Ondorengoaz gogoetatzeko erremintak Jakin.eus atarian
Ondorengoaz gogoetatzeko erremintak Jakin.eus atarian –
Lanabesak behar ditugu COVID-19aren ondorenak utzi digun normaltasun distopiko hau aztertzeko. Horregatik, zer eta zergatik gertatu den, zer ikasi dugun ulertzeko eta irtenbideak begitantzen asmatzeko tresnak eskatu dizkiegu hainbat pentsalariri. Testu nahiz bideo bihurtuta, Jakinen jasoko ditugu geroaz zein orainaz hausnartzeko. Gure erreminta kaxa propioa osatzeko.
Hain zuzen ere, testu eta bideo horiek Jakinen webgunean zintzilikatuko ditugu Erreminta kaxa izenburupean, eta irekian utziko ditugu, denon eskura. Jada eskuragarri daude honakoak:
- ‘Trumoitik ekaitz perfektura?’ Aitor Zuberogoitia Espilla
- Jule Goikoetxea Mentxakaren erremintak
- ‘Ameslari sinesgogorren alde‘ Alba Garmendia CastaƱos
- ‘Izurria nola geldiarazi‘ Harkaitz Zubiri Esnaola
Bestetik, datozen egun eta asteetan honako beste autoreen lanak ere argitaratuko ditugu, gehiago ere izan badaitezke ere:
Harkaitz Cano
Jokin Bergara Eguren
Edur Epelde Pagola
Ekai Txapartegi Zumeta
Idurre Eskisabel LarraƱaga
Jone Goirigolzarri Garaizar
Testu horiek ‘Birusak, distopiak eta mundu berriak’ ikastarorako baliagarriak izango zaizkigu. Bertan azpimarratutako ideiei segida emateko plaza izango delako.