Osasun larrialdi egoerak hezkuntza publikoan sortzen dituen arazoak salatu nahi ditu Steilasek

Osasun larrialdi egoerak hezkuntza publikoan sortzen dituen arazoak salatu nahi ditu Steilasek –

Osasun larrialdi egoerak hezkuntza publikoan sortzen dituen arazoak salatu nahi ditu SteilasekZerbitzu publikoetan ematen ari den inbertsio ezak osasungintzan eragin zuzena du eta bertan ematen diren murrizketek eta baliabide faltak ondorio larriak dakartzate hezkuntzan ere.

Zehaztasuna faltak noraeza eta ezinegon handia sortu du ikastetxeetan, gehien bat protokoloarekiko zehaztasun faltagatik. Gainera, osasungintzan dugun kolapsoa dela eta, COVID edo beste arrazoiengatiko bajak kudeatzeko zailtasunak daude eta ondorioz, horiek askotan ordezkatu gabe gelditzen dira. Bitartean langileak soldata galera bat ekar dezakeen aitorpen arduratsuak sinatzera behartzen dituzte. Zehaztasun falta orokorra da eta lurralde ordezkaritza bakoitza modu desberdinean ari da bajak kudeatzen baita horiek ordezkatzen ere.

Uler dezakegu osasun egoera aldakorra dela, baina aurreikus zitekeen. Hortaz, kontingentzia planik eguneratu gabe, inprobisazio logikan mugitzen garela dirudi oraingoan ere. Horren azken adibidea IRALEko ikastaroetan murgilduta zeuden irakasleen eskubidea murriztu izana da.

STEILASetik inprobisazioa alde batera utzi eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea bermatuko dituzten neurriak hartzea eskatzen dugu. Azkenik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu ikastetxeetan egoera honi aurre egiten ari diren langileei, ikastetxeak toki seguruak badira egun haien lanari eta konpromisoari esker baita.

Osasun larrialdi egoerak hezkuntza publikoan sortzen dituen arazoak salatu nahi ditu Steilasek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude