Patxo Telleria Pregolariaren Agurra Mari Jaiari

Patxo Telleria Pregolariaren Agurra Mari Jaiari

Bilbotarrak, Aste Nagusia bukatzera doa, eta honekin batera nire pregoilari lana.

Milesker zuei, gurekiko izan duzuen jarrera jatorragatik. Milesker ere konpartsei, eta bereziki Jai Batzordeko jendeari, egiten duten lan itzelagatik: Itxaso, Oihana, Izaskun, Yanire, Itziar, Ziortza, Javi, Iker, Lier eta Lion-i. Zuen militantzia eskuzabala miresten dut. Eta Gisseleri, eta ondoan izan ditugun bere konpartsako kideei.

Bukatzeko, Gabriel Arestiren hitz batzuk birziklatzeko atrebentzia izan dut. Barka diezadala:

.

Aste Nagusia
defendituko dugu.

Errutinaren kontra,
indibidualismoaren kontra
Uniformidadearen kontra
defendituko dugu Aste Nagusia.

Galduko ditugu lo, atsdeden eta sosegua,
baina Aste Nagusia defendituko dugu.

Etorriko dira erasoak, liskarrak eta ezinulertuak,
etorriko dira moda errezak, merkatu interesak eta globalizazioak,
baina Aste Nagusia defendituko dugu.

Ni joango naiz,
Mari Jaia erreko dute
Baina Aste Nagusiak iraunen du zutik.

Patxo Telleria Pregolariaren Agurra Mari Jaiari
Argazkia: Borja Agudo
Patxo Telleria Pregolariaren Agurra Mari Jaiari

Antzerkia, umorea, euskaraz.