Edertasunaz mintzo

Edertasunaz mintzo

Ruper Ordorikak kantaldi gogoangarria jo zuen atzo Donostiako Antzoki Zaharrean, bakarka; eta tentuz aukeratu zituen akustikoan jotzeko kantak.

«Galdetu didate inoiz ea gure belaunaldiari kantarik ez ote zaion jarri –esan zuen gutxi gorabehera, “Edertasunaz mintzo” aurkezterakoan-. Aste honetan asko hitz egin da horretaz. Nekez egingo da, zuzen edo zeharka, norberarena ez den denbora bateko kantua».

Hementxe duzu kanta -diskoko bertsioan, ez zuzenekoan-, entzuteko moduan. Erreparatu hitzei:

.

“Edertasunaz mintzo”     

(“Haizea Garizumakoa”, Elkar 2009).. ..

.

.

Edertasunaz mintzo zinen,       
harrapa ezinaz.       
Gordean ostatu horietan       
ilunabarretan.       
Baina denbora ihesi doa,       
eder dena berarekin,       
ahal bezala ari zinen       
bizitzea geroko utziz.       
.
Askatasunaz mintzo zinen       
baita gogotik ekin,       
borrokara emanak      
eta bizitza dohainik.       
Eta denbora ihesi doa       
hatz zikinduen artetik,       
zenbat galdu behar izan den,.  … 
zenbat min eta huts egin.       
.
Bizitzaz mintzo zara orain,       
hango geroa heldu da,       
bete gabeko asmoez,       
kalteaz eta ordainaz.       
Baina denbora ihesi doa       
berandu baino lehen, tori,       
kantutxo hau zuretako da,       

adixkidea, ondo bizi.     

.
.
.
.

.

.

Ruper Ordorika,          

Donostiako Antzoki Zaharrean bakarka (2018ko maiatzaren 6an) ………………….
.              
Edertasunaz mintzoRuper Ordorika
"Edertasunaz mintzo", antzoki zaharra, Askatasuna, bizitza, edertasuna, garai berriak, kantaldia, Ruper Ordorika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude