Patxi Lopez: Zalantzazko etorkizuna duen hautagaia

Mikel Gomez politologoa eta marketing politikoko ikaslea da (@MikelG037). Bere blogean (El Altavoz Político) datozen EAEko hauteskundeetako lau lehendakarigaien analisia egin du, AMIA metodoanoinarrituz.

ZuZeun argitaratuko ditugu datozen egunetan, euskaratuta, Iñigo Urkullu, Laura Mintegi, Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti lehendakarigaien analisiak. ZuZeuk ez du zertan bat egin analisi hauen puntu guztiekin. Dena den, ariketa erakargarria, ongi egina eta irakurtzeko interesgarria iruditu zaigunez, Mikel Gomezen baimenarekin, ZuZeun izango dituzue bere analisiak:

Patxi Lopez-PSE

 

Patxi Lopez: Zalantzazko etorkizuna duen hautagaia

Patxi Lopez da gaur egun Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, baina bere etorkizun politikoa zalantzazkoa da, ezezaguna. EAEn galdu duen hautesleria gutxi balitz, zurrumurruek diote PSOEren hautagai izan daitekeela datozen hauteskunde orokorretan. Izan ere, PPri aurre egin ezin izan dion Alfredo Perez Rubalcabaren babesa du Lopezek. Ziurrenik tradizionalki sozialistek izan duten bigarren lekua galduko du, baina gobernu egonkor bat osatzerako orduan kontuan hartzeko modu hautagaia da Patxi Lopez.

Ahultasunak:

  • Politikari klasikoa da, beti jardun da politikan.
  • PPrekin egindako hitzarmenagatik gogoratuko dute.
  • Gobernuak ez du balorazio onik jaso PPri esker gobernatzen izan den bitartean.
  • Hautesle fidelak desmobilizatu egin zaizkio eta abstentziora pasa.
  • Politikan izango duen etorkizunak zalantza gehiegi ditu.
  • PSOEren irudi eta konfidantza krisia.
  • Gehiegi gogoratzen du Madrileko PSOEren gobernura, lehen mozketetara eta krisiaren kudeaketara.
  • Lau hautagaien artean curriculum akademiko eskasena duena da.
  • Lotura gehiegi du Rubalcabarekin, zeinari lagundu zion hauteskunde orokorretan PSOEren hautagai izaten.
  • Bake prozesuaren lehen zatian ez mugitzea leporatu zioten.
  • PSEri Euskadin gelditzen zaion azken botere gune inportantea da (Jaurlaritza).
  • Alde guztietarantz galdu ditu hautesleak, baita Bildurantz ere.
  • D3M alderdiaren ilegalizazioari esker gobernatzea egozten zaio eta gizarte zilegitasun gutxi izatea.

Mehatxuak:

  • EAJren posizioa are autonomizaleagoa egiteak botoak berreskuratzea eragotziko dio.
  • Mozketen aurrean autogobernua defendatzea, askorentzat gehiegi, eta ondorioz hautesleek PPra jotzea.
  • Lehendakari gisa duen irudia oso higatuta dago eta ez du berreskuratzeko denborarik.
  • PSOEren lidergoari buruzko zalantzek jarraitzea eta Lopezen izena orokorretarako hautagai gisa entzutea.
  • Euskadin krisi ekonomikoak okerrera egitea eta langabeziak gora.
  • Ez jakitea gobernuaren eta alderdiaren arteko ezberdintasuna markatzen.
  • ETAk behin betiko borroka armatua utzi zuenean izandako kudeaketa komunikatiboa gogoratzea.
  • Bake prozesuan atzerakadak izatea.

Indarguneak:

  • Madrileko PPren mozketen aurrean erresistentzia irudiarekin lotzen da.
  • Lider oso ezaguna eta errespetatua da Espainian.
  • Politikan konpromisoagatik dagoen irudia ematen du.
  • Gizarte sektore batzuetan “ETA garaitu” duen lehendakari gisa jotzen dute.
  • Ez du lehengo PSEren zuzendaritza ordezkatzen, zeinak oso “antiabertzalea” zirudien.
  • PSEk posizio garrantzitsua izan du Eusko Legebiltzarrean, gehienetan bigarren indarra izanez.
  • Bizkaiko ezkerraldean boto oinarri egonkorra du.
  • Berak erabakitzen du hauteskunde agenda. Lopezek desegingo du legebiltzarra eta komeni zaionean deituko ditu hauteskundeak.
  • Alderdiaren Madrileko aparatuaren babesa du.

Aukerak:

  • Azken inkestetan Lopezen eta gobernuaren balorazioak hobera egin du.
  • Madriletik areagotzen diren mozketen aurrean agenda ekonomiko ezberdin bat ezartzea.
  • Autogobernuaren aldeko diskurtsoa egitean EAJko sektore autonomiazaleak erakar ditzake.
  • Mozketen aurkako diskurtsoari esker badirudi hautesleriaren zati bat berreskuratzen ari dela.
  • Araban hautesleria berreskuratzeko aukera du.
  • Euskal ezkerraren ordezkaritza indartsuena eta gaitasun handiena duena esleitzea bere buruari.
  • Euskal herritar guztien lider bezala aurkeztea.
  • PPrekin lehia zuzena egitea.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Patxi Lopez: Zalantzazko etorkizuna duen hautagaia”-ri buruz

  • “Euskadi da PSEri gelditzen zaion azken botere gunea” dio artikuluak. Pelloren egia? (PSEk non izan dezake botere-gunerik, bestela?). Edo esaldia ez dago ondo idatzita? “Jaurlaritza” esan nahi du, agian?

    • Zuzenketa: PSEri Euskadin gelditzen zaion azken botere gune inportantea da (Jaurlaritza). Mila esker bioi.

  • Nik interpretatzen dudana da Euskadi dela PSOEren menpe dagoen leku bakarra Espainian, baina … idazten nabilela konturatu naiz ez dela horrela, Andaluzia eta Asturias hor daude eta… beraz, bai, azalpen bat behar du horrek!