Patxi Lopezen diskurtsuko esaldirik adierazgarrienak
- “Hasieran esan nuen nire helburu nagusiak hauek zirela: gizartean batasuna indartu, krisiari aurre egin, terrorismoarekin amaitu eta askatasun osoa lortu,eta familia eta enpresei lagundu,”
- “Lehenengo aldiz, Gobernu paritario bat daukagu. Euskadin, berdintasunean gobernatzeko trebatuta dauden emakumeak dauzkagula erakutsi dugu.”
- “Hasieran zalantzak zituzten hainbat pertsonek, gaur bere Gobernua gareladakite. Beren interesak defendatzen ditugula dakite. Kudeatzen dakigula, eta ondo kudeatzen, gainera.”
- “Euskal gizartean, kultura ulertzeko modu desberdinak elkarrekin bizi dira. Euskaldun izatearen definizio bakarra ematea ezinezkoa den bezala, ezin dugu euskal kulturaren, edota, euskal kulturen ikuspuntu bakar bat izan.”
- “Behin betiko askatasuna hurbil daukagu. Gure esku dago. ia-ia ukitu dezakegu. ETArekin amaitzen ari gara eta gaur, euskal gizartearen gehiengoak Gobernuaren politikarekin bat egiten du Azken ahalegin bat behar dugu. Demokraten arteko batasuna eta gure ideietantinko mantentzea premiazkoa da.”
- “Krisia atzean uztenari gara. Baina krisi honek ezer ez dela berdin izango irakatsi digu.Etorkizunean, ustekabeko aldaketak eta ziurgabetasuna gure bidailagunak izango direla. Mundua bizkorrago dabil eta prest egon behar dugu.”
- “Xabier Letek esan zigun bizitza ez dela disjuntiboa izan behar (zuk edo nik, haiek edo guk). Bizitza harmoniaz kopulatiboa izan behar dela, baizik: zuk etanik, haiek eta guk.Orain dela urte t’erdi Euskadi desberdina zen. Gizarte zatitua geneukan. Gaur guzti hori gainditzen ari gara. Berdintasuna ez dago aldarrikatu beharrik. Errealitate bat da.
- “Nire adierazpena hasteko esango dut, nik beti defendatu dudala estatutuak emandako autogobernua. Euskal autogobernuak, Espainiaren legalitate konstituzionalarekin, komunitte politiko, herri eta gizarte bezala eratu gaitu.”
- “Euskal Herritarrak munduan bizi gara eta Espainian parte hartzen dugu eta gainerako europarrekin partekatzen dugu gure destinua. Euskal Herritarrek “gu” izan nahi dugu Europaren abentura kolektiboan. Baina kolore ezberdinez margoturiko gu izan nahi dugu eta horixe da autogobernuak baimentzen diguna; euskal herritar ezberdinen arteko ituna, proiektu politiko berean elkarlanean aritu eta parte hartzeko.”
- “Horregatik, Lehendakari bezala, Gernikako Estatutua defendatzera itzuli direnei ongi etorria eman nahi diet”
- “Gobernu eta Legebiltzar honen legitimotasun demokratikoa zalantzan jarri zen (eta oraindik zenbaitek hala egiten dute), indar politiko guztiak Ganbara honetan ordezkatuta ez daudelako. Horiek ahaztu egiten zuten Batasuna legez kanpo utzi zutela, ez independentista izateagatik, ez soberanista izateagatik, ez politika egiteagatik, talde terrorista baten korapilokoa izateagatik baizik; eta hala baieztatu du aho batez, Estraburgeko Giza Eskubideen Epaitegiak”
- “Errealitateak garbi erakutsi duenez, hamarkadako gobernu indartsuena gara.”
- “Eta politika egiteko beste modu bat zegoela eta dagoela erakutsi dugu: herritarrekin eta erakundeekin elkarlana bilatuz. Elkarrizketa eta akordioa sustatu ditugu sindikatuekin, enpresa ordezkariekin, beste erakundeekin eta horrez gainera, ekintza publikoa herritar eta profesionaletara zabaldu dugu”.
- “PPrekin egindako lanaren fruitua da hau. Euskadi duela urtebete baino hobeto dago. Herri batuago bat dugu, gatazka gutxiago dago, askatasun gehiago, normaltasun gehiago eta ekonomiak itxaropena du”.
Irudia | Patxi Lopezen esaldi adierazgarrienak | Ezezaguna | LGPL
Benetan jakin nahiko nuke esaldi horietatik zenbat diren Patxi Lopezenak… Leteren aipu hori? Ahoa ireki bezain pronto, euskal(dun) idazle edo kantari bat aitatu behar du gizon honek, euskalduntze azkarra harena! Lastima berbetan horren bizkorra ez izatea…
Eta egia esan, berdin du: Patxi Lopezek dionari, nik txakur txiki bat ere ez… Egiten (ez) duena da kontua. Hori bai diskurtso argia (eta monokolorea)
Edu, zuk esandakoaren ildotik, erreferentzienak ere niri arreta deitu zidan. Gari abeslariaren `Esperantzara kondenatua´kantuari erreferentzia egin zion eta Markesaren alaba kantuari ere bai, besteren artean.
uste dut denok pentsatzen dugula erreferentzia horiek ez direla Patxi Lopezen kolkotik atera, nork idazten dizkio holako diskurtso “kulturalak”? eta batez ere, norentzat??? Nor harrapatatu nahi dute berba-sare horretan?
Ni ez nau harritu Lete aipatu izanak, oso nabarmena izan baitzen Euskadi Sarietan egin zuen aipamena, gaztelaniaz, gainera: “Hemos de ser copulativos”. Hitzaldi ederra egin zuen Letek, euskaraz hasi eta gaztelaniaz amaitu zuena. Gogoangarria zinez.
Baikortasunerako deia egin zuen Letek, kulturen arteko batuketara eta abar. Geroago, Euskadi Sariak egiteko enkargua jaso zuenak berak, eta orain Asociación de Escritores de Euskadi delakoa kudeatzen duenak, Hollywooden Leteri mikroa kenduko ziotela iradoki zuen bere blogean, geroago desagertarazi zuen idatzi iraingarri batean: “Fue seguramente el de Lete el discurso más emotivo. También el más largo. Saltándose el protocolo de los poco más de dos minutos de discurso que el guión de la gala había establecido (que si hubiera sido en Hollywood le habrían quitado el micrófono o le habrían bajado el sonido, eso sí atenuado por los aplausos), el escritor euskaldun se explayó durante casi quince minutos tanto en euskera como en castellano sobre la necesidad de que en Euskadi no convivan dos comunidades sino una sola, unidas a través de lo que podríamos definir como una conjunción copulativa. Porque no puede existir la una sin la otra, y porque como bien dijo, su vida se había nutrido de escritores en euskera como Gabriel Aresti, Lauaxeta o el propio Bernardo Atxaga, pero también en castellano como Jorge Manrique, Gonzalo de Berceo o el Arcipreste de Hita (¡casi nada!), y cómo no, Unamuno o Pío Baroja, autores vascos que escribieron en castellano. La conjunción, la unidad, frente a los que siguen empeñados en dividir. Curiosamente, alguno de los editores, de esos que sólo publican bajo el beneplácito de las subvenciones (vascas, navarras o españolas, qué mas da), prefirieron incidir en los errores de la gala, que llegaron de definir como “bochornosa” para NUESTRA cultura y NUESTRA literatura. Un editor que no recuerda que aprendió lo que hoy define como su lengua materna en un curso a distancia, dijo que una de las lectoras tenía más errores al leer que Patxi (creo que se referfía al lehendakari). Ha olvidado también que su esposa no conoce el idioma de Txillardegi…” Sarrera honen iruzkinetan dator orduko hura.
Ez, ni ez naiz harritzen Leteren “kopulatiboa” Lopezek berak oroitu izana, horrexetan baita abila bera, bere ikuspegiaren alde euskal mundutik profitatu ahal duena erabiltzen. Beste kontu bat da “Markesaren alaba”ren kontua. Oker egon ninteke baina iruditzen zait azido zakukada bat hartuta ere ez zitzaiokeela halakorik bere buruan sortzen ahal, EAEko euskaldunen Lehendakariari.
[…] Atzokoari segida emanez, Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzako pleno orokorrean irakurritako diskurtsuaren esaldi adierazgarrienen bilana egingo dut jarraian. Besteak beste, ekonomiaz, azpiegiturez, eredu linguistikoaz, euskaraz eta EiTBri zuzendutakoak jaso ditut gaur. “Gobernuan sartu ginen lehen hilabeteetan, sail guztiei gastu arruntetan murrizpenak egiteko eskatu nien, gastuak sarrerei ahalik eta gehien lotzeko asmoz, baina, batez ere, krisiari aurre egiteko neurri bereziak abian jartzeko baliabideak izan genitzan.” […]