Obamaren arazoen artean gaude
Bai, begira iezaiozu ongi paperezkotik eskaneatu dugun marrazkiari. Arretaz bazabiltza, Obamak konpondu beharreko arazo handien artean, ETArena ageri dela ikusiko duzu. Umore agerkariaren azken orrian dator, Le Cul (Ipurdia), bataiatu duten horretan.
Palestina, Israel, General Motors, Dolarrraren krisia eta antzeko arazo larrien artean, ETArena ere badago besoetako batean. Ez duzu oraindik aurkitu? Begira iezaiozu, eskuineko aldean, txakurra baino lehenagoko besoari.
Horixe bakarrik behar genuen, geure artean konpontzeko gai ez garen betiereko arazoa, Obamak eta Estatu Batuek euren agendan jartzea.
Agian Frantziako umoregileen ikuspegia baizik ez da izango, Etienne Delessert egilearen obsesioetako bat, seguru asko.
Sine Hebdo aldizkaria, Charlie Hebdo eta Hara Kiri historiko haien zatiketa batetik etorritako agerkaria da, izan.
Alabaina, ez da bakarra Obama arazo guztien konponbide gisara ikusten duena. Modako politikariak, ematen du, munduko arazo oro konpondu behar duela. Horretaz irri egin dute beste batzuek ere.
Duela egun batzuk Jib Jab irudi laborategikoek, Obama superheroitzat aurkeztu zuten euren lanetako batean, azpiko bideoan ikus daitekeenez.
Gauden pozik, beraz, salbatzailea atarian dugu. Antza.
Hori ez da ETAren sinboloa, suge hori farmaziaren sinboloa da… (medicare) ez gaitezen hasi Acebes bezala ETA leku guztietan ikusten, jejeje.
http://ttiki.com/4707
Barkatu, ez da farmaziaren sinboloa (horrek katilu bat dauka) baizik eta medikuena, Asklepio grekoarengandik.
http://lsms.org/Symbol.jpg