Olentzero lesakarra da, ez zalantzarik egin

Olentzero lesakarra da, ez zalantzarik egin –

Berria egunkariko kazetari Mikel Rodriguez Olentzeroren herrikoa ei da, hau da… lesakarra. Halaxe defendatu du berak txioherrian, eta Twitterreko mezuen muga 240 karakteretara igo dituzten honetan, gizonak 34 txioko haria behar izan du horretarako. Merezi du irakurtzeak, eta kasu hemendik aurrera nola kantatzen diozun Olentzerori!

Olentzero lesakarra da, ez zalantzarik egin
Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da Olentzero lesakarra da
Lesaka, olentzero, Twitter

5 pentsamendu “Olentzero lesakarra da, ez zalantzarik egin”-ri buruz

  • Baten batek argitu dezake nondik atera Mari Domingi pertsonaia? Orain dela urte batzuk kanta baten protagonista besterik ez zen eta orain Olentzeroren emaztea izatera pasatu da?..

  • Olentzerorekin lotuta agertu zen Mari Domingi lehen aldiz Donostian 1990eko hamarkadan. Bertako Bagera Elkartearen Antigua auzoko adarrak sustatu zuen ekimena, beste herri batean (Lasarte-Orian), Olentzerorentzako gutunak biltzeko pertsonaia bat sortu zutelakoan (Xixuko izenekoa), ikastetxeetan ibiltzen zena gutunak jasotzen haurrengandik, oporren haurreko egunetan. Antiguan ere antzeko zerbait egin zitekeelakoan, Mari Domingi bilakatu zuten 1994an gutun-biltzailea, baina “genero aldetik halako gogoets bat egin gabe”, ekimenaren sustatzaile batek, Josi Oiarbide irakasleak 2015ean kontatu zuen gisan.
    Ondoren, Ikastolen Elkarteak, Antiguako irakasle eta guraso hauek sustatuta, ipuin-liburuxka kaleratu zuen, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak lotzen zituena. Irudia Edorta Murua marrazkilariak eman zion Mari Domingiri, eta ipuinaren testua Mitxel Muruak idatzi zuen. (Wikipedia)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude