Elizaren gehiegikeriak

Elizaren gehiegikeriak

Pasa den hilabeteko sarrera bat berreskuratu du Salabardoak, Joxe Aranzabalek Faroa blogean idatzi zuena “Anbotoko heretikoak eta Elizaren gehiegikeriak”, erlijioari buruzko historia liburu bat ardatz hartuta.

Elizaren gehiegikeriak“La Santa Inquisición”, Francisco Goya pintorearena.

Egun hauetan liburu bat irakurri dut, Los herejes de Amboto. “Luteranos” en el año 1500, Ander Berrojalbiz durangarrak idatzia eta Pamiela argitaletxeak kaleratua. Liburuak barrenak astindu dizkit, ikusita garai hartan Eliza katolikoak zelako kontrol soziala eragiten zuen, horretarako jendea torturatu eta hil behar bazuen ere.

Europan bezala hemen ere, XIV. eta XV. mendeetan Eliza katolikoak gogor jazarri zituen Eliza bera erreformatu nahi zutenak, eskandalizatuta zeudelako Elizako agintarien jarreraz edo beste modu batean interpretatzen zituztelako liburu santuak. Iritzi-garbiketa egiteko, Elizak berak Inkisizioa sortu zuen, eta horrek Euskal Herrian ere arrasto odoltsua utzi zuen, Logroñon bezala Durangon ere.

.

Har dezagun Marina Perez de Gosentzia andre durangarraren kasua. Liburuak horrela dio:

  • Marina Perez de Goxencia, vecina de Durango. Relaxada en estatua y exumados sus huessos por herege apostata. Año de 1500.

.

Antza denez, Marina Perez de Gosentzia familia onekoa zen, baina horrek ez zuen libratu Elizaren amorrutik. Bere kasuan, hil ondoren epaitu zuten. Errudun zela iritzita, haren irudi bat atera zuten Durangoko elizatik, adierazteko egotzi egin zutela elizaren komunitatetik. Gainera, haren hilotza lurpetik atera eta erre egin zuten, eta haren errautsak haizatu. Hori nahikoa ez, antza, eta Elizak oihalak eskegi zituen Durangoko elizan, “sanbenito” izenekoak, non agertzen baitzen goian gaztelaniaz aipatu dugun esaldia, heretikotzat hartutakoaren familia lotsarazteko belaunaldiz belaunaldi. Durangon 1809a arte egon ziren halako sanbenitoak eskegita bertako parrokian, hiru mendez alegia.

.

Maria San Juan de Garonda emagin mungiarrak ez zuen hainbesteko zorterik izan, sorgina zela akusatuta, torturatu eta erre egin baitzuten, nahiz eta berak akusazioa ukatu. Liburuak horrela dio:

  • El 5 de octubre fue sometida a tormento. El documento dice que a la partera se le dio “riguroso de garrucha”. La “garrucha” consistía en suspender en el aire al acusado colgándolo de una soga que pasaba por una garrucha o polea; la soga se ataba a una o ambas manos, en ocasiones puestas a la espalda, y, para incrementar el dolor, podía llegar a sujetarse una piedra a los pies del reo.

.

Torturapean ateratako aitorpenetan oinarrituta, Inkisizioak erruduntzat jo zuen emagin mungiarra Durangon, heretikotzat alegia, eta erre egin zuen, eta, Maria Perez de Gosentziari bezala, ondasunak kendu.

Hori guztia, eta askoz gehiago, legearen barruan egin zuen Eliza katolikoak Euskal Herrian eta “Jainko infinituki on eta ahalguztidunaren izenean”.

Liburuak halako hausnarketa ilunak eragin dizkit, baina gustura irakurri dut, egileak lan handia egin baitu argitzeko garai hartan Durangon gertatutako zenbait kontu.

Elizaren gehiegikeriak

Ander Berrojalbiz, eliza, erlijioa, Faroa, historia, inkisizioa, Joxe Aranzabal, Luteranoak, sorginak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

10 pentsamendu “Elizaren gehiegikeriak”-ri buruz

  • Hiltzen Hil 2016-08-30 11:40

    Pozgarria deritzot XV. mendera joan behar izatea elizaren gehiegikeriak erakusteko.

    2016. urtean gertatzen diren gehiegikeria erlijiosoak ezagutu nahi dituenak, ikus dezala honako bideo hau, Britania Handiko eskola KORANIKO bateko klase bat, ezkutuan grabatua:

    https://www.youtube.com/watch?v=u0YUysixVd0

    Ingelesa ez dakienaretzat, diotena da: musulman izateari uzten duena akatu egin behar da, islamaren aurka dagoena akatu egin behar da, adulteroak harrikatu egin behar direla eta latigatu ezkonduak ez badadude. Homosexualak altura handi batetik jaurti egin behar dira eta ezin da inungo laguntasunik eduki musulmana ez den inorekin.

    Hori irakasten diete gazte eta umeei 2016.urtean Britania Handiko eskola koranikoetan. Eta, seguraski, baita Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko mezkita eta etxeetan ere. 2016an gaude, ez 1500. urtean. 2016an Europan gauza hauek gertatzen dira, eta babestu egiten da sektore politiko guztietatik, ezker eta eskuin liberaletik.

  • Ez da erdi rora jon behar Elizren gehiegikeriak ikusteko, duel gutxi Gotzin umeei eragindako bortxaketen errua duten janzteko erari botatzen diol.
    Edo duela 5 urte ateratakoa, nun Irlandan esttuak ixilduz, Elizak kontrolpen zituen orfanato publikoen barrun (grai hoietan guztiak) 40 mila ume baino gehiago bortxatu zituzten, beste tratu anker ta krudelen antzera.

    Gaur egun Elizak diona askotan lazgarria, nazkagarria, mtxista…. da, ta Bideo hori Britania eskolako batena d zuk diozulko ez? Ta hori irakasten da leku guztietan edo hor bakarrik?
    Ta hemendik erlijioak publikotik at egon behar dela askok diogu, GUZTIAK ez batzuk soilik.

    • Hiltzen Hil 2016-08-30 14:12

      Nik ez diot, sugar, horrela da. Erreportai hau ikusi dezala eskola koranikoei buruz gehiago jakin nahi duenak: https://www.youtube.com/watch?v=95GxhqjHZ3E

      Marianistetan, jesuitinetan edo salesianoetan irakasten al dute kristaua ez dena akatu egin behar dela? Irakasten al dute homosexualak dorre batetik bota behar direla? Irakasten al dute adulteroak latigoz jo behar direla?

      Ba Ingalaterrako eskola koranikoetan hori irakasten dute, hau da, kanpotik datoz eta gainera gu akatu behar gaituztela erakusten diete euren kumeei. Eta guzti hori errugabetu egiten dute bai gobernuek eta bai zu bezalako sub-gizakiek.

      Orain apaiza pederasten kontua ateratzen duzu bestea tapatzeko. umeak bortxatzea ondo dagoela irakasten al dute eskola kristauetan? Eliza katolikoko 400mila apaizetatik 0,05%a da soilik pederasta, azken 50 urteetan atxilotutakoen arabera. Zifra hori edozein kolektibotan aurki dezakegu, baita Podemos edo Ezker abertzalean ere, anekdotikoa delako.

      Kontua zein da? Komunikabide masonikoek, la sexta kasu, etengabe enfatizatzen dituztela elizako trapu txarrak, baina moro basati horienak tapatu egiten dira sistematikoki, eta zu subnormal on bat bezela Amen egiten.

      • Amonamantangorri 2016-08-31 02:17

        Hipotesi balekoa izan liteke elizgizonen artean bortxatzaileen ehunekoa beste edozein giza taldetan bezalakoa dela, mediku, argiketari, podemita nahiz jelkideen artean aurki litekeen bezalatsukoa. Ez da noski gauza ziurra, izan ere, botere-harremanen, sekretismoaren eta moral-itxikeriaren aldagaiak ere hor baitaude, baina hasiera batean ontzat har liteke.

        Sasiargudio hori maiz aditzen da Eliza eta pederastia lotzen dituzten albisteak hizpidera ekartzean. Arazoa ez da hori. Arazoa da Elizak, instituzio gisa dituen arauei segiz, kasu horiek ahal bezala estali dituela, familiak ixilarazi eta biktimak erruduntzat seinalatuz; apaiz pederastak parrokiaz parrokia aldaraziz eta beste. Hainbat estatutako auzitegietan frogatu da hori.

        • Hiltzen Hil 2016-08-31 09:32

          Hortan arrazoia duzu amonamantangorri, elizak jarrera korporatibista argia erakusten baitu kasu horietan. Erakunde horren barruan eta oinarrietan fede oneko jende asko dagoen arren, ustelkeriaz eta materialismoz beterik dagoen korporazio gisa ikusten dut nik egun, argi eta garbi.

          Adierazi nahi nuena, ordea, honakoa da: tendentzia handia dagoela elizaren gehiegikeriak salatzeko, eta era berean islamaren gehiegikeriak zuritzeko. Eta gure herriarentzat, zein europar herrientzat, gaur egungo mehatxurik handiena eta larriena ez da eliza, ez eta kristau erlijioa. Aitzitik, askozaz ere larriagoa da islamaren zabalkundea eta horrek dakartzan ondorioak, etorkizunari begira batez ere. Eta uste dut hori oso ebidentea egiten ari dela azken hilabete hauetan, nahiz eta badakidan horren jabetzeak bere denbora behar duen batzuengan.

          Sugaarrek nahi duena esan dezala, baina Nizan 90 pertsona, ume ugari tartean, kamioi batez zanpatu zituenak ez zuen kristautasunaren, frantziaren edo hitlerren izenean egin. Esan ahal didate musulman guztiak ez direla terroristak edo gaizkileak, ok. Ikusi al duzue musulmanek antolatu eta eginiko manifestaldirik atentatuak salatzeko? Noizitu al duzue musulmanen artean fundamentalisten aurkako haserrealdi edo jarrera orokorrik sare sozialetan, telebistan edo kalean? Sortu al da musulmanen artean “gesto por la paz” tankerako erakunde sozialik? Beraien partetik datorkiguna isiltasun sakon adierazgarri bat da, eta horrek zer pentsa eman beharko luke.

          Ondo izan

          • Baten okerrak ez du bestearena estaltzen. Eta ez noa sartzera eztabaidan zein den gaiztoena

  • Artikuluan ez dago garbi instituzio hutsaz ari den ala eliza horrek egituratzen duen sinesmeneraino eraman behar ote den gehiegikerien kontua. Hau da, ea sinismenen ondorio diren “gehiegikeria” (gehiegikeriak ote?) horiek. Monoteismoen ondorio, alegia.
    Arazoa oso da interesgarria, batik bat islamaren arazoa ere aztertu eta ulertzeko, edo ulertzen saiatzeko.
    Artikuluko datak ere ez dira zorrotzegi emanak, eliza katolikoak montatutako errepresio-sistema bortitzena eta odoltsuena XVII. menderaino iritsi baitzen. Gurean beti aipatzen dira Zugarramurdi eta Sarako “sorginen” aurkako jazarpenarena, esate baterako.

  • “Gehiegikeria” horiek ez ziren, halaz ere, XVII. mendean amaitu. Forma leunagoak hartuta, geroago ere agertu ziren mendebaldeko gizarteetan. Kontrol sozial hertsiaren bitartez, besteak beste.

  • Eta eztabaida honetan erlijio monoteistek berezko duten espantsionismo-asmoengatik sorrarazi ohi dituzten bortizkeria eta gehiegikerien balorazioa egitera iritsi baino lehen, H.Magnus Enzesbergerren “Teokrazia ahaztua” artikulua (2015) irakur liteke. Batez ere islamiarren eta kristauen gehiegikeriak egoki konparatzen hasteko.
    XIX. mendearen bigarren erdialdeko Txinan teokrazia kristaua (non eta Txinan eta kristaua eta Biblian oinarritua) ezartzeko bideratu ziren “gehiegikerien” berri eskaintzen da artikulu horretan.
    Enzesbergerrek dioen moduan, “begi-bistakoak dira Txinako teokrazia-asmo horrek Estatu Islamiarraren yihadarekin dituen paralelismoak”.
    Baina ezezagunak zaizkigu datu nagusiak:
    a) munduko historian burutu den gerra zibil erraldoiena izan zen
    b) ia hogeita hamar milioi (30.000.000) hildako sortu zituen.
    Taipingo gatazka bezala ezagutzen da teokrazia horren ezarpen-guda hori.
    Ez ziren, bada, hain aspaldi bukatu erlijio kristauaren gehiegikeriak.

  • Taipingo errebolta kristautasunari egoztea eta gainera azken batean errebolta bat zela ez onartzea, errejimen teokratiko-mandarinesko baten kontra, iruditzen zait piska bat gehiegizkoa.
    Hemen arazoa da euskaldunak kristauak eta katolikoak sentitu direla urte askotan eta hemengo elizak eta kristautasunak itxura berezi bat izan dutela. Hori ezin onartuzkoa iruditzen zaie ezker abertzaleko fundamentalista laizistei. Horregatik aipatu behar dituzte XVgarren mendeko arazoak, kontuan izan gabe beraiek azken batean erakunde hiltzaile baten sustengatzaileak izan direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude