Obsesiño identitarixua zeiñena?
Batzuri tripako miña emoten detse Galizia ta Gaztelatik etorrittakuon oiñordekuak herri honen erabakitze eskubidia sutsuki defenditzia. Halako aldarrikapen demokratiko baten aurrian, deskalifikaziño personalerako tartia baiño ez jake geratzen. Irain batek probokatuta idatzi dot artikulu hau.
Nahiko neuke krisisari aurre eitteko soluziñuak egotia mahai gaiñian egunotan. Langabezixa %35a igo ta zorra 8 aldiz biderkatuta gastu arruntari heldu ahal izateko, sozialistok argumentu gitxi dakez kanpaiñian zihar kontau ahal izateko. Euron zorion ta gaiñontzeko lurtarron zorigaitzerako, holako egoerieri aurre eitteko beti dake karta bat gordeta kanpaiñarako, euren maletiñak ondo berotu ostian: maleten diskursua. Obsesiño identitarixua ta Euskal Herrittik alde eittera bihartuko doguzela kanpotik etorrittako hainbeste euskal herritar. Astelehenian etorri jakun bisitan López Amañara, horretxek kontuokin. “Nunca más bajaremos la mirada por tener apellidos y acentos diferentes” esatera etorri zan gurera, ta bide batez Jaurlaritzak Eibarren eindako inbersiñuen sasiegixak kontatzera… baiña hori, beste baterako.
Galiziatik etorrittako langille baten alaban semia naiz. Valladolidetik etorritako langille baten alaban semia zan nere aitta be. Baiña gauzak ze diran, herri honen erabakitzeko eskubidian defentsa sutsua eitten dot. Neu be herri honen seme naizelako, nere lehen zortzi abizenen artian Rodriguez, Del Barrio edo Vazquez egonda be. Mingarrixa jake XIX. mendeko diskursuetan itxi nahi diran batzueri, ta horren aurrian anonimotasunetik deskalifikaziño personalera jotzia beste aukerarik ez dake, eta holako perlak jasatera kondenau nau gure herriko gizaseme batek: “el nieto de matarratas es el nuevo vocero del PNV”.
El nieto de Casimiro, el nieto de Matarratas, Josu Mendicute está muy orgulloso de defender el derecho a decidir de su pueblo con su palabra y sin descalificar al ajeno desde el anonimato. Mal que les pese a los unionistas de este país, somos cientos, somos miles los ciudadanos y ciudadanas vascos y vascas descendientes de gallegos, castellanos, extremeños o andaluces que creemos en la existencia del pueblo vasco y en su derecho a decidir su futuro en paz y en libertad, y dicho sea de paso, que vivimos en un bilingüismo real. Y por mucho que les pese, derecho a decidir no es una obsesión identitaria, no es hacer un país para gente con 8 apellidos vascos y RH negativo. Yo, con apellidos españoles y RH positivo, reivindico el derecho de este pueblo a decidir su propio futuro. Porque más allá de una lucha de identidades, es reivindicar el pleno ejercicio de la democracia. Que no nos enreden.
Argi euki deixela Eibarko eta Euskal Herriko extremeño, andaluz, boliviar eta argentinarrok eta euren seme-alabek. Herri honen parte dira eta herri honen etorkizuna erabakitzeko eskubidia dake. Dakagu. Demokraziari mugak jartzen detsana da kanpotik etorrittako hainbeste laguni, gaiñontzekueri bezela, eskubidiak murrizten ari dana.
Josu Mendicute
( Jatorrizkoa)
Eibar.org-etik hartua. CC-by-sa
Barkatu arren, baina “obsesiño identitarixua” irakurri dut eta ez dut jarraitu. Badakit gune lokal batean idatzitako testua dela, baina ez dut ulertzen moda berri eta inpostatu hau.
Sentitzen dut.
Barkatu, Barkatu anonimo hori. Jakin ezazu hau nire blogerako idatzia zela hasiera batean, komunitate lokal batean (Eibar.org) argitaratzekoa hain zuzen. Argitzearren. Anonimo batentzat ez daukat gogorik euskara batura pasatzeko lana hartzeko. Ulertuko duzula espero dut.
Oso ondo ulertzen dut, eta badakit komunitate lokal batean argitaratzeko zena. Hala ere, berdin-berdin pentsatzen jarraitzen dut.
Sentitzen dut. Arratsalde on pasa.