Parketarrak egitasmoa Donostiako zenbait auzotan

Parketarrak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren, Bagera Elkartearen eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz,  “Parketarrak“  egitasmoa martxan jarriko da Donostiako hainbat auzoetan martxoan zehar.“Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago:  bata 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa; eta bestea 6-9 urte bitarteko haurrentzat dena.

Auzoen egitaraua hemen: Martutene, Altza, Loiolako Erriberak, Parte Zaharra, Intxaurrondo, Amara Berri, Añorga, Bidebieta.

Zer duzu buruan “Parketarrak egitasmoa Donostiako zenbait auzotan”-ri buruz