Oasia basamortu politikoan

Orreaga taldeak, aurten ere udaberriarekin batera hitzaldi zikloa antolatu dau Galdakaon.

XXXII. Hitzaldi Zikloa izanik, gure herriaren askatasuna berreskuratzeko prozesuan beharrezko diren bitartekoen inguruan (Hizkuntza, hezkuntza, kultura, politika, dantza, historia, musika…) zerbait interesgarria ekarri daben hizlari mordoa pasatu izan dira Galdakaotik.

Ideia hau mantenduz, hiru hizlari gonbidatu doguz aurten:

1.-Maiatzak 22an, Andra Mari dantza taldearen lokalean (20:00etan), Xamar “Euskara Jendea” dokumentalaz baliatuko da euskera eta orokorrean gure herriaren egoerari buruz gogoeta egiteko. Aspaldiko laguna dogu Xamar eta 2012an berarekin egindako “Kultura tradizionala ezagutuz”, bost eguneko ikastaroaren arrakasta ikusita, berriz gonbidatzea erabaki dogu. Plazer izugarria da Xamar entzutea!

2.-Maiatzak 29an, AEK-ko lokalean (19:00etan), JM Odriozolak “Hizkuntza, kultura eta gizartea” titulupean egingo dau solasaldia. Ez da lehen aldia Odriozola gonbidatzen doguna, baina duela egun batzuk Berria egunkarian argitaratu eban “Etnozidioa eta giza eskubideak” idatziak, arreta piztu euskun eta berriz ere gonbidatzea erabaki dogu.

3.-Ekainak 11an, Gandasegi eskolan (19:00etan), Mikel Erauskin taldekideak “Una ‘ocupación’ algo más que un ‘conflicto’” hitzaldia emongo dau.


Laburtuz, momentu honetan gure herriak sufritzen dauan “desertu politikoan”, oasi izan nahi dauan hitzaldi ziklo bat antolatzen ahalegindu gara, ea ba urtero legez harrera ona izaten daben.

Oasia basamortu politikoan

Oasia basamortu politikoan

Hitzaldiak 3

Oasia basamortu politikoan