Donostiako Piratak 2012

Kontxa · Donostia, juny 2009Donostiako Piraten abordajeak 10 urte bete zituen atzo Aste Nagusiaren baitan. 400dik gora ontzik eta 4.000 lagun inguruk parte hartu zuen ekimenean. Transistoria ekoiztetxea ere festa giroan murgildu zen ekitaldia grabatu eta laburpen bideoa ekoizteko.

 

Donostiako Piratak from Transistoria on Vimeo.

400dik gora almadia eta 4.000 lagun baino gehiago. Pirataz jantzita bildu ziren guztiak goizetik Donostiako portuan.

Goizaldean ontziak eraikitzen aritu ziren. Lanaren ostean, herri bazkariarekin berreskuratu zituzten indarrak eta arratsaldean itsasoratu ziren.

Fermin Muguruzak eta Zuloak taldeak jendetzaren aurrean eskaini zuten kontzertua Ciudad San Sebastian itsasontzitik.

Arratsaldeko zazpiak aldera guztiak iritsi ziren Kontxako hondartzara, eta festak Alde Zaharrean jarraitu zuen.

2012, abordajea, Aste nagusia, bideoa, Donostia, festak, gazteak, izan pirata, piratak, transistoria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude