Pentsioak, demagogia kanpora
Pentsioak, demagogia kanpora –
Azken asteotan zehar, milaka pentsiodunek hirietako eta herrietako kaleak bete dituzte. Haien arrazoiak bidezkoak eta zentzuzkoak dira. Krisiaren unerik txarrenak egonarri handiz jasan ostean, ahotsa altxatu dute pentsioen sistema publikoan hobekuntzak eskatzeko.
Aldarrikatzen dute susperraldi ekonomikoa haiei ere heltzea, eta sumintzen dira haien pentsioak %0,25 igo direla jakinarazteko Rajoyren Gobernuak, lotsarik gabe, bidaltzen dizkien gutunak direla eta.
Aldarrikapen horiek entzun ditugu, geure egin ditugu eta borroka egin dugu haien alde; ondorioz, Mariano Rajoy mugiarazi dugu. EAJk ondo jokatu du Madrilen duen posizioa, eta pentsioen aldagaia sartu dugu aurrekontuen balizko negoziazioan. Derrigorrezko baldintza da aurrekontuen tramitazioa errazten jarrai dezagun, eta modu bat da espainolei esateko ez garela insolidarioak eta ez diogula geure buruari bakarrik begiratzen. Irteerako aldarrikapenak lortuta daude. Baina, beldur naiz ez ote dugun jarraituko 1.080 euroena entzuten.
Pentsioen eztabaidak eta aurrekontuei babesa ematea lotzea oso joko iruzurgilea da. Pertsonek irtenbidea merezi dute, tranpa, adabaki eta demagogiarik gabe. Oso erraza da exijitzen dutena agintzea; oso erraza da planteatzea, EH Bilduk eta Podemosek egiten duten moduan, pentsiodunek hilean gutxienez 1.080 euro kobratzea. Baina zaila da esatea (eta haiek ez dute egiten) nondik aterako diren baliabide horiek, nondik kenduko diren eta nork jarriko dituen. Ezin da jendea engainatu proposamen miragarri, irreal eta zorroztasunik gabekoak ezerezetik aterata.
Pentsioak funtsezkoak dira, eta haien iraunkortasuna bermatzeak eskatuko du akordio zabal bat. Alderdi batzuek pentsioak gatazka politikoa bihurtu dituzte, eskaintzak eta kontra-eskaintzak aurkeztuz. Jakin badakite Euskadik pentsioen arloan ez duela eskumenik; badakite Madrilek ez duela eskumen hori eman nahi, eta badakite, lortzen ez den bitartean, euskal erakundeak lanean ari direla. Izan ere, 46 miliorekin pentsio txikienak osatzen ari dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren bidez. Babes sozialeko neurri hori 15.000 pertsona baino gehiagorengana heltzen da. EH Bilduk eta Podemosek ezin diote Eusko Jaurlaritzari eskatu Estatua salbatzeko eta haren gabeziak estaltzeko. Eskumena Madrilen dagoenez, ezin diote euskal gizarteari galdegin ahalegin handiagorik.
Ukaezina da pentsioen etorkizunak erronka garrantzitsuak dituela. Bi bereziki: jasan ditugun arazo ekonomiko larriak (langabezia, prekaritatea…), eta jaiotze-tasa baxua. Ezinbestekoa da sistema publiko hori jasangarria izatea; izan ere, ongizate-estatuaren zutabeetariko bat da, baita belaunaldi arteko elkartasunaren adibide argienetariko bat ere. Arazoa konplexua da, eta irtenbidea ez da erraza izango. Eraikitzea hainbeste ahalegin kostatu zaigun eredua indartu nahi badugu, kalitateko enplegua eta jaiotze-tasa igotzea izan beharko dira gure helburu nagusiak.
Bi erronka horiek aurreikuspena eta diagnostiko prebisioa behar dute; eta, orain arte, ez da horrelakorik egin. Denbora urrea da, eta kasu honetan are gehiago. Badakigu egin behar diren aldaketek ez dutela eraginik izango epe motzean, baina funtsezkoa da horiei orain ekitea oinarriak finkatuta izateko. Ezer ez egiteak eta eztabaida hutsalek kale itsu batera eramango gaituzte, eta handik ateratzea asko kostatuko zaigu. Bazter ditzagun populismo, demagogia eta oportunismo politikoa eta has gaitezen denok lanean pentsioen sistema publikoak jasangarria eta nahikoa izaten jarrai dezan.
Pentsioak igo daiteke baita eskumena izan gabe,15 mila pentsiodun osagarriak jasotzea ehundaka mila direnean miseriazko pentsioak kobratzen dituztenak, ez da inolako soluziorik.
Dirua dago horretatako ta soberan.
Jaiotze tasa baxuak ez dute inolako zerikusirik pentsioen bideragarritasunarekin.
Adibide bat: Duela 50 urte 3 milioi pertsona egiten zuten lan landa gunetan, FEDEA ta horrelako parasitoen teoriak jarraituz, gaur egun guztiei jaten emateko 4,5 milioi pertsona egon beharko ziren landagunetan Espainian produzitzen. Baina zer gertatzen da? Produktibitatearen hazkundeak (pentsioak kobratzeko inoiz aipatzen ez dutena) eragin du, gaur egun 300 mila langileekin, duela 50 urte 3 milioiekin produziten zutena baino askoz gehiago produzitzea.
Bizi esperantzarekin berdin, bataz bestekoarekin egiten da , baina zer diote datuek?
Izugarri aberatsa dena, aberatsa dena baino 2 urte gehiago bizitzen da, hau lan oso ona duen bat baino 2 urte gehiago bizitzen da, hau lan ona duen bat baino 2 urte gehiago bizitzen da, hau, lan kaxkarra duen langilea baino 2 urte gehiago bizitzen da, ta hau beti langabezitik gizarte laguntzetara doana baino 2 urte gehiago bizitzen da ta hau….
Zer erran nahi du? Ba langile txiroenak pentsioek ordaintzen ari dizkietela soldata onak dituzten langileei.
Soldata txikia dutenen bizi esperantza (hau hipotetikoa da) 67 urtekoa baldin bada, ta osakidetzako medikuena 75, bizi esperantzaren bataz bestekoa hartuz, soldata txikia duenak bataz beste 2 urte edo gutxiago kobratuko luke pentsioa ta besteak 13 urtez, baina biei bizi esperantza berdinarekin egiten diote kalkulua.
Erabiltzen diren datu gehienak edo manipulatuak, edo gezurra dira, ta balio dutenak hortik at daude.
Gainera nork esaten du pentsioak kotizazioekin ordaindu ahal direla bakarrik? Ez da horrela.
Beste gezur bat, BPGtik %9a bideratzen dugu pentsioetara ta hori jasangaitza da, baina beste herrialde askotan bideragarriak dira ta %11,12,13a gastatzen dute.
Pentsioak beste gauzak bezala, dugun aberastasunarkein ordaindu beharko lirateke, ta aberastasuna badago dena bideragarria da.
Ta jada pentsio ez kontributiboak aurrekontu generaletik aterako balira legeak dioen modun, 100 mila milioi euro baino gehiago egongo ziren , 1998an uste dut, legez kontra, pentsio hoiek ta kudeatzeko dituen kostu guztiak, kotizatu dutenen diruarekin ordainduak izan dira.
Horixe Suagaar, beti pentsiodun kopuruaren zifrekin erkatzen dituzte diruak. Tontotzat hartzen gaituzte. BPGa ikaragarri igotzen ari da,beraz, dirua badago. Zein da kontua? gero eta diru gehiago dutela gutxi batzuk, kasualitatez, zerga gehien ordaindu behar luketenak alegia.
Eta zeintzuk babesten dituzte horiek? Pentsioak igo ezin direla esaten dutenak….
Ez gaitzatela engaina
Demagogia kanpora, diozue, alde batetik zein bestetik. Ederrak zaudete. Pentsiodunak mugitu dira eta zuek denak aurpegiak garbitzen, ea bozka kenduko dizueten pentsatuz. Diru gehiago eman eta lixto, arazoa beste 10 urte atzeratu, ondoren datorrenak patatekin jan dezan.
Barkatuko didazue, baina pentsio sistema Ponzi sistema deitzen zaien horietakoa da, epe luzean erortzera kondenatua dago arazoa egiturazkoa baita eta ez koiunturala. Esan bezala, hemendik 10-15-20 urtera sistema erortzen denean orduan komeriak izango dira eta larrialdi sozial ikaragarria, ehundaka mila pertsona ahora eramateko ezer gabe. Hori dena administrazio publikoen zorpetze ikaragarriarekin batera, koktel lehergarria suertatuko da ekonomia osoarentzat.
Ez dakit amildegia ikusten duen bakarra ote naizen, nahi duenak eskura ditu datuak
Pentsioak % 30 murriztu ziren duela gutxi Grezian, egun batetik bestera, trantsiziorik gabe. Nor zegoen agintean? Syriza, Podemosen kidekoak. Demagogiarekin jarraitzen badugu, badakizu zein den gure pentsioen etorkizuna.
Kaixo Mikelats,
Ez dakit nitaz ari zaren, baina, pertsonalki, bost axola niri sistemak eta pentsiodunen bozken norabideak.
Nago, askotan, teknikariak sistemak modu hertsian ikusten dituztela; hau da, formula matematiko bezala eta politika egitea, sistemen gainetik egotea da. Adibidez, Raxoi-k hainbat zereginetarako desbideratu ditu pentsio funtsak. Beraz, dirua egotekotan, desbidera daiteke pentsioak ordaintzeko.
Borondate kontu bat da. Dirua banatu nahi duten ala gutxi batzuen esku utzi. Hori da pentsatzen dudana.
Arregi Anderea, demagogia zeinen aldetik?
Zure idatzi hau, justu, Orereta-Errenteriako jubilatuen manifestaziotik etorrita irakurri dut, eta bertan eman didaten eskuorria irakurrita, zelako kontraesana. Hasteko: 1080 Euroko gutxiengo pentsioaren eskaera ez da EHBildu edo Podemosen eskaera, jubilatuen mugimenduarena baizik. Bi partidu horiek, zuek ez bezala jaso egin dute gure eskaera. Beraz, gurekin eztabaidatu. Diru kontuarena. Beno, Rajoiek zioen ez zela posible aurtengo igotzea. Orain badirudi baitez, Aurrekontuen mesederako. Zuen babesarekin solidarioak omen zarete beste herriekin, baina aurrekontu horiek oro har, mesede baina karga dira denontzako (eta kargarik handiena gobernua sostengatzeak eragiten duen sufrikarioa), beraz, ez dakit non dagoen mesede hori. Zuentzako bai jakina, AHT finantzatzeko. Jaurlaritzak nondik atera dezake dirua 1080 euroko gutxiengo pentsioa finantzatzeko? Bada, zati bat, sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki hain kaltegarria izango den AHT desbideratzen duzuen dirutik, esate baterako. Esan behar gainera, Eusko Jaurlaritzak urteak daramatzala dirua aurreratzen nahiz eta ez izan bere konpetentzia. Nahi duenean, ez zarete transferentzien zain egoten. Eta, zergetatik. Diru gehien dutenen poltsikoetatik, zuen iritzia kontrakoa izan arren.
Hemen gauza bat garbi badago, da borrokarik gabe ez dagoela aldaketarik. Instituzioak eta partiduak mugitzen dira jendea kalea ateratzen denena edo beren botoa galtzeko arriskua ikusten duenean. Ohi bezala, oraingoan ere, EAJ maisua da igeri egin eta arropa zaintzen. Jubilatuen alde omen zaudete, baina zuen sokakoak mugimenduan hasiak dira atzera egiten eta desmobilizatzen.
Benetako eztabaida da, nola egonkortu pentsioak, publikoak edo pribatuak (Europar Batasunak pribatuen alde ari da bultzatzen, eta zuenk?’).
Aupa Zet,
Ez, ez nintzen zutaz ari, orokorrean ari nintzen. Alde batetik instituzioetatik eta bestetik mugimendu pentsionistatik botatzen diren mezu arduragabeez ari naiz. Izan ere, nire ustez ez, indarrean dagoen sistema ekonomikoarekin pentsio sistema ez da bideragarria kontsumoan oinarritutako kapitalismo eta 80 urte baino gehiagoko bizi itxaropena duen populazioarekin.
Alderdiek hurrengo hauteskundeetan bakarrik pentsatzen dute eta ez dira gai epe luzerako politikak ezartzeko. Hori dela eta arazoa atzeratzen ari dira etengabe, baina elur bola hazten doa eta berandu baino lehenago lehertuko da halabeharrez. Era berean “demokrazian” osatutako laguntza sozialen sistema eta diru-laguntzetaz bizi diren hainbat txiringito amaituko dira, eta orduan komeriak.
Zein da gutxieneko soldata eta zenbatekoa da erretretako saria Hendaian? Zenbatekoak dira biak ala biak Donostian?
Zenbat balio du kafe batek Hendaian? Eta Donostian?
Nola da posible horrelako aldea? Zeinen boltsikotan gelditzen ari da tarteko diru guzti hori?
Pentsioa ez da gastua, inbertsioa da. Denontzako onura dakarrena epe erdi eta luzera, baita aberetsenetzat ere, baita sistemari ere. Hori bai, ikuspegi luzea eta eskuzabaltasuna izan behar. Eta Espainiari begira egon beharrean beti-beti, noiz edo noiz Europara begiratua botatzea.
Uste dut garrantzitsua izan daitekeela hemen grafika hau elkarbanatzea. Bertan espainiar estatuko biztanleria agertzen da sistema ekonomikoan duten lekuaren arabera banatuta.
Azpiko lauki urdinak dira (funtzionarioen zati batekin batera) sistema ekonomiko osoa mantentzen dutenak. Kontuan hartu gabe hauetako zenbatek lan egiten duen gizarte kontsumista zentzugabe honentzat txorakeriak produzitzen. Gizartea eusten dutenak lau katu direla alegia, eta lehiakortasun kupidagabea lege den mundu honetan egitan produktiboak diren lanpostu horiek arriskuan daude. Badirudi gutxi konturatzen direla arazoaren larritasunaz, baina beharko lukete. Oinarri industriala bukatzen bada akabo, ez pentsio ez laguntza ez ezer.
https://foro.disidencia.info/filedata/fetch?id=48816&d=1525690198
Jakin nahiko nuke Amaia Arregiren iritzia gizarte honen epe luzerako jasangarritasunaren inguruan
Hemen demagogia franko dago,soberakoa. Erretiroa hartu duenak kobratzen du kotizatu duenaren arabera, ez gehiago ez gutxiago. Nik asko, aunitz, nahi baino gehiago, ezagutzen ditut esaten zutenak ez zuela merezi kotizatzea, hobe zela etxe bat edo apartamenti bat Mediterranio aldean erostea. Horietako batzuk , autonomoak edo, baina egiari zor, enpereaburu, beren menpekoei ere ez zieten kotizatu, berena ere ez. Badituzte ordea aparetamentuak, eta kobratzen dituzte diputazioek emandako laguntzak, errenta berdintzekoak, nire ustez erabat amoralak, eta apartamentuarena diru beltzean. . Eta gero manifestazioan ikusi behar! Herri hau oso txikia da eta badakigu nor garen. Erretirodunen mugimendu honekin ez goaz inore ere, gehienek gezurretan ari dira eta, edo zer ostia nahi dute?
Mikelats, ez da sistema ponzia pentsioak ordaintzeko erabiltzen dena nahiz ta hobe aldatzen badute ta kotizazioen dirua guztion diruan sartzen badute ta guztion diruarekin pentsioa ordainduz, horrela izan beharko zelako.
Sistema pozi batean, nik dirua eskatzen dut ta interes batzuk promesten ditut, inbertitu ordez, interes hoiek ordaintzeko beste pertsona baten dirua lortzen dut ta lehengoaren interesak ordaintzen ditut ta gelditzen dena niretzako erabiltzen dut.
Sistema horrek denbora osoz behar du norbait dirua jar dezan, interesak ordaintzeko, ta ailegatzen da momentu bat, non hainbeste interes dituzu ordaintzeko bezero asko izateagatik, non edo jende gehiago estafatzen duzu edo dena deskubritzen da (hau goiz edo berandu, beti gertatzen da)..
Gure pentsio sistema aldiz, zuk gaur kotizatzen duzu ta horrekin gaurko pentsioak ordaintzen dira, zu jubilatzen zarenean, momentu hortan gazteak direnak, kotizatuko dute.
Beraz beti egongo da norbait kotizatzeko edo aberastasuna sortzeko (pertsona edo makina).
Gainera , zure kotizazioen dirua sistema ponzietan ez bezala, inertitzen dute ta guztientzako interesak lortu ere.
Ez da ponzia beti egongo delako borbait lan egiteko, ta ez badago, gizateriarik ez zen egongo, beraz , arazorik ez.
Arras ezberdinak dira, Halare, pentsioak estatuaren ondasun gzutiekin bermatu beharko lirateke Zelanda berrian egiten duten bezaka adibide.