Michael Mooren beste dokumental bat…

MTE1Ng==

Kuriosoa da nola egiten duen kapitalismoaren aurka, Paramout pictures produktoreak lagunduta, (besteak beste) Michael Moore zuzendari amerikarrak. Oker ez banago, gaiari erreparatuz gero, gelditzen zitzaion sinisgarritasuna hegan joan zaio horrelako produktora multinazional batekin filmea kaleratzean. Zuzendariaren demokratekiko sinpatia disimulatzen ez duen betiko dokumental sentsazionalista da, Capitalismo: una historia de amor

Betiko legez, agerian uzten du sistema amerikarraren porrota, oraingo honetan ekonomikoa. Nolabait krisi honetan gehien aberastu diren lapurren aurpegi batzuk erakusten ditu eta hauen krimena salatu. Beti ere bere erara. Hainbat familiak isuritako malkoen lehen-lehen plano pare bat, minbiziaz hildako senar baten argazkiari begira dagoen emaztearen plano amerikarra eta (nola ez) Michael berari, Wall Streeten bankuetako zuzendaritzaren atxiloketa eskatzen, beste hainbat plano motz. Ah! eta ahantzi gabe, parlamentari demokrata batzuen eta Obamaren gorazarre moderatua. Zer gehiago esan bada dokumentala laburtzeko? Ezer gutxi.

Amerikar “progrearen” begietatik kapitalismoaren kritika moderatu bat aurkeztu du zuzendari estatubatuarrak. Ikuspegi sozialdemokrata batetik, Estatu Batuetan komunismoa tabua dela argi erakutsiaz, bere Robin Hood estiloa berriz ere errepikatu digu Moorek. Hori bai, kredituetan Internazionalaren bertsio bluesero bat ipiniaz.

Irudia | Capitalismo: Una historia de amor, Michael Moore | Michael Moore | LGPL
dokumentala, Kapitalismoa, kritika, Michael Moore, zinea, zinema
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

2 pentsamendu “Michael Mooren beste dokumental bat…”-ri buruz

  • Patxi Gaztelumendi

    eta zer egiten duzu zuk, edonori sozialdemokrata deitzeko?
    zer egiten duzu zuk kapitalismoaren alde edo kontra?
    nork egiten du gaur zineman Michael Moore baino gehiago?

    Harrituta nago, zeinen errez egiten den kritika, pasibotasun guai batetik…

  • Oier Aranzabal

    Barkatu patxi baina michael-ek berak onartzen du joera sozialdemokrataren parte dela. Norbaitek despektiboki har dezake hori, nik despektiboki erabili dut, baina, berak ez dut uste hala hartuko lukeenik.
    Bestetik nik ez dut beste munduko ezer egiten kapitalismoaren aurka, kapitalismoaren parte naiz euskalherritar oro den haina… berak hartzen duen postura hipokrita kritikatu besterik ez dut egin.
    “O ze txarra den kapitalismoa… baina ‘Paramount picturesek’ lagunduko dit saltzen eta poltsikoak betetzen…
    tira guaia izango naiz agian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude