Zaila maitasun

Eskuak elkar laztan eginaz definitzen zaituzte
zaila zara bai
zaila maitasun

Begien gurutzamenduaz ulertzen zaitut
zaila zara bai
zaila maitasun

Jakin min, lotsaren muin
zaila zara bai.

Biharamuna gaur bilakatu da eta etzia bihar. Goizez eguzkiaren printzek bustita iritsi zait jai-giroaren soinua, urak egin du bere lana, ez dut ajerik. Dutxa bero bat hartu eta gosari ondoko lasaitasunetik pixkat ateratzeko SKTren azken diska jarri dut. Atzo bilakatutako gaur hartan erosia. Gaur bilakatutako bihar hontan gozatzeko. Eta Kakagurea sartu zait. Komuneko paperean.
Ni banoa, badirudi askatasuna nire emaztea zela, Slam poema bat denboran zehar ezkerreko poltsikoan usteltzen, eta etxe bat zait geratzen bihotzean, edo WCan. Loreak udan ihintzak bezala, tiro paraboliko zuzena eginen dut bihar. Ni banoa.

Ekaitza bainuontzi batean