Euskal gatazkaren amaiera adostua asmatu du New York Times-ek
New York Times egunkariko editorialak euskal auziari buruzko hanka sartze epikoa egin du urriaren 13an. Huts itzela, ETAren edo gatazkaren amaiera negoziazio eta akordio politikoaren testuinguruan jarri duelako. “First Scots, Now the Catalans” editorialean Eskozia eta Kataluniako prozesuak alderatu ditu New York Times egunkariak.
Oso modu deskriptiboan idatzitako testua da -Mariano Rajoyren jarrera, Diadako mobilizazioa, A9ko galdera- eta azken parraforako uzten ditu ondorioak. Mariano Rajoyri konponbidea legala ez ezik politikoa izan behar dela iradokitzen dio. Kataluniaren ispiluan Euskal Herria jarri dute, eta hor akats nabarmena.
“Identitate nazionala bezain gauza konplexua ezin da alor legalera mugatu; soluzio politikoak behar ditu. Euskal separatistekin izandako gerra luzea bi aldeek negoziatzea adostu zenean besterik ez zen amaitu. Hemen ere [Katalunian] akordio politikorako eremua dago”
Ez da euskal gatazkan aditua izan beharrik esaldi hori errealitatearen antipodetan dagoela egiaztatzeko. Testuari sinesgarritasuna kentzen dio aipamen horrek, Kataluniarentzako “ere” Euskal Herrian inoiz existitu ez den konponbidea proposatzen duelako.
Vilaweb eta Assembleak editorialaren berri eman eta zabaldu egin dute, akats hori aipatu gabe. Izan ere, Kataluniako indyentzat NYTek zer dioen bezain garrantzisua da zerbait esan izana -agendan egotea-. Are gehiago Mariano Rajoyren jarrera zurruna zalantzan jartzen badu.
Gutxienez bi ondorio atera daitezke editorial honetatik. Bat: New York Times-eko kazetari batzuek ez dutela piperrik ere ulertu ETAren amaierari buruz (zuzenketarako postontzian e-mail bat dute zain). Bi: euskaldunak Kataluniaren itzaleko islada desitxuratu eta anekdotikoak direla.
Azken gauza bat. New York Times-en hutsa -huts izateaz gain- politika fikzio eleberri baten abiapuntu interesgarria da. Nor animatuko da?
Egiya, ni de detailetxo hortaz jabetu naiz, irribarre bat jarri dit aurpegian.
Basagoiti, PPren lehen agintaria EAEn, Mexikora parrandan juna den hontan, arazoa bukatua izango da ez? Bestela nola jungo zan ba Basagoiti bakea eta bizikidetza adostu gabe?
The New York Times-eko editorialisten bigarren hanka sartze handia da, oso denbora gutxian. Duela hilabete pasatxo, irailaren 9an, Kataluniako erreferenduma Eskoziakoarekin parekatu zuten, modu demokratikoki eredugarrian egingo omen ziren errefernedumen adibide gisa biak, Espainiako Gobernuaren debekuaren aipamenik egin gabe. Hitzez hitz:
“It is testimony to democratic values in Britain and in Spain, where a vote on Catalonia’s independence is scheduled for November, that the question can be put to the people peacefully — in stark contrast to Russia’s armed campaign to punish and dismember Ukraine for trying to break out of the Kremlin’s orbit.”
http://www.nytimes.com/2014/09/04/opinion/scotlands-identity-put-to-a-vote.html?_r=0
Jenio bat daukate infiltratuta editorialisten taldean, eta oraindik ez dira konturatu nonbait, bigarrena egiten utzi diote eta.
Katalunaren gainean zer dioen jakin guran, artikulu hau topatu dut Gramma Kubako egunkarian, non Euskal Herria aipatzen duten. Ez da New York Timesek egiten duen hanka-sartze bera, baina, Euskal Herria Hegoaldean mugatzeaz gain, fikzioa ere erabiltzen duela esango nuke, izan ere, nik dakidala Eusko Legibiltzarrak ez du inoiz independentziaren inguruko galdeketarik bultzatu:
“País Vasco
[…] El Parlamento vasco ha presionado a Madrid para lograr un referéndum de independencia en varias ocasiones en los últimos 15 años, pero el Gobierno español ha rechazado las peticiones de una consulta de este tipo.”
Hona esteka: (http://www.granma.cu/mundo/2014-10-10/europa-independentismo-mas-alla-de-escocia):