Orain, non zaude?

Memoria ariketa bat proposatu nahi dizut. Egin dezagun denboran atzera, lau edo bost urte. Baliteke garai hartan ez erabat zoriontsu izana, ez eta sistemarekin konforme ere, baina, ziur asko, aurpegi on edo txarragoarekin onartzen zenuen orduko egonkortasuna.

Demagun, baten batek honakoa planteatu zizula une hartan:

Zer egingo zenuke gobernuak funtzionarioak kaleratu eta hezkuntza zein medikuntzako aurrekontuak nabarmen murriztuko balitu inongo galerarik jasango ez duten bankuetako buruen enpresa pribatuak diru publikoz ordaindu bitartean? Zer Ertzainaren gehiegikeriak gazte errugabe bat hilko balu? Onartuko al zenuke behartsuenen ongizateari eragiten dioten murrizketen harira gobernuek beste aukerarik ez dagoela esan eta Europar Batasunaren aginduak nahitaez bete behar dituztela esatea?  Nola jokatuko zenuke herritar xumeak haien etxetatik kaleratzen dituztela ikusiz gero? Nola milaka korrupzio kasu zigorrik gabe geratuko balira?

Baliteke “norbait” hori erotzat hartzea. Baina, erantzun bat eskatzen jarraituko balu, inola ere halakorik onartzeko prest ez zeundekela eta gertatuz gero kalea hartuko zenukela aginduko zenioke ziur asko. Itzul gaitezen 2012ra. Orain, non zaude?

NIRE KONTRA ESANAK