Peio Olano auzia
Epailearen autoak dioena
Epailearen autoak dioena El Pais egunkariaren bertsio digitalean irakur daiteke epailearen autoak dioena. Pello Olanori ustez leporatzen zaizkion gauzen segida da. Pentsa daiteke, Olano beraren aitorpenetan oinarritu direla akusazioak idaztean.
Berrian eta Garan, ordea, inkomunikatuta igaro dituen bost egun hauetan, “basatiki” torturatu dutela irakurri dugu.
Hala nola, kolpeak jaso ditu, poltsa egin diote itotzeraino, bere umeari txarrena egitearekin mehatxatu dute. Tortura salatu izana ez zaie interesatzen ordea hainbat komunikabideei.
Epailearen aurretik pasa denean ordea, ustez poliziaren aurrean egindako aitorpenak ukatu ditu.
Prentsak dioena
Atzoko El Mundok Olano helikopteroan ezkutaleku edo zuloak erakustera eraman zutela zekarren, Angeles Escrivá kazetariaren luman: “Primero les guíó hasta la localidad de Orio donde reconoció un punto de entrega. Años atrás, el propio Olano había señalado el lugar con algunas marcas que le permitían distinguirlo -a él y a sus potenciales ‘clientes’-, y cuando los guardias civiles llegaron a la zona, allí estaban las marcas iluminando el camino de la autoinculpación.“
Egunkari horretatik atera gabe, Pedro Jota Ramirez zuzendariak, Olano auziaren moralejaz hitz egiten du bere bi minutuko editorialtxoan. Baina irainez gain, ezin esan ekarpen handirik egiten duenik… “Animal de bellota”, “no el tonto del pueblo, pero casi”, dira egunkari “serioaren” zuzendariaren ahotik ireteten diren loreetako bi.
“Gogoeta” ere irakur zitekeen El Mundoko orrietan. Olano iraganean Batasunako zerrendetan aurkeztu izana, ezker abertzalearen eta terrorismoaren erabateko loturaren apologia egiteko baliatu zuten atzokoan.
Espainiako egunkari gehienetan, Olano auziaz hitz egiteko agentzietako iturriak aipatzen dira (La Razon, ABC eta abar…) eta inork ez ditu honek salaturiko torturak aipatzen.
Misila
Dirudienez, interes handia piztu du prentsan Olanori lotuta agertzen den misilaren istorioak. Egunkari ezberdinetan irakur daitekeenez, Olanori leporatzen diote Aznar hiltzeko baliatu nahi izan zuten misila garraiatzea.
ETAk berak egin zuen misilaren aipamena, Garari eskaini zion elkarrizketa batean.
Zer atera daitekeen garbian? Ba gauza bakarra, nire ustez: Torturatu egin dutela.