Nor da kanpainaren hartzailea eta zein dira bere bizi motoreak?
Nor da kanpainaren hartzailea eta zein dira bere bizi motoreak?
Dear J.
Vicente Verduri irakurri nion aspaldi ez dela, gure garaiaz datu gehiago ematen dituztela historialarientzat fashion eta tendentzia aldizkariek, edozein historia liburuk baino. Boutadeak egiatik duelako gero eta gehiago disfrutatzen dut telebista edo aldizkarietako iragarkiei begira.
*
Kanpaina baten enkargua (demagun, pardel berrerabilgarrien sustapenerako) jaso dugu.
Hiru lerro ditu kanpainak garapenerako: heziketarena, ondare ekologikoa murriztearena eta ekonomikoa. Hiru lerro horietan, lehenean munduaren kontzeptualizazio lurtarrari egiten zaio erreferentzia (eta etorkizuneko ideiari), bestean kolektiboari zuzentzen gatzaizkio eta azkenean norbere patrikari.
Kontzeptu mundutarrari, kolektibo bati (familia edo ingurune hurbila) edo norberari zuzentzea, zer da zuzenagoa? Maslowen piramideak zer lehenesten du?
Esadazu, zerk mugitzen gaitu: munduak, gure babes kolektiboak ala gure patrikak? Eta, ondorioz, nori eta nola zuzendu beharko ginateke? Mundua eta jendarte jasangarriaren ideiari, kultur antolaketa berri bati ala 1.000 euro aurrezteari?
Eta hautatzen dugun kanpainaren ildoak, zer esaten ote du gutaz, jendartearen eta pertsonen bizi motibazioaz, eta zergatik ez, kanpaina bera diseinatzen duenarenaz?
*
Bizi nahi genukeen munduari ala bizi garen zikoitz honi zuzendu behar gatzaizkio?
Zuk aipatu bezala mass mediek kudeatutako informazioaren helburua, kontsentsua (Braudillard) edo zentzu komuna erakitzea bada (Gramsci), ze kontsentsu, arrazoi, zentzu komun eraiki behar luke publizitateak?
Segi bizkor.