Pablo Motos urduri jarri da, Otegi agertu denean
Espainiako telebista prime time-ean zabaldu da aukera, baina ezikusiarena egin dute. Arnaldo Otegi ‘El Hormiguero’ telebista saioan infiltratu da, “Ocho apellidos vascos” filmaren aitzakian. Kasualitateetan sinesten ez baduzu, hemen daukazu Otegi Espainian tabua dela baieztatu duen bideoa.
Ezaguna da filmari izena ematen dion eszena hori. Karra Elejalderen pertsonaiak alabaren bikotea ezagutu behar du. Andaluziar gaixoak, ordea, euskaldun plantak egin behar, eta hara non froga erabakiorra agertzen zaion: zortzi euskal abizenak.
Eszena hori errepikatzea egokitu zitzaion ‘El Hormiguero’-ko ikusle bati. Publikoaren laguntzarekin zortzi abizenak asmatuz joan zen. Urdangarin, atezaina? Zubizarreta, corazón corazón? Igartiburu, sukaldaria? Argiñano, kazetaria? Gabilondo, Duncan Dhu? Erentxun, Clemente… eta nor da azkena?
Otegi falta da, ez baitute lehenago esan.”Queda el más complicado“, dio Dani Rovirak. Bai jauna!
Pablo Motos aurkezlea nahastu egin da, berdin haren belarrizuloetatik sartzen diren laguntzaileak. Zubizarreta errepikatu du Motosek. Argitzen saiatu dira, saioaren erritmo frenetikoa galdu gabe. Bitartean, Rovirak neskari belarrira esan dio: “Otegi”. Motos, ardi galdua legez, neskak dagaoeneko badakiela ohartu gabe, Otegi asmatzeko pista batekin hasi da, “estuvo en…” non egon zen Otegi? baina neskak OTEGI! dio eta kitto. Txalo zaparrada Arnaldo Otegirentzat, telebistako une surrealista horietako batean.
A vegades la TV té moments bons. Al Hormiguero han dit Otegui i tot el públic ha ovacionat!
— Nilf (@Nilss85) February 10, 2015
Otegiren pista mingain puntan itsatsirik gelditu zaio Motosi. Trancas y Barrancas txiste gabe.
“Estuvo en…”, baina non demontre? Ondotik zetorren hitzaren zain gelditu naiz. la cárcel? Herri Batasuna? La Sexta con Jordi Évole?… Pentsatu dut Motosen arinduan, eta errealizadore zein gidoilariengan. Ia sartu dira sasian. Pitokeria bat dirudi, baina -barkatu espresioa- hegemoniak ikusten diren horrelako duda-mudetan, esan gabe doazenak, politikoki zuzenaren mugak, eta elefante mugiezinak. Telezirkoan deserosoak diren elefanteak.
Ez dago hain urrutira joan beharrik… Etxean ere urdiri jartzen dira batzuen interesen kontra doazen albisteak agertzen direnean…
https://www.youtube.com/watch?v=Xoi_VZ0ZfL4
ETB, la televisión al servicio del PNV