Patxi Lopezek The Croods jokua jaitsi nahi du Legebiltzarrean, euskal gatazkaz ari diren bitartean
Gatazkaren konponbidea bezalako gai garrantzitsu bat eztabaidatzen aritu dira gaur Eusko Legebiltzarrean. Euskal Herriak bakea lortu nahi badu, berebiziko gaia hau. Baina badakigu Patxi Lopezek zer nolako interesa jarri ohi duen gai honetan. Ez da urrun geratzen Lopezen prentsaurrekoa tren bagoi batean AEBtan, Kofi Annan eta nazioarteko bitartekariak Aieteko Bake Konferentzian zeuden bitartean. Gaurkoan, parlamentuan gatazkaz eztabaidatzen ari ziren bitartean, lehendakari ohia hor ari zen Ipad-ean The Croods jokoan jolastu nahiean. Lotsagarria eta penagarria hitz xuabeak erabilita. Gutaz trufatzen da?
Iñaki Larrañaga ZuZeuko editoreak txiokatu du Parlamentutik argazkia:
Espainian be, zabaltzen ari dira albistea, zuzeuren argazkiarekin. Biba zuek!
Ez da egia izango !
Nik nahiago dut Lopezen gaitasuna jokoan, politika egiten baino
Egia esanda, kasik hobe horrela egotea eta ez adierazpenak egiten: http://politica.elpais.com/politica/2013/03/02/actualidad/1362258519_879364.html
Tamalgarria benetan.
Eta Ajuria Enean izan genuen okupa (barka barkatu okupak) pailazo (barkatu pailazoak) hori lehendakari gisa pasako da historiara!!
AUPA PATXI! FALTAN BOTATZEN GENITUEN ZURE PAILAZOKERIAK!!!
L O T S A G A B E ! ! !
Argazkiak ongi definitzen du zein eta nolakoa den gizontto hori.
Zorionak Iñaki Larrañaga eta ZuZeu. Lan txukuna.
eskerrik asko denoi 🙂