Ortega Lara-ri entzun nahi (ez) diozuna
Ortega Lara-ri entzun nahi (ez) diozuna –
Joan zen astean “Nor da VOX Euskal Herrian?” izeneko artikulua pausatu zuten ZuZeun. VOXeko bozeramaileen tartean da noski Jose Antonio Ortega Lara (56), 532 egun zulo batean gatibu izandako espetxe funtzionarioa. Ortega Larak urte eta erdi biziraun zuen askatasun datarik gabeko espetxe partikular hartan. Bere azken egunak zulo ziztrin eta busti hartan pasako zituela barneratu zuen; buruaz beste egitekoekin probak egin. Guztiok dakigun bezala, Guardia Zibilak askatu zuen, 1997ko uztailaren 1ean. “Ez naiz zoro bat, baina ez nago ondo”, esan zion familiari.
“Eskerrik asko nire askatasuna ez negoziatzeagatik”, esan omen zion Mayor Oreja Barne Ministroari biharamunean harrera egin zionean. Mina aitortu zitzaion. ETAren ankerkeriaren ikur eta “terroristen” erresistentziaren heroi bihurtu zuten. Gaur, VOX alderdi ultraespainiarraren hautagaietako bat da.
Post honek Ortega Lara du hizpide. Arrasateko gelaxka hartan bizitakoa ezagutzea. Lerro batzuk beherago daukazu telebistan eskaini zuen lehenbiziko elkarrizketa (2007), han barruan gertatutako detaile txikienak ere kontatuz. TeleMadrilen, Fernando Sanchez Dragorekin.