noren mesedetan?

Jar gaitezen guzti-guztiok ispilu aurrean, eta egin dezagun, gutariko bakoitzak banan-banan, indarkeriaren erabilerari buruzko hausnarketa zintzoa. Zein sinesgarritasun dugu Iruñeko istiluak eragin dituztenen aurrean? Nola jesarraraziko ditugu lurrean, nola erakarri orain borrokaren molde berrietara, hau da, “indarraren alde argitsura“?

Performance nostalgikoa  Performance nostalgikoa Performance nostalgikoa
 

5 pentsamendu “Performance nostalgikoa”-ri buruz

  • Zuhaitz Ordoki 2017-03-15 11:06

    Agian Ezker Abertzalea interpelatzen baduzu Sorturen agiria ere aipatu behar zenuke. EH Bildu, finean, tradizio politiko oso ezberdinen indar metaketa bat da, tartean torturatu duten zipaioentzat “errespetua” eskatzen duten batzuena. Gero esango dute ez dakigula ezberdinekin ados jartzen. Geure burua Ezker Abertzalearekin identifikatzen dugun askok, hurbil sentitzen garen askok, ez dugu kasu honetan EHB-k egin duen irakurketa konpartitzen. Sortu estrategiaz mintzo da, eta ez “gaitzespen”-“kondena” kontzeptu madarikatuarekin. Lau harrikada kondenatu behar izatea negargarria iruditzen zait.

    Hemen irakurketa:
    http://sortu.eus/eu/albisteak/2174-sorturen-oharra-iruneko-gertakarien-harira

    Eta besarkada bat Oreretako gazteei eta beren senitartekoei. Elkartasuna jasoko dute.

    • Bai besarkada handi bat Errenderiko gazteei. Sekulako kalbarioa dute aurretik eta seguraski urte pilo bat makoan. Bitartean, bide horretatik eraman dituztenak etxean goxo-goxo. Zaharrak berri.

  • Bai egia da, Bildun batetik jende dezentea dago eta badago ere hiltzaileak eta kriminalak heroi eta ia saindu bezala pasiatzen dituztenak.
    Oreretako gazte pazifistei beste besarkada bat. Ai gaixuak hortik pasiatzen ari ziren eta polizia gaiztoak atxilotu zituen total pintxo bat kalean jateagatik.

  • Hiltzen Hil 2017-03-15 16:21

    Ba niri erabat ulergarria eta osasuntsua egiten zait euren hitzen arabera euskal abertzaletasunaren ordezkari gorenena zirudien ezker-abertzaleak bere printzipio propioei eginiko traizio monumental horren disidentzia. Adierazpen formak okerrak izan daitezkeen arren, gutxienez jende horrek ez ditu galdu nonbait euskaldunon propio den borroka-grina ezta ezker-abertzale horren printzipio fundazionalak. Ezker pentsakeraren antipodetan banago ere, pozaz hartuko dut mugimendu ustel, aburgesatu, feminazatu, homosexualizatu, proNWO sorosiano horren aurka sortzen den edozein haustura. Era ideal batean, jende horren deadostasunak balio bat eduki dezake etorkizuneko mugimendu identitario baten sorrerarako.

  • Hiltzen Hilekin ados, EAren printzipioak ez ahaztea ederki dago, baina Ezker Abertzalearen ezkerretik ateratako haustura baino beste ezerren gainetik gure herriaren biziraupena ardatz duen mugimendua sortzea litzateke oraintxe bertan herri zahar honen salbakuntzaren gakoa; ezker-eskuin parametrotik ateraz abertzaletasunera paradigma berri bat ekarri eta garaipenerantz egiazko estrategia nazional bat mahai gainean jarriko duena.