Coca-Colari boikota egiteko gida

Zalaparta sortu du Dignidad y Justicia elkartearen eskakizuna zela eta Coca Colak bere azken iragarkia kendu izanak. Bertan Gotzon Sanchez aktore euskaldunak hartzen zuen parte, eta hark Herriraren aldeko zenbait ekitalditan parte hartu izana da iragarkia bertan behera uzteko arrazoia.

Coca-Colaren erabakia salatzeko haren produktuei boikota egiteko deia egin dute askok, baina ez da edari burbuiladun ezaguna Coca-Colak ekoizten duen produktu bakarra. Hona boikota egin ahal izateko ezagutu behar dituzun produktuen zerrenda.

Coca-Colari boikota egiteko gida

 

Oro har gure lurrotan kontsumitzen diren edarien artean, hauek dira Coca-Colak ekoizten dituenak:

  • Coca-Cola

  • Aquarius

  • Nestea

  • Fanta

  •  Aquabona ura

  • Powerade

  • Limon&Nada

  • Sprite

  • Burn

  • Minute Maid

  • Bitter Rosso

  • Nordic Mist

Coca-Colaren webgunean bertan produktuon informazio sakonagoa ere badago.

Coca-Colari boikota egiteko gida

1986-(...)

5 pentsamendu “Coca-Colari boikota egiteko gida”-ri buruz