Oraindik

Oraindik –

“Hezkuntzan sinesten dugu?”. Hara zer dioen EHUko magisteritza eskolan irakaslea den Edu Zelaietak, Alea agerkarian.

Badira zazpi urte harrera egiten diedala unibertsitatean hasten diren ikasleei; zehazkiago esateko, EHUn eta Gasteizen, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gradua egitea erabakitzen duten gazteei. Momentu berezia izaten da karrera hasierakoa, bai batxilergoa bukatuta datozenentzat, bai goi mailako zikloren bat bukatuta datozenentzat: urduri eta ilusioz heltzen diote unibertsitateko etapa berriari.

OraindikZergatik aukeratu duten hezkuntza gradu bat galdetzean, haurrenganako maitasuna edota sinpatia agertu ohi da berehala, bestelako arrazoi batzuk adierazten dituzten arren. Beste kontu batzuk ere errepikatzen dira hasierako momentu horretan, eta denak ez dira gustagarriak izaten. Esate baterako, irakasle ikasketak aukeratzeagatik, esanguratsuak dira hainbat adinkideren eta adiskideren aldetik jasotzen dituzten mespretxuzko komentarioak: oso karrera erraza da; marraztu eta margotu besterik ez duzu egingo bertan; gaia tokatzen denean, faborez, egingo didazu niri ere makarroizko lepoko bat?; eta abar. Irakaslegaien prestakuntza barregarri utzi nahi duten adierazpen horiek kanpotik etortzen dira, normalean karrera teknikoagoetan dabiltzan gazteen aldetik.

Azken urteotan errepikatzen entzun ditudanak ez dira kasualitatearen ondorio. Jendartearen ispiluak argi hitz egiten du alde horretatik. Zoritxar handia da gurea: hezkuntzan sinesten ez duen herri batean bizi gara.

Oraindik.

Oraindik

hezkuntza
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Oraindik”-ri buruz

  • Xabier Madorran
    Xabi Madorran 2017-10-13 18:01

    Bereziki asaldatzen naute makarroi-iduneko eta marrazkien inguruko aurreiritziek. Magisteritzan badago zer kritikaturik —asko, gainera—, baina kalean entzuten dena aurreiritzi matraka hutsa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude