Copco lakuko kuadrilaren istorioa

Copco lakuko kuadrilaren istorioa

Copco lakuko kuadrilaren istorioa

Hurrengo argazkia 2017an. Halaxe dio John Wardlaw eta bere kuadrilak sortutako The Five Year Photo Proyect (Bost urte, argazki bat proiektua) webgunean. 1982an hasi zuten ekimena, 19 urte zituztela, txorakeriak bultzata, lehen erretratua atera ostean. “Hemendik 5 urtera berriz atera behar dugu”, esan zuen Wardlaw-ek, “are gehiago, 5 urtero errepikatuko dugu”.

 

“Zer gertatuko litzateke hemendik 20 urtera elkar ezagutuko ez bagenu?”, zioten, eta ariketa ona iruditu zitzaien harremana ez galtzeko. Are gehiago, 25 urte pasata hor segitzen dute proiektuarekin irmo. “Orain hau da hona etortzera mugitzen gaituen arrazoi bakarra.”, dio Wardlaw-ek.

Errutina maite dute zalantzarik gabe. Bost urtean behin, udan hilabetez, laku berbera, bizileku berbera, jarleku berbera bisitatzen baitute. Copco Lakua Ipar Kalifornian. Azkenik pose berarekin argazki bat ateratzeko. Aurpegiaren keinuak ere berberak dira, eta duela bost urtetik erropa berbera janzteari ekin diote. Dena da berbera, argazkia ezik. Argazkia da aldatzen doan bakarra.

Hona hemen haien 6 argazkiak.

Copco lakuko kuadrilaren istorioa
argazkia, copko lake

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude