Palestinaren alde egiteagatik gorrotoa bultzatzearen delitua?

Palestinaren alde egiteagatik gorrotoa bultzatzearen delitua? –

Aritz Arrieta, Palestinaren aldeko manifestazioan salatua, AHOTSA.INFO-n.


Epaile jauna edo anderea edo dagokionari: Gaur eguerdian, palestinar herriarekiko elkartasuna eta Israelgo Estatu sionistak duela hamarkadak egiten ari den genozidioa salatzeko manifestazioan, Policia Nacionalak identifikatu eta salaketa jarri dit gorrotoa bultzatzearen delituaz, sionista terrorista genozida alde batetik eta esvastika bat Daviden izar baten barruan bestetik zeraman pankarta bat eramateagatik.

Palestinaren alde egiteagatik gorrotoa bultzatzearen delitua?

Nire asmoa ez zen gorrotoa edo beste edozer bultzatzea. Nire asmoa nik sentitzen dudan amorrua adieraztea zen munduko gudaloste indartsuenetako batek inolako defentsarik gabeko herri bat, eskubide guztiak ukatzen zaizkion herri bat, etengabe erortzen diren bonba eta misilengandik ihes egitearena barne, refugiorik ere ez duena, xehetzen duela, sarraskitzen ari dela.

Israelgo Estatu sionista terrorista dela eta palestinar herriaren aurka genozidio bat burutzen ari dela diodanean edo konparatzen dudanean naziek bigarren mundu gerran juduei egindakoa orain Israelgo Estado sionista palestinar herriaren aurka egiten ari denarekin ez naiz inor ezertara bultzatzen edo inzitatzen ari. Bistan dagoena adierazten baizik.

Ez dut inor ezertara bultzatzen edo inzitatzen nire amorrua adierazten baizik eta , zergatik ez esan, nik sentitzen dudan gorrotoa.

Amorrua eta gorrotoa sentitzea delitua baldin bada hobe zenukete ni ziega batean sartu eta giltza botatzea ze gero eta amorru eta gorroto gehiago sentitzen dut zuen teleberriak ikustean eta pertsona eta haur babesgabeak nola sarraskitzen dituzten ikustean, nola Israelgo Estado sionistak ez dien jaramon alurik ere egiten onu-ren resoluzioei ilegalki okupatutako palestinar lurrei dagokienez ez beste giza eskubideei dagokienez ere. Nola gobernatzen gaituztenek inolako lotsa izpirik gabe ahoa bake eta demokrazia bezelako hitzekin betetzen duten…

Sentitzen dudan amorrua, ezinegona eta gorrotoa gero eta handiagoak dira eta haiek dira niri sentimendu horiek sortzen dizkidatenak. Beraiek dira gorrotoa inzitatzen dutenak.

Edo maitasuna sentitu beharko nuke haurrak fosforo txuriz bonbardatzen dituzten militarrekiko?

Haiek dira, generalak eta haiei aginduak ematen dizkietenak, gorrotoa bultzatzen dutenak, gorrotoa ereiten dutenak beren razimozko bonbekin.

G. Orwellen 1984 novelan bezela krimen mentala delitu bezela tipifikatua baldin ba dago, eta amorrua eta gorrotoa sentitzea delitu bada, esan bezela: sar nazazue ziega batean eta bota giltza zeren hau gero eta okerrago dago eta ezin ba dut sentitzen dudana paketsuki adierazi ere egin erraiak erreko zaizkit.

Bestalde, gorrotoa sustatzea edo inzitatzeari buruz ari den 510. Artikuloa irakurri dut piska bat eta ez dut nire jarrerari buruz diharduen kapitulorik ikusten. Hareago esango nuke juxtu kontrakoa ulertzea iruditzen zait: ni ez bait naiz antisemita, justu kontrakoa: nik salatu egiten dut Israelgo Estatu sionista duela hamarkadak egiten ari den garbiketa etnikoa palestinar herriaren aurka, hebrear herria bezela semitikoa den palestinar herriaren aurka.

Hau da; benetan antisemita dena Israelgo Estatu sionista da, palestinar herri semitaren aurka daraman ekintzengatik.

Dena esan behar bada, Israelgo Estatu sionistaren ejerzitoa ez da justuki gutxiengo babesgabe bat prezisamente.

Bada ezpada ere argi utzi behar dut ere nik ederki bereizten ditudala alde batetik judutar herria, historikoki naziena edo españiar erreinuarena bezelako, adibide batzuk jartzearren,estado totalitarioen zapalkuntza basatia pairatu dituena, eta beste alde batetik israelgo estatu sionista, naziek bigarren mundu gerran juduekin egin zuen hori bera egiten ari dena palestinar herriarekin varsoviakoa bezalakoa izan zen geto erraldoia txiki uzten duen Gazako getoarekin.

Laburbilduz; ez dut gorrotoa bultzatzen edo inzitatzen. Nik sentitzen dudana adierazten baizik. Eta nik sentitzen dudan amorrua ez dago zuzendua inolako etnia, gutxiengo edo razaren aurka( gizakien artean raza ezberdinak daudela ere nik zalantzan jartzen dut).

Israelgo Estatu sionistak sortzen dituen bortizkeriak nire barnean sortzen duten amorrua adierazten dut.

Anekdota bezela kontatuko dut nazien mandoarekin eduki nuen elkarrizketa: nire adierazpen askatasunarekin zer gertatzen zen galdetu nionean hark erantzun zidan nire adierazpen askatasunaren neurria nire sudurraren eta haren ukabilaren arteko distantziarena zela. Edo horrelako zerbait erdara garbian, noski.

Argi dago nortzuk diren gorrotoa ereiten dutenak.

Palestinaren alde egiteagatik gorrotoa bultzatzearen delitua? Palestinaren alde egiteagatik gorrotoa bultzatzearen delitua? Palestinaren alde egiteagatik gorrotoa bultzatzearen delitua?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude