Olentzero lesakarra da, ez zalantzarik egin
Olentzero lesakarra da, ez zalantzarik egin –
Berria egunkariko kazetari Mikel Rodriguez Olentzeroren herrikoa ei da, hau da… lesakarra. Halaxe defendatu du berak txioherrian, eta Twitterreko mezuen muga 240 karakteretara igo dituzten honetan, gizonak 34 txioko haria behar izan du horretarako. Merezi du irakurtzeak, eta kasu hemendik aurrera nola kantatzen diozun Olentzerori!
1.Bihar, #Olentzero Eguna Lesakan, urteko egun handienetako bat. Jakinen duzuen bezala, Olentzero lesakarra da.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) December 23, 2017
2. Bai, badakit, ikerketa antropologikoren batekin etorriko zarete orain, “aizu, gure herrian ere betidanik ospatu da ohitura”, Lesakan frankista baten ohitura kuttuna zelako mantendu zela hain osasuntsu, edo ez al den poztekoa Euskal Herri osoan ospatzea. Bai, bai, noski…
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
3. Baina lesakarra da. Ez dago eztabaidarik. Ez nekatu. Hori ‘prepolitikoa’ da, alderdi espainolistentzat Espainiako batasuna bezala.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
4.Lesakan Olentzerok sistema oso bat ordezkatzen du. “Mozkor” eta “zorro handi” erraten diogu, baina jainko antzeko bat da. Bere horretan erregimen sozial bat da. Lesakako haurrok ttikitatik ikasten dugu Olentzero gurea dela, eta gero daudela ETBtik ikusten ditugun gauza horiek
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
5. Errate baterako, egunotan ikusten baduzue lesakar batek A-8an autoarekin nahita eman diola ordainlekuari, ez da bidesariaren prezioarengatik protesta egiteko izan, trapuzko olentzero horiek sortu dioten amorruaren eraginez baizik.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
6. Izan ere, lesakar batentzat amorragarriak suerta daitezke gauza aunitz: Olentzeroren etxea Mungian!? Greziarrak ulertzen dituzue haserretzen direnean Partenoiaren zatiak Londresen daudelako, ezta? Olentzero bizidunak? Olentzero bizarzuriak? Nor da Mari Domingi?
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
7. Lesakan Olentzero eraiki egiten da, eta guttienean Arkitektura eta Arte Ederretako ikasketak behar dira horretarako https://t.co/SLsXMeedgG
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
8. Eta Lesakan olentzeroren batek su hartzen badu, ez da guardia zibilek edo nazionalista espainolek sabotaje bat egin diotelako, etxebizitza bat bezain eraikin konplexua delako baizik https://t.co/lrM7tuSAaF
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
9. Eta gero daude kantak. Lesakako haurrek ttikitatik ikasi behar dute alde batetik, kantatzeko modu normalak daudela, eta, bertze alde batetik, Lesakatik kanpora kantatzen den guztia. Eta, noski, bigarren multzokoak irrigarriak dira, eta, aditu orduko, irri egin behar zaie.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
10. Horraino, dena normal. Ongi. Kontua da, Lesakako haurrek bigarren hezkuntza herritik kanpo egin beharra dutela; normalean, Beran. Dakizuen moduan, Bera eta Lesaka herri etsaiak dira duela belaunaldi aunitzetatik. Armenia eta Azerbaijan bezalatsu.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
11. Gure Karabakh Garaia ere badugu, Alkaiaga auzoa, Inaxio Errandonea pilotari handiaren sorlekua.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
12. Guretzat gogorra izan zen Berara ailegatu gineneko garai hura: lurralde arrotza, solaskera arrotza (‘ekarki dut’, ‘joaki naiz’, ‘gasna’; bat, ez da oraindik ohitzen), eta, gehienbat, ohitura arrotzak.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
13. Abendua hasi zenean, ikastolan erran ziguten Olentzero Egunerako entseguak egin behar genituela. Hura poza lesakarren artean. Azkenean, aski ezaguna genuen ohitura normal bat, gure herriko ohitura. Hori uste genuen.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
14. Hasi ginen ikasle guztiak kantatzen. ‘Olentzero buru handia’. Hasiera ongi, dena normal, baina hara non, ‘horra,horra, gure Olentzero’ zatira ailegatu ginenean, beratarrek bortzgarren martxa sartu zioten kantari. Azalduko dut:
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
15. Lesakan, kantu normalean, ‘horra, horra, gure Olentzero’ zatia moootel kantatzen da, mantso-mantso. Beratarrek, ordea, ETBn bezala kantatzen zuten, bizkor-bizkor. Beraz, imajina dezakezue: beratarrek bukatu zutenerako, lesakarrak oraindik ‘pipa hartzen duela’-n ginen.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
16. Nahasmena sortu zen. Zalaparta. Bekaina okertuak, elkar begiratzeak… Horrelakoetan ohikoak diren galderak etorri zitzaizkigun burura: “Baina, zer ari dira kantatzen? Ze heziketa klase jaso dute? Nork agintzen du herri honetan?”.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
17. Musika irakasleak, ordea, ezikusiarena egitea erabaki zuen, Rajoyk Kataluniarekin bezala, eta aitzinera jarraitu zuen. Hurrengo kanta: ‘Olentzero joan zaigu’. Egoerak okerrera baino ezin zezakeen egin.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
18. ‘Aditu zuenian’ zatira ailegatu ginenean, ikusi genuen beratarrek ez zutela normal egiten, hau da, gure doinu baxuko ‘aditu zuenian’-en ordez, ‘aditu zuenííían’ zorrotz bat egiten zuten. Satan Txikik belarriak erauzten zituen txistu egiten ziotenean. Bada, halaxe ginen gu
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
19. Kaosa erabatekoa zen. Lesakarrok ezin genuen halakorik onartu. Tahrir plaza borborka zegoen, eta Berako irakasleen kontrol hesia erortzear. Musika irakaslea, ordea, berera: ‘Olentzero buru handia’ berriz ere. Lesakarrok normal kantatu genuen berriz, eta, orduan gertatu zen:
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
20. “Ez da horrela!”, oihu egin zigun musika irakasleak. Iraultza guziek eduki ohi dute txinparta bat, egiturazko arazoaren leherketa eragin ohi duena. “Ez da horrela!” horrek infernuko ateak ireki zituen.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
21. “Ez da horrela!”, ‘ai urde tripa handia, ai urde tripa handia’ kantatzen zutenek, ‘ai urde tripa handia, ai urde zorro handia’ kantatu beharrean.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
22. Iraultza hasi zen, baina bidean zanpatuta geldituko ez bazen, estrategia bat behar zuen.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
23. Batzuk proposatu zuten musika irakaslearen lepoari prezioa paratzea, eta makarragoek Olentzeroren aldeko gerra santura deitu nahi zuten. Moderatuenek, nazioarteko erakundeetara jo nahi zuten.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
24. Matxinadek lidergo argi bat behar dute arrakasta izateko, eta, zorionez, gurean agertu zen; lidergo bat, eta estrategia egokia. Hain zuzen, guk gureari eustea proposatu zuten. Gure erara kantatzen segitzea, sistemari jasanezin egin, eta kolapsatu arte. Eta funtzionatu zuen.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
25. Horrelakoetan ohikoa denez, sistemak errepresioarekin erantzun zuen. Lege aldetik larriena zen normal kantatzen zuten lesakarrak aretotik kanporatzea. Behin baino gehiagotan gertatuz gero, gurasoei deitzeko mehatxua erabiltzen zuten.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
26. Errepresiorako tropa indigenak erabiltzearen taktika zaharra, barne gatazka baten itxura eman dezan.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
27. Baina bertze zigor bati genion beldur gehien: ikaskide guzien aitzinean kantatzera behartzea, beratarren erara, noski. Umiliazio nabarmena, kide guzien aitzinean latigoarekin kolpatzen duten marinelarena bezala.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
28. Mugimendua banatzeko taktika ere erabili zuten: “Urliak ongi kantatu arte, ez gara hemendik aterako”. Berako ikaskideak agertzen ziren orduan, sistemaren ezinbertzeko kolaborazionistak: “Baina zer inporta zaizue? Kantatu eta kitto”.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
29. Sistemak, ordea, ezin zuen Olentzeroren erresistentzia mugimenduarekin, eta mehatxu gorena ere erabili zuen: agian, Olentzero Egunean lesakarrak ere Berara joan beharko ginen, hango Olentzeroarekin ateratzeko.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
30. Gerra irekiaren aukera inoiz baino errealagoa zen. Gu, Olentzeroren jaioterrikook, esentziaren zaindari ginenok, ondoko herrira joan 24an? Baina mehatxua ez zen inoiz gauzatu. Ezin izan zuten. Desobedientzia zibilak fruituak eman zituen.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
31. Amore eman zuten, eta bukatu zen lesakarrak alienatzeko ahalegina. Ez ginen inoiz joan Berara kantatzera, eta ez genion uko egin gure kantari, kanta normalei. Erregimena salbatu genuen, eta harro itzuli ginen herrira.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
32. Horregatik, abenduaren 24ero, Olentzero Eguna ospatu ez ezik, mugimendu haren beteranoak oroitzen ditugu. Orain pertsona helduak gara, toki gehiago, jende gehiago, eta ohitura gehiago ezagutu ditugu. Ondorengoei irakaspenak emateko tenorea da.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
33. Lehenbiziko irakaspena: Lesakako Olentzero dela Egia. Eta bigarren irakaspena: lehenbiziko irakaspena ezin dela zalantzan paratu.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
34. Hortaz, bisitari, bihar Lesakara agertzekoa bazara, ongi etorri, baina erregimenarekin arazorik eduki nahi ez baduzu, bi gauza argi izan: 1. Ez kantatu zure herrian bezala. 2. Inondik ere ez zalantzan paratu Olentzero lesakarra dela.
— Mikel Rodriguez (@MikelR28) 2017(e)ko abenduak 23
Baten batek argitu dezake nondik atera Mari Domingi pertsonaia? Orain dela urte batzuk kanta baten protagonista besterik ez zen eta orain Olentzeroren emaztea izatera pasatu da?..
Feminismoaren kontuak… Nork daki, agian hurrengoan astoa transexuala izango da.
Bete-betean erratu zara, edo agian nahita edo fede txarrez zabiltza kaka nahasten. Feministek ez lukete bikote heteronormatibo bat sortuko non emakumea den protagonistaren emazte eta apaingarri huts.
Lasai txo, feministek garai hartan egin zuten akats heteronormatiboa zuzentzeko orain Olentzerori sexua aldatzekotan daude. Berdin dio EH-ko haurrei zuzendutako pertsonaiaren sexua urteak finkatuta egotea (filmetan, liburuetan…), gure gizar…ehhh… jendarte heteromatxistapatriarkalkapitalistafaxistak umeak aztoratzea eskatzen du.
http://info7.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/349/750/news_landscape/olentzeroemakume.jpeg?1482232138
Olentzerorekin lotuta agertu zen Mari Domingi lehen aldiz Donostian 1990eko hamarkadan. Bertako Bagera Elkartearen Antigua auzoko adarrak sustatu zuen ekimena, beste herri batean (Lasarte-Orian), Olentzerorentzako gutunak biltzeko pertsonaia bat sortu zutelakoan (Xixuko izenekoa), ikastetxeetan ibiltzen zena gutunak jasotzen haurrengandik, oporren haurreko egunetan. Antiguan ere antzeko zerbait egin zitekeelakoan, Mari Domingi bilakatu zuten 1994an gutun-biltzailea, baina “genero aldetik halako gogoets bat egin gabe”, ekimenaren sustatzaile batek, Josi Oiarbide irakasleak 2015ean kontatu zuen gisan.
Ondoren, Ikastolen Elkarteak, Antiguako irakasle eta guraso hauek sustatuta, ipuin-liburuxka kaleratu zuen, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak lotzen zituena. Irudia Edorta Murua marrazkilariak eman zion Mari Domingiri, eta ipuinaren testua Mitxel Muruak idatzi zuen. (Wikipedia)