Oztopo andana ditu emakume ijito batek hezkuntza sisteman mailaz igotzeko

Oztopo andana ditu emakume ijito batek hezkuntza sisteman mailaz igotzeko –

Nerea Cubillo Urkizuk Bilboko Uriolan. 

Euskal Autonomia Erkidegoan doktoretza lortzen duen etnia ijitoko lehen unibertsitate ikaslea elkarrizketatu zuen duela aste batzuk egunkari ezagun batek, horren aurrean AMUGEK, elkarrizketak emakume ijito askok pairatzen duten bazterketa egoera irudikatzen ez duela adierazi du.

Oztopo andana ditu emakume ijito batek hezkuntza sisteman mailaz igotzeko

Hiru ijito etxeetatik bi pobrezia gogorrean bizi direla, euskal emakume ijitoen %43a pobreziaren mugan bizi dela, %6ak soilik EAEko bigarren hezkuntza zikloa arrakastaz osatzen duela eta gainera, bizi itxaropena euskal biztanleriarena baino 20 urte txikiagoa dela eman du ezagutzera elkarteak, hots, datu hauek ez direla inondik inora elkarrizketan aipatzen azpimarratu du AMUGEk: “Ijitoen komunitateak, bereziki emakumeek, izugarri pairatzen dute ijitoen aurkako disziplina anitzeko zapalkuntza transistemikoa”.

Egungo emakume ijitoen errealitatea beste bat dela gaineratu dute, izan ere, “eskola segregazioa, hizkuntza bazterketa eta aukeren desberdintasuna ugaria da hauen artean, eta horrek hezkuntza sisteman egindako bidea etengabe oztopatzen du”.

“Neska ijito bat unibertsitatean doktoratu dela aldarrikatzea amets bat da gure borrokan; Baina egungo sistemaren errealitateak, ikusezin bihurtzen ditu egunero haurrek eta nerabeek aurre egin behar dizkieten zailtasun eta indarkeria anitzak, besteak beste, emakumeak direlako, ijitoak direlako eta baliabide ekonomikorik ez dutelako. Eta ahanzturan uzten ditu beren ahaleginekin zailtasun guztiak egunero gainditu eta helburuak lortzen dituzten guztiak, agian ez tesi bat bezain “argitaragarriak”, baina berdin baliagarriak, duinak eta ausartak”.

Hauen arabera, oztopo andana ditu emakume ijito batek hezkuntza sisteman mailaz igotzeko, elkarteak aipatzen dituenen artean aurkitzen dira familien eta hezkuntza komunitatearen arteko harreman txikia eta hauekin komunikatzeko mugak, ikasle ijitoen aukeren inguruko aurreiritziak baita orientazio akademikoari buruzko estereotipoak.

“Hezkuntza inklusiboak ikasle guztien garapen handiena bultzatu behar du, bai eta komunitatea osatzen duten pertsona guztiekiko kohesioa ere. Egin ditzagun eskolak ijitoenak, sar dezagun ijito herriaren historia, kultura eta hizkuntza curriculumean, egin dezagun lan arrazismoaren aurkako ikuspegi batetik eta eman diezaiegun tresnak eta aukerak neska ijitoei” diote.

Azkenik, elkarrizketa argitaratu duen egunkariaren webgunean doktoretza lortu duen emakumearen aurkako mezu arrazistak ageri direla gogor salatu du AMUGEk eta onartezina dela gogorarazi du.

Oztopo andana ditu emakume ijito batek hezkuntza sisteman mailaz igotzeko

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

7 pentsamendu “Oztopo andana ditu emakume ijito batek hezkuntza sisteman mailaz igotzeko”-ri buruz

  • “Ijitoen komunitateak, bereziki emakumeek, izugarri pairatzen dute ijitoen aurkako disziplina anitzeko zapalkuntza transistemikoa”

    Pozten naiz ijito batek doktoretza lortu izanaz, baina esango nuke ijitoen komunitate bera dela zapalkuntza gauzatzen duen lehen kolektiboa. Behin baino gehiagotan dirua eman behar izan zaie haurrak eskolara eraman zezaten (familiarekin joaten omen dira lanera) eta emakumeak gazte ezkondu nahi izateak ere ikasketetan dauka eragina.

  • Ni ere izugarri pozten naiz neska honek doktoretza atera duelako eta ea gehiago diren.
    Baina.. textua idatzi duena eta ni mundu berean bizi al gara? Hezkuntza munduak aukerak bata bestearen atzetik ematen ditu eta ijito komunitatearen zati garrantzitsu batek errespetu faltaz erantzuten du. Nik ere ezagutzen ditut pobrezia egoeran bizi diren familietako umeak dirua barra barra erabiltzen. Ideologia alde batera utzi eta burua erabili behar da, zer lortzen dugu horrelako biktimismo inozoarekin?

  • Amonamantangorri 2021-02-20 16:22

    Jakina, “disziplina anitzeko zapalkuntza transistemiko” eta oztopoen artean dago, besteak beste, sekta ebangeliko batek komunitatean eragin handia duela; gerontokrazia patriarkal baten pean bizitzeak ere ez du laguntzen.

    Khalfoui doktore gehiago edukiko ditugu, baldin herri gisa, hezkuntza sistema publiko, doako eta unibertsala behar-beharrezkoa dugula ulertzen badugu.

  • gainontzekoei leporatzeaz kokoteraino 2021-02-20 19:16

    Ni ere pozten naiz ijitoek aurrera egiteaz. Baina euren ezintasunen errua gainontzekoei leporatzeaz kokoteraino nago.

    Are gehiago, ijitoak gainontzekoekin inor baino arrazistagoak dira (besteak beste magrebtarrekin). “payo” hitza eurentzat, ijitoa ez den oro mespretxuz adierazteko hitza da.

    Ez dute inolako kontzientzia eta sentsibilitaterik inguruarekiko.

    Eta oso oso espainolzale dira. Espainolzale amorratuak. Askotan entzun diet “viva españak” botatzen eta espainiako kamisetaz, nik uste gainera probokatu nahian edo. Euskerarekiko atximimendu eskasa edo ia hutsa.

  • Ea bada:

    “Ijitoak gainontzekoekin inor baino arrazistagoak dira (besteak beste magrebtarrekin)”
    Euskaldun gehienak bezalaxe.

    ““Payo” hitza eurentzat, ijitoa ez den oro mespretxuz adierazteko hitza da”
    Gu, euskaldunak, eta bertzeak, erdaldunak; edo are okerrago, “maketoak”.

    “Ez dute inolako kontzientzia eta sentsibilitaterik inguruarekiko.”
    Lehengoan 40 urteko bizilagun euskaldun peto-peto bat harritu zitzaidan hiru ontzi iblitzen ditudalako etxean zakarra sailkatzeko. Duela gutxi, bertze bizilagun baten semeari 200€-ko isuna paratu zioten bere lau gurpileko motorrarekin animaleko triskantza egin ondotik mendian: euskaldun bezain abertzale peto-petoa da gaztetxoa.

    “Eta oso oso espainolzale dira. Espainolzale amorratuak. Askotan entzun diet “viva españak” botatzen eta espainiako kamisetaz”
    EAEko biztanleen herena baino gehiago español sentitzen dira. Nahi al dituzu Nafarroako eta Iparraldeko kopuruak?

    “Euskerarekiko atximimendu eskasa edo ia hutsa”
    Euskal Herriko biztanleen bi herenak erdaldunak dira.

    Ergo, euskaldunok eta ijitoak, haren batean.

    Goian aipatu jakingarri horiek nik baino hobeki dakizkizu. Hala ere, zuk ijitoak bakarrik seinalatu nahiago izan dituzu. Horri xenofobia deritzo.

  • gainontzekoei leporatzeaz kokoteraino 2021-02-20 23:39

    Sevillako 3.000 etxebizitzetan, Bilboko Peñascal, Otxarkoaga, Zorrotza edo Ollerias-eko clan batzuekin bizitzera joan behar duzu. Urte bat. Euren ondo-ondoan, parez pare.
    Uste dut ez duzula p*t*ideiarik ere hitz egiten duzunaz.

  • Ez nuke nahi bizi ez klan horien ondoan ez eta zure ondoan ere.