Banksyren margolan bat Donostian?

Banksy grafiti artista britainiar ezagun baten goitizena da, baina apenas inork dakien nor den. Zenbait hilabete atzera, bere benetako izaera ezagutu zutela zabaldu zen prentsan, baina inork ez zuen izenik zehaztu. 1974an jaio zela uste da. Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Logika itzulikatzen du, irudi harrigarri eta umoretsuak eginez. Mezua izan ohi dute, gerla, polizia edo diruzaleen gehiegikerien aurkakoak. Plantillekin lan egiten du.

Bere lanekin Bristolen eta Londresen egin zen ezagun, baina ordutik hona, AEBetan edo Israelek Zisjordanian eraikitako harresian margotu izan du.

2006an, Guantanamo espetxeko presoen antzera jantzi zuen panpin bat eta Californiako Disneyland parkean paratu zuen.

2005ean Londresko British Museum-ean labar artearen aldaera bat utzi zuen, non giza irudi primitibo batek erosketa gurditxoa zeramala agertzen zen.

Ez ote zaie Donostiako garbitzaileei hau ezabatzea otuko!

Banksy Donostian?

Irudia | Banksy Donostian? | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Banksyren margolan bat Donostian?”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-09-24 08:29

    Eta zergatik ez lukete hau ezbatu beharko, argazkiak erakusten duenez, azpian zeuden beste bost gutxienez (mantxoien koloreagatik kalkulatuta) ezabatu badituzte?
    Banksy (edo Banksyren pelikula estreinatzeko Zinemaldiak pagatu dituen grafiteroek) zikindu ditzake paretak eta besteok ez?!

  • Niri ikaragarri gustatzen zaizkit Bankyren lanak. Donostian justu orain margo hori azaltzea, marketin hutsa da.

    Gaztezulon atera zuten duela hilabete batzuk berari buruzko erreportajea. Hemen uzten dizuet: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1565

    Oso ona da tipoa!

  • […] en el Festival de Cine de San Sebastian (Zinemaldia para los amigos). Pues bien, leemos hoy en hirutxulo y hemos podido comprobar en persona, que el artista ha pasado y pintado por aquí. El stencil en […]

  • […] itzela izan du filmak, Publikoaren TCM Saria erdiestekotan baitirudi bere 8.5-arekin. Baina, Zuzeu eta Zinemaldiaren egunkarian nork bere erara kontatu duena da albistea. Eta objektiboa ere nork […]