Ondorioak

Bilboko Bilduko udaltaldeak atzo astelehenean gertatu ziren istiluak ForumSpain-en etorreraren ondorioak zirela adierazi zuen, Lagarde eta abarren bisita zirikatzetzat jotzen. Nik ez dakit Bilboko erdigune eta Alde Zaharra birrintzeko saiakera etorreraren ondorio edo Espainako jetclassen bisitarengatik gertatu zen, izan ere, herri honen historiari erreparatuta, istiluak eragin nahi dituenak ezer gutxi behar du zirikatua izateko.

Hala eta guztiz ere, istilu hauek aitzakia, FMIren formularen alternatibak badagudela isilarazi zuten hedabideek. Hala Urkulluk pausatutako alternatiba, zeini kutsu humanista baitzerion, nola kalean “Troika pikutara” aldarrikatzen zuen alternatiba, zeina kapitalismoaren kontra lerratuta baitagoen. Horiek bigarren planoan geratu ziren, oro har hedabideak lau astopotro burututako triskantzak azpimarratu zituztelako.

Ondorioz, Bilbok historian zehar jasandako “eraso bortitzena” salatzen zuen Bilboko udalbatzarraren iragarpena etorri zen. Ez dakit, bada, gizarte honetan historian sartzeko gogo itzela dagoen ala zer, zeren bestela nekez uler liteke astelehenekoa eta guda zibilan gertatutakoa aldentzea. Demasiaren ondorioz etorri zen Bilduren desmarkea eta, detailetan itota, Lagarderen mezua ezari-ezarian ahazten joan zen, EAJ, Bildu eta PSE-EEk errefusatzen dituzten murrizketen eragilen pozerako.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.