Nork lapurtzen dio nori?
Nork lapurtzen dio nori
Zalaparta sortu du azken egunetan Alfonso Alonso eta Javier Maroto, San Antonio auzian inplikatuta egoteak. Kontu Auzitegiak 393.862 euro ordaintzera zigortu ditu, poztekoa da gorbatadunek ere tartean poltsikoak urratu behar dituztela ikustea.
Badirudi, 2003-2007 agintaldian Udal Gobernua osatu zuten 9 zinegotziek, lokalen kontratuarekin interes orokorrari kalte egin ziotela. Hau da, ohikoa den bezala sotilki eta “errespetu osoz” lapurtu zutela.
Alfonso Alonsoren udal gobernua osatzen zuten zinegotzien artean honakoak zeuden: Alfredo Iturritxa, Marian Castellanos, Jorge Ibarrondo, Idoia Garmendia, Encina Serrano, Fernando Arangiz eta Miguel Angel Etxebarria ziren.
Halako albisteek amorrarazi egiten dute jendea. Niri aurretik ere dezente amorrarazten ninduten Alonsok eta Marotok, besteak beste, euren jokaera arrazistengatik.
Gutxienez, horrelako albisteekin beste behin argi geratu da zuriak, aberatsak eta gorbatadunak direla lapurretan egiten dutenak, lapurtzen digutenak; Eta akaso horregatik direla, justu eurak, atzerritik datozenengan arreta jarri nahi dutenak, kriminalizatu nahi dituztenak.
Nork lapurtzen dio nori