Ka-kazetari, kakati da ‘Gangnam Style’ berria

lipdub euskaraz blogerako

EHUko Komunikazioa Multimedia Masterrean lipduba berpiztu nahian dabiltza. Horretarako Youtuben bisitarik gehien izan duen kanta aukeratu dute Gangnam Style eta kazetaritzaren eta komunikazio munduan ari direnen profesioa erreibindikatzeko asmotan, letra aldatu diote. Aurrerantzean “Ka-kazetari, kakati izango da korearrez abesten zen kantaren errepika.

Apirilaren 10ean egingo dute grabaketa. Kazetaritza fakultatetik pasa diren profesional (lanean aritu edo langabezian egon) guztiei gonbidapena egin nahi diete bertara daitezen. Agertu ezin bazarete, parte hartzeko aukera ere badago. Bideo labur edo argazki bana bidali, baldin eta abestu nahi dutenarekin ados bazaude. Hemen duzue Joxerra Gartziaren laguntzarekin osatu duten kantaren letra. Oraindik ez dute abestia grabatu, baina Enkore taldeko Xabi Hook jarriko dio ahotsa laster; era profesionalago baten.

Webgunea ere ireki dute, eta han azaldu dituzte ekimenaren arrazoiak eta asmatu duten lipdubaren ibilbidea ere. Koreografia ere asmatzen ari dira eta dagoeneko hasi dira taldeak antolatzen, Leioako Komunikazio Zientzien Fakultateko eraikin zaharra eta berria lotuko dituen dantza zororako.

Hortaz, zuk ere parte hartu nahi baduzu; ez izan kakati eta eutsi lotsari. Eman izena

4 pentsamendu “Ka-kazetari, kakati da ‘Gangnam Style’ berria”-ri buruz