Nola uztartzen dira klase borroka eta nazio borroka?

Nola uztartzen dira klase borroka eta nazio borroka? –

Gaurkoan serial batekin hasiko gara, mahai gainean baitago gaia berriro: klase borroka eta nazio borroka, nola uztartzen diren eta abar.

Nola uztartzen dira klase borroka eta nazio borroka?

Hasteko: Euskaraldia. Gasteizen. Sentsazioak (subjektiboak, nahi eta nahi ez). Oso positiboa. Kaletik ibili gara, jende askok eraman du ahobizi txapa paparrean, gehienek oso modu ikusgarrian, berokiari zulotxoa eginda. Konplizitate moduko zerbait sortzen da. Itxura dela eta sekulan euskaltzaletzat joko ez genituzkeen lagunek eramaten dute txapa soinean. Adin guztietakoek. Adinean sartutako euskaldunzaharrak euren konplexuak gainditzen. Euskaldunberriak ere adoreturik. Eta ez Alde Zaharrean bakarrik, ez, hiriko auzo guztietan baizik. Tranbian hamabost edo hamasei urteko neskatxoek ahobizi txapa harrotasunez erakusten. Tabernetan harrera ona, gehien-gehienetan, eta dendetan ere. Eta sorpresa atsegin ugari. Eta ez da ekimen folklorikoa. Alor pribatuetan gozotasunez aritzen dira ahobizilariak (ez dakit zergatik, baina belarriprestak askoz gutxiago dira), bai, baina, esan bezala, sendotasunez, komentzimenduz, alai baina seguru, eta erakundeetan eta bulego publikoetan konbikzio handiagoaz eskatzen dugu euskaraz artatuak izatea.

Espainolentzako albo-kalteak badaude: ekimen orokorraren arrimuan, euskarazko elkarrizketa gehiago entzuten da. Ilusioa. Eta azken bolada honetan egin ditugun azterketei erreparatzen diet eta egia da, bai, azken mobilizaziorik jendetsuenak bulkada sozialaren eskutik etorri dira, seguruenik pertsonen zaurgarritasuna sendatzera datorren herrigintzaren beharraren seinale (txapo Ernaiko Iratxe, Erria aldizkariaren aurkezpenean).

Baina euskararen beharrizan larria ez du inork, gazteleraz ere mintzo gintezke gure bizi-kalitatean deus ere galdu gabe, … edo ez? Zerk eramaten du hainbeste jende 10 egunez militanteki aritzera? Militantzia krisian dago, bai, baina molde egokiak eskaintzen direnean parte hartzea errazten da. Borroka-molde lasaia da hau, ezpainetan irribarrea eramanez, baina hainbeste jende inplikaturik ikusterakoan indarra sentitzen dugu guztiok. Nola esaten genion honi? Ahalduntzea, ezta? Bada, hona hemen horren adibide argia.

Eta galdera berehala datorkit burura. Aspaldian esango genuen moduan, asumiblea al da estatu espainola edo frantsesarentzat benetako elebitasuna, hau da, euskaraz bizitza osoa posiblea litzatekeen jendarte eredu bat? Batzuek baietz esango dute, nik argi dut ezetz. Ados naiz ni ere Pellok esandakoarekin, egoera delikatuan dago gure herria, nazio ahula gara, horrela sentitzen dugu egunerokoan, baina honen bezalako ekimena eskaintzen zaigu eta, ostia, hor nonbait zerbait dago. Seguruenik independentismoak borroka sozialen iturrietatik edan behar du, bai, baina nago arestian kolokan jartzen den gako identitario horrek indarra baduela. Eta insobornableagoa da. Agian bihotzetik ateratzen delako, ez duelako kalkulurik.

Egitasmo independentistak jendearen bizi-baldintzak hobe ditzake, hobetu behar ditu, eta alor horretan euskal eskalak funtzionatuko du. Baina agian ez askatze prozesu horretako hasieran. Hasieran seguruenera independentziaren abiatzea ez da erraza izango. Begira dezagun Catalunya aldera. Eraso egiten al dio langile horien dinamikak proces delakoari? Ez dakit, dakidana da langile horien lan-badintzen prekarizazioa ez duela Catalunya independente batek sortu, ezpada preseski Catalunyari subirautza ukatzen dion gaurko ereduak.

Agian euskaraldian harro ibili diren euskal herritar horiek prest daude hasiera horretan gaizkiago bizitzeko baldin eta euskararen onerako bada. Bitartean, zorionak ekimena asmatu dutenei.

Nola uztartzen dira klase borroka eta nazio borroka?
Nola uztartzen dira klase borroka eta nazio borroka?

67 pentsamendu “Nola uztartzen dira klase borroka eta nazio borroka?”-ri buruz

  • Iraultzaile batentzat nazio borroka bitartekoa da eta klase borroka helburua

  • ganbaratxotik 2018-12-10 18:14

    Euskal Herrian ez dago iraultzaile izaterik biak uztartu ezean. Biak ala biak txikiaren, ahularen erresistentzia-saioak dira. Euskal Herrian bezela beste hainbatetan, nazio txiki eta historikoki zapalduen eremuan bizi dena ezin da ezkerrekoa izan kultura, identitate edo hizkuntza gutxiagotu horri kendutakoa itzultzeko borroka egin edo behintzat bere ahalduntzean sinisten ez badu. Justiziazkoa da, Gizalegezkoa. Kendutakoa itzuli. Oso sinplea. Ez gehiago ez gutxiago, Bakoitzari berea. Hala nola zapaldutako herritarrei, zeintzuei klase sozial baxuagoan jaio edota bizitzako gorabeherengatik egoera zaurgarrian egotea tokatu bait zaien. Txanpon beraren bi alde banaezinak.

  • Txabi Etxebarrietak modu hontan uztartzen ditu:

    Gure erreformistek estrategia euskalduna eta iraultzailea ahazten dute, zapaltzaileen bideetan sartzeko. Momentu horretatik herriaren etsaien laguntzailerik zintzoenak bilakatzen dira beraien jokoarekin sistema esplotatzailea indartzen baitute, nahiz eta mesede ekonomiko eta kultural txiki batzuk erdietsi. Hor ditugu adibide gisa ”concierto económico”-en ondorioak, eta legalitate hutsean ezarri diren ”ikastolak”.
    Iraultzaile batentzat soil-soilik bitartekoak direnak helburu bilakatzen ditu erreformistak.

    V. BATZARREKO DOKUMENTUAK (6): ZUTIK!46

  • Ez da ez gaurkoa, nazio zapalduen erresistentzian nahasi, eta, hau, nazio askapen borrokatik aldendu nahi duen zapaltzailerik topatzea. Etsaiak aurretik erasoko digulako esperoan, babesik gabe, atzetik egiten digu eraso, Troiako zaldiak bezala.

    Nazio askapena iraultzailea ez dela sinestarazi nahi digu, iraultzaile mozorroa daraman zapaltzaileak, iraultzaile eta zapaltzaile izatea kontraesankorra dela ezkutatuz. Argi ibili behar dugu horrelako jendearekin, “espainia handiaren” morroiak besterik ez dira eta. Hauentzat euskara eta euskal izatea adierazten duen oro, haien benetako helburuak betetzeko erabili eta botatzeko “taktika” hutsak besterik ez dira. Argi ibili jendilaje honekin, gure herria desagertzea besterik ez dute nahi eta.

  • Marxismoak ez du herrietan sinesten!! Ea ulertzen hasten garen Marxismoa…

  • Ganbaratxotik 2018-12-13 12:01

    Marxismo eta kapitalismoaren artean.hautatzekotan herri txilki bateko herritar modura ez.nuke.batere zalantzarik egingo. Marxismoak herrien askatasun.grina sustatu egin du. Kapitañismoak globalizazio kontsumiistan loarazi.

  • Bitxia da benetan, “nazioen autodeterminazio” slogana “internazionalista” ospetsuenak asmatutakoa izana. “Proclamación sobre la Cuestión Polaca” idatzian agertu zen lehen aldiz, Marxek idatzita eta Londoneko I. Internazionalaren babesarekin (1865).
    Nola ulertu daiteke hori? Ba Poloniaren autodeterminazioa bultzatzen dela Errusiako Zarismoaren aurkako borrokari bultzada emateko.
    Beraz, Poloniaren nazio borroka soil-solilik bitartekoa da klase borrokaren helburupean.

  • ” Argi ibili jendilaje honekin, gure herria desagertzea besterik ez dute nahi eta… ”
    Eeeeeh?? Hi haiz hi, demonio zanpantzarra!

    “, iraultzaile eta zapaltzaile izatea kontraesankorra dela ezkutatuz.”
    Baina nora hoa ideia iluminatu horiekin??

    “Argi ibili behar dugu horrelako jendearekin, “espainia handiaren” morroiak besterik ez dira eta.”
    Baina buenooo, Hau ere marko batean ipintzeko moduko esaldia !!

    Krak bat haiz hi, Mikel. Afganistango talibanak aingerutxoak hire aldean.

  • Askapen nazionala eta soziala, biak lortu nahi baldin ba ditugu, hobe dugu lehendabizi askapen nazionala lortzea eta gero sozialaren bila joatea. Aldrebez egitekotan, nazionalaren bila goazenean langileriaren etsaitzat hartuko gaituzten iluminatiak nonahi aurkituko ditugu.

    Hori, ala biak egun, ordu, minutu eta segundu berean lortzea posible dela uste izaten jarraitzea, historian zehar milaka adibideren bidea jarraituz…

  • sekretu bat 2018-12-15 01:01

    #AskapenSozialaEzDaExistitzen

  • ganbaratxotik 2018-12-15 13:30

    Ez dago herri askerik pertsona askerik gabe. Ez dago pertsona askerik herri askerik gabe.
    Askea da Irlandako Errepublika independentea Londreseko hizkuntza eta ekonomiaren mendean?. Askea da Afrika, Asia edo Hegoamerikako estatu egitura duten nazio independenteetako herritar gehiengo txiro eta zapaldua? Askea da ondo ordaindutako eta beren burua “aberats” eta ez-zapaldutzat duen herritar funtzionarioz jositako Euskal Erkidego Autonomoa?
    Marxismoak matxinada sustatzen du, ALDAKETA sakona.
    Kapitalismoak EGONKORTASUNA eta IRAUNKORTASUNA.
    Gu nondik gertuago beharko genuke egon? Soilik bizirauteko. Neri begibistakoa iruditzen zait.

  • euskaldun bat 2018-12-15 15:52

    Ganbaratxotik, nik uste dut sekulako pankartero iraultzaile bizarraundia zarela. Seguru nago iraultza batean zure postua ideologoa izatea izango litzatekeela eta txakurkumeak bidaliko zenituzke gerrara. Bizi guztia daramazu aberatsen inbiritan frejitzen, baina ziur nago lantegi bateko nagusi izanezkero el patrono mas cabron de los cabrones izango zinatekeela, ez dut zalantzarik. Denak berdinak zarete, originala izan nahi duzu baina pelikula jada ikusita daukagu eta jende jada ez duzue engainatzen. Zuentzat euskara eta euskal kultura ez da garrantzitsuena, ez da bigarrena ere; zuena botere gosea besterik ez da baina hainbeste kritikatzen dituzuen elizaren eta patronalaren berdinak edo okerragoak zarete. Euskal Herriko hondamendia zarete.

  • Ganbaratxotik 2018-12-15 17:14

    Bejondeizula. Benetan maitagarria zara.
    Orain badakit zein Euskal Herri eraiki nahi duzun: Espainiaren kopia bat.
    Ni pertsona libreen aberria eraikitzen saiatzen ari naiz inor iraindu gabe, are gutxiago beste euskaldun bat. Beti irmo baina errespetuz.
    Izan untsa.

  • Ene Ganbaratxo:
    Ez dut sekula ikusi marxistek herri bat askatu dutenik ala pertsonak askeagoak egin dituztenik eraiki dituzten gizarteetan. Gehiago esango nizuke, Europako azken herri independienteak, den denak sozialismoaren kontra independizatu dira (Letonia, Estonia, Lituania, Eslovakia, Eslobenia, Kroatzia, Kosovo…). Askapen nazionalaz eta askapen sozialaz hitzegitea itxurakeri hutsa iruditzen zait askapen sozialik ez baitu lortu sekula inongo erakunde marxistarik. Eta bestela, Ganbaratxo, ereduren bat emaidazu (Ipar Korea? Kastrotarren Kuba prostibularioa?).
    Kapitalismoaren kontrako borroka aitzaki bat da behin boterera iritsita erakunde sozialistek -begira dezagun Maduroren Venezuela- estatu kapitalismorik gogorrena ezartzen baitu. Eta borroka nazionala beste aitzaki bat da. Askapen nazionala eta askapen sozialik gabe geldituko gera bide horretatik, Ganbaratxo. Hori bai, ikusten dudana da katramila hori aldarrikatzen dutenek sekulako sukar inkisitoriala dutela eta benetako abertzaleak lotsagarri jarri nahi dituztela. Ez, Ganbaratxo, abertzaletasuna ezker abertzalearen aurreko gauza bat da eta ezker abertzalea historiaren zabortegira jaurtia denean euskal abertzaleek iraungo dugu zutik, herri honen alde.

  • Ganbaratxotik 2018-12-15 18:44

    Hortaz abertzale izateko kapialista izan behar derrigorrez. Eta noski labela zerorrek emana. Ezin dut abertzale izan ezkerretik.
    Ba begira, zuk eskubitik beste eskubide dut nik ezkerretik aberria defendatzeko. Are gehiago zuk erditik, eskubitik zein eskuin muturretik Euskal Herria eraikitzeko duzun eskubidea ere defendituko dut. Baita demokrazia kristauitik ere. Hortxe bion arteko aldea.
    Euskaldun ezkertiar guztiak espainolismora bidaltzea nahi duenak argitasunetik gutxi.
    Marka da gero. Horrelako obsesiorik horratio.
    Zer ote horren atzean….

  • Engelsek ere oso ondo uztartzen ditu “nazio borroka” eta” klase borroka”

    Poloniari buruz hau da bere iritzia:
    “Historiari buruz hausnarketa egiten dudanean gero eta garbiago ikusten dut poloniarrek osatzen duten nazioa, soil-soilik bitarteko bat bezala erabiltzera kondenatuta dagoela, nekazal iraultzak Errusia bera ekortu arte. Hortik aurrera, Poloniak ez dauka ezer izateko arrazoirik.”

    Argi dago, Engelsentzan ere poloniarren nazio borroka bitartekoa dela Klase borroka helburupean.

    Engelsek Marxi bidalitako gutuna (1851-05-23 )

  • Ezetz, bada, Ganbaratxo, nik diodana zera da, kapitalismoaren aurkako hori aitzaki bat dela zeren eta behin iraultza sozialista gertatu eta gero kapitalismo horrek irauten baituelako, estatua delarik kapitalaren kudeatzailea. Hori gertatu da eta gertatzen da horrelakoak izandako herri guztietan (Kuba, Txina, Errusia…). Eta Euskalerrian noizbehin ezker abertzaleak harrapatuko balitu euskal erakundeak berdin gertatuko litzateke.
    Abertzale izan zaitezke ezkerretik baldin eta aberria ez baduzu iraultzaren ala sozialismoaren helburuen mendean jartzen. Oso herri txikia gara eta ezker-eskubi zatiketa horrek min egiten gaitu herri gisa. Klase-borroka Euskalerriari aplikatzea suizidio nazionala bultzatzea da. Hemen denetarik behar ditugu Euskalerriaren alde. Oso gutxi garelako. Espainiak permititu dezake zatiketa hori baina guk ezin dugu.
    Niri pena horri ematen dit, benetako ezker abertzalea den ezkerrarik ez egotea, ezker abertzaleko zuzendariek iraultza boltxebike-bolibariano batean baitute bere fedea. Abertzale ezkertiarrak ezagutzen ditut baina ezker abertzale partido benetazkorik ez.

  • Ganbaratxotik 2018-12-15 19:52

    Eskerrik asko. Badut abertzale labela beraz.
    Ezker abertzaleko guztiak boltxebike iraultzaile deabruak beraz. Urteetan alkatetzak kudeatzen dituztenak ere bai. Eskola eta ikastoletako hamaika maisu ere bai. Enpresa jabeak ere bai. Elkarte, sindikatu eta koperatibetako zuzendaritztan daudenak baita. Euskaltegietako irakasleak baita. Baserritarrak zein etxekoandreak ere bai. Nola ez ezker abertzaleko jubilatu boltxebikeak okerrenak. Faborez. Zer esango zenuke nik Eaj-ko denak fatxak direla esango banu?
    Ezker abertzaleak askapen nazionala eta soziala bilatzen du. Pertsona libreen herri librea.
    Oraindik betiko komodinari heltzea atzera egitea baino ez da. Herrian beldurra zabaltzea akats ikaragarria.

  • euskaldun bat 2018-12-15 20:19

    “Abertzale izan zaitezke ezkerretik baldin eta aberria ez baduzu iraultzaren ala sozialismoaren helburuen mendean jartzen. Oso herri txikia gara eta ezker-eskubi zatiketa horrek min egiten gaitu herri gisa. Klase-borroka Euskalerriari aplikatzea suizidio nazionala bultzatzea da” ezin da hobeto azaldu, Bentazar. Aldiz, “Ezker abertzaleak askapen nazionala eta soziala bilatzen du. Pertsona libreen herri librea”, beldurra ematen duzue. Euskal Herria euskalduna izango da edo ez da izango, hori bakarrik Ganbaratxotik. Gainerakoan, Euskal Herria beste Europako estatuen antzekoa izango zen: eskuinekoak, ezkerrekoak, batek A eta besteak B esaten dutenak, aberatsak eta behartsuak, fededunak eta ateoak… baina denek gauza bat komumean: euskaraz hitz egingo dugula eta gure arbasoen memoria iraunaraziko dugula. Bestelakoan, antolatzeko gaitasuna badugu, langileak bagara etab, gure txokoa aurkituko dugu munduan eta aurreratuenen artean egotea lortuko dugu baina ez gara izango hobeak, txarrenak ere ez. Eta ez dago besterik. Baina beste iluminatu hauek hasten zaizkizunean askapen soziala, feminismo transbersal parabolikoaz, ume propioak izatearen egoismoaz eta lanaren kapital esklabutzaren auzolanaz bateratu beharteko sozialismoaz… beldurra ematen dute. Diskurtso horrekin euskaldun erdiak aldegin dute jada proiektutik, normala!

  • euskaldun bat 2018-12-15 20:57

    Dena dela, Ganbaratxotik, aukera izango banu, unibertso paraleloak daudela eta kontu horrekin, unibertsoetako bateko Euskal Herria zuen eskuetan utziko nuke gustora. Botere guztia zuen esku utziko nuke eta amesten duzuen gizarte hori nola sortzen duzuen begira egongo nintzateke. Ikustekoa izango zen zer gertatzen den. Niri iruditzen zait, zeuon artean haserretuko zinaketela, kriston kaosa sortuko zenutela azkenean, denak denen aurka hasiko zinaketela, inork lanik ez lukeela egin nahiko denak askeak direla uste dutelako, gizonik eta emakumerik ez zen geldituko, emakumeak haurrik ez luke ekarri nahiko askatuta dagoelako eta bufff… denak agintzeko, eta nik pentsatzen dudana egiten ez bada, demokrazia falta salatzeko asanblada eta atzera berriro n garren iraultza askapen soziala eta emantzipazio gaztearen betiereko kosmobisio herritarra sistema kapitalista esplotatzaileari aurre egiteko auzolanik gabe oraingoan herentzia matxista delako eta “ator, ator mutil etxera” bezalako abesti misogino eta esplotatzaileen letra aldatuko duen gizarte askatua lortu arte. Baina zertarako? Gabonak, zerutik jaitsitako gizon matxista baten ospatzeko badira, nik uste “hoa, hoa gizaki etxera” esatea hobe eta bazkariak eta afariak egin beharean, hoberena barau egitea, askapenaren bidean. Eta horrela, baraua pixkat luzatuz ramadanera pasa eta mahoma ostia hau ere gizona izan behar horratio! Baina berdin dio, kristautasunaren aurka denak balio duelako misoginoa eta poligamo posesiboa izan arren. Buaa… ikustekoa izango zen!

  • Ganbaratxotik 2018-12-15 22:32

    Iraulltza-nahiak zatitzen omen du herri egitan txiki hau. Eta pobreziak ez? Diskrimimazioak ez? Gorrotoak ez? Bazterkeriak ez? Homofobiak ez? Arrazakeriiak ez? Zapalkuntzak ez?

  • Gauza asko egongo da zatitzen gaituena baina euskalduna Euskal Herriko jaun ezbada, eta horrek esan nahi du klase nagusia izatea, ez du bere kultura ala nortasunaren iraupenarik lortuko. Bestalde, espejismo bat dago esatean pobreziak zatitzen gaituela: pobrezia hori iraultzaz gaindituko nahiko lukeen subjektu iraultzailea, hori ere nagusi eta subordinatuen eskeman eratuko litzateke (ezker abertzalean zuzendariak eta zuzenduak diren bezala). Arazoa da, benetako demokrazia, guztiek juzkua edukitzea eta juzku hori adierazi eta gauzatzeko aukera izatea dela. Euskaldunok irekiak izan behar gara baina gure burua defendatzeko borondatea eduki behar dugu ere. Homofobiak, arrazakeriak, zapalkuntza… Gainditu behar dira baina horiek gainditu dituen gizarte perfekturik ez dago: eta perfkezio uste huts batez gure iraupen nortasunezkoa ideal horien azpian jartzea (ustez subjektu perfektu bat hegemoniko bezala aukeratuz, honek, gainera euskaldunak bitan zatitzen dituela) absurdoa da abertzaletasun ikuspegitik.

  • Herri honek duen lehen arazo soziala bere arazo nazionala da. Eskubide nazionalek eskubide sozialak osatzen dituzte non eskubide sozialak eskubide nazionaletan osaturik dauden.

  • ganbaratxotik 2018-12-16 15:09

    Euskaldunak “klase nagusia” izatea nahi badugu, gaixoak gu. Espainiarekin hain loturik dagoen oligarkia euskerarekiko duen jarrera ikusita ez dakit ba….Klase nagusiak euskerarekin izan duen portaera ezagutu eta horren esperantza edukitzea…Jainkoa lagun!
    Katalunian ez bezela Euskal Herrikoa beti egon da euskalduntasunetik oso urruti. Horrexegatik euskaltzaleok eraginkortasunaren mesedetan klaseen fasea ere”gainditu” beharko genuke. Gizarte berdinago eta burujabeago baterako bidea hartu.
    Nola “gainditu” baina Euskal Herriaren etorkizuna kolokan jartzen duten egoera edo errealitate desegoki horiek: Erderen inposaketa, txirotasuna, arrazakeria, zapalkuntza,…
    Eskubideak sozial eta nazionalak hedatuz, zabalduz. Eta hori nola egiten da? Printzipio orokor bat beti-beti presente edukita: lortutako eskubideak defendatzen ez badira ez galdu egiten dira, hala nazionalak nola sozialak. Defendatuz, borrokatuz, konfrontatuz…hala erakusten du historiak. Ikusmiran gizarte utopikoa (iraultza)? Izan ere, utopiarik gabe hem euskeraz jardungo genuke euskeraz interneten? Nekez.

    Gatozen euskeraz bizitzeko eskubidera: Euskeraz jakitea eskubidea da. Eskubide sozial eta nazionala. Borroka bi arloak bat eginda daude. Euskera gure hizkuntza nazionala da eta aldi berean edozein euskal herritarrek jaso behar duen gutxiengoa denez, debalde jaso beharko lukete, alfabetatuz euskal kulturaren altxor osoa bereganatzeko aukera izan dezan, edozeinek. Alfabetizazioa aurrera egiteak euskal kontzientzia hedatzea dakar. Horrek nazio borroka indatzen du. Eta aldi berean, nazio borrokak autogestiorako aukerak handitzen dituen neurrian (Autonomia, erreferendum, errepublikak) bestea, borroka soziala elikatzen du.
    Eta euskera (alfabetizazioa) jartzen duen tokian hezkuntza, osasungintza, erretreta, gutxieneko errenta,ingurugiro osasuntsua,lan baldintzak,….jarriz gero berdintsu.

  • “Espainiarekin hain loturik dagoen oligarkia euskerarekiko duen jarrera ikusita ez dakit ba…”
    diozu. Eta espainierarekin hain lotura estua daukan klase politiko abertzaleaz?

  • Ene Ganbaratxo, oligarkia eta horrelako hitz potoloen erabilerak ez gaitu inora eramaten. Burgesia nazionalistak montatu zuen gure hezkuntz sistema frankismoaren azpian eta gaur egun euskaldungoa ez da klase bajukoa erdi-altukoa baizik. Hala pentsatzen al duzu etorritako berriak euskaldun petoak direla?
    Klaseen fasea gainditu beharko litzateke baina marxismoaren terapiak demostratu du deblauki frakaso bat izan dela horretarako. Gauza bat da problema unibertsalak eta beste gauza bat da gure problema partikularra. Eta gure problema partikularrarentzat beharrezkoa da euskaldungoa klase borrokaren ikuspegitik kanpora ikustea. Utopiek infernua lurrean dakarte. Euskararen arazoa ez da baliabide arazoa baizik eta euskaldungoaren masa kritikoak nolako legami gisa joka dezakeen inguru erdaldundu baten barnean. Nik ez nuke euskara, eta euskal aberria, arazo unibertsal horiekin nahasiko. Nola dezakegu euskaldunok erronka unibertsal horiek gainditu era berean gure nortasuna indartuz? Hori da niretzako galdera egokia.

  • Ganbaratxotik 2018-12-16 20:17

    BBV, Repsol edo confebask-eko klase nagusi eta agintaria nik gehiago ikusten ditut espaniar nortasuna indartzen. Correo edo DV bidez besteak beste.
    Horiei indarra kenduz ez ahal ginateke hobeto? Mercadona edota Zara bezelako multinazionalen agintekeritik askatuta ez genuke gure identitatea errezago hauspotuko? Hori da egungo oligarkia. Jarki ezik jan egingo gaituzte. Etorkin eskekoek ez. Gorbatadun marrazoek.bai.
    Xix. Mendeko emakumeentzat bozkatzeko aukera utopikoa zen. Zer esanik ez.garai hartako euskaradun eñebalarrentzat eskolak euskeraz jasotzea. Eskerrak utopiari. Eskerrak iraultzaileei. Euskaltzaileei, feministeri, abertzaleeri eta noski marxisteri, besteak beste.

  • Ganbaratxotik 2018-12-16 20:28

    Barka. Goian “euskaradun elebakar” jarri nahi nuen. Adinaren ajeak eta gailuaren izki txikiegiak …..en fin.

  • Beñat Castorene 2018-12-16 20:38

    Barkatu baimenik gabe eztabaida interesgarri bezain klasiko honetan sartzea gatik.
    Irakurtzen dut :
    “…euskaldungoa ez da klase bajukoa erdi-altukoa baizik…”
    Hegoaldean egia izan behar da.
    Izan ere parte haundi batean kanpotik etorrria delako, eta, justu bajua delako, klase bajuak badu beste lehentasunik. Ulergarria da.
    Bestetik, niri ere iduritzen zait ez dela nahasi behar problema unibertsala eta gure problema nazional partikularra.
    Azken honek guretzat urgentziazko karaktera dauka eta soluzionatu behar dugu. Gainera, klabe da arazo unibertsalaz gure Herrian eskua izaiteko.
    Bainan, utopian et demagogian erori gabe, abertzaleek pentsakera sozial gizatiar bat garatu behar dute klase bajuaren interesak leialki kontuan hartzeko.
    Ez da beste biderik, gure erronkairi ekiteko ezin dugu barneko klase bajuaren oposizio masibo bat pairatu, neutralitatea behar dugu behintzat.
    Ez naiz batere aditua politikan bainan iduritzen zait morala kontua izaiteaz gain zentzu oneko kontua dela.

  • euskaldun bat 2018-12-16 20:39

    Gogoan dut ETAk enpresariei iraultza-zerga kobratzen zien garaian barne-eztabaida bat izan zutela Mondragon taldeko enpresei ere kobratu behar zitzaiela eta. Zer diozu? Zuen lehentasuna ez dira euskara eta euskal kultura, helburu nagusia sistema irauli eta boterea lortzea da, eta horretarako behar den guztia egiteko prest zaudete. Etorkinen alde zaudetenean ere ez zaudete laguntza humanitarioagatik, begira zeinen bihotz onekoak garen. Ez. Etorkinak ere bitarteko baliabideak dira sistema irauliarazteko. Dena eraitsi egin behar duzue, dena. Ez dakit zerbait zutik uzteko asmorik baduzuen. Gorrotoa da zuen motorra, Lenin-ek zioen bezala, geroz eta okerrago orduan eta hobeto helburuak lortzeko. Eta bide horretan, konszienteki edo ez, globalizazioaren indarrekin lerratuta zoazte, erlazioa sinbiotiko batean. Baina helburua, berriro diot, ez dira euskara eta euskal kultura.

  • Irlandan ere hantzeko moduan ustartzen dira nazio borroka eta klase borroka.

    1860 tik aurrera, Marxek ikusten zuen ingeles terratenienteen oinarri garrantzitsuenako bat Irlandan zegoela eta garaipena lortzeko ezinbestekoa zela irlandar nekazarien laguntza . Eta hori lortzeko, autodeterminazioan eta lurren berreskurapenan oinarritu zuen borroka.

    “Arrendamenduaren eta europear kapitalismoaren gotorlekua Inglaterra da; eta indarrez suntsitzeko leku bakarra Irlanda da”.

    Marxentzat, Engelsentzat, eta orokorrean iraultzaleentzat, Maquiavelorentzat bezala heburuak bitartekoak justifikatzen dituzte.

  • ganbaratxotik 2018-12-17 12:36

    Eta Irlanda 100% libre ez den arren (hizkuntza-menpekotasuna tarteko), hobeto edo okerrago dago iraultzaren ondoren? Irlandako nortasuna hobeto bultza daiteke iraultzaren ondoren ala ez? Eskozian ez zen halakorik izan, ezta Gales-en ere? Estatu Batuetan bai
    ( Marxismoa baino lehenago eta eskubide zibilen deklarazioa tarteko) Londoneko jauntxoen aurka.

    Maquiavelo-keriak iraultzaileen monopolioa ote dira ba? Abertzaletasuna, euskaltzaletasuna edo euskera bera klase edo pribilegio zehatz batzuei eusteko erabiltzea zer da ba? Zorionez euskaldunon artean gutxiengo dira horrelakoak, alde bateko zein bestekoak izan, alegia, iraultzale izan ala ez. Nik uste….

  • Ganbaratxotik 2018-12-17 17:27

    Séamas ó Comghaile ( James Comnolly)
    Micheál ó Mallaín ( Michael Mallin)

  • Bitartekoak erabiltzea helburuak lortzeko ez dela iraultzaileen monopolioa egi borobila da. Baina afirmazio honen baitan, garbi geratzen da iraultzaileek ere praktika hori erabiltzen dutela.

    Abertzale batentzat, euskararen erabilera eta sustapena HELBURU BAT DA, euskal herria aberasten eta sendotzen duena, batzen gaituena eta ezker-eskubi arteko borrokatik at utzi beharko genukeena bitarteko bat bezela erabil ez dezaten.

    Badakit iraultzale batentzat jarrera hori erreformismo hutsa dela (Txabi Etxebarrietak zion bezala) baino zer egingo dugu, nik ez dut konplejurik horregatik.

    Eta bukatzeko, autodetermizarioari buruz galdera bat: zergatik bultzatzen duzue hain modu sutsuan baino soil-solik estatuaren boterea ez duzuen bitartean? Niretzat argi dago: Nazio borroka bitartekoa baino ez delako klase borrokaren mezederako.

  • Ganbaratxotik 2018-12-18 10:12

    “Euskal Herria.aberastu eta sendotu” da helburua beraz. Euskera sustatzea bitartekoa da hortaz.
    Neretzat ere euskeraz bizitzea helmuga da. Baina zergatik? Zertarako? Libreago izateko, zoriontsuago. Euskerak mundu-ikuskera bakarra eta berezia ematen duelako. Herria kohesionatzeko, batzeko, diozun bezela. Eta txikia deako, ahula eta laguntza berezia behar duelako. Klase baxukoen hizluntza izan delako beti. Eta ze kontxo , espainola derrigortua delako. Eta euskerarekin hobeto komunikatzen naizelako. Eta euskeraz egiten dugun bakoitzean iraultza txiki bat egiten dudalako,matxidana txiki bat. Bizi poza ematen didalako. Aitonamonak berbizten ditudalako…..
    Ikusi zenbat helburu eder lortzeko bitartekoa den gure hizkuntza.

    Ezker-erdi-eskubi banaketa da ala aniztasuna? Aniztasunak sendotasuna dakar. Batasuna aniztasunean. Pertsona bera ere.bere bizitzan zehar pentsakera alda dezake eta aniztasun ideologiko hori igaro.

    Autodeterminazioarekin euskeraren etorkizuna ziurtatu agian ez baina erronkari heltzeko erreminta gehiago izango genuke.
    Eta euskarari esker gainontzeko helburu guztiak.

  • Alpargatero 2018-12-18 14:03

    Euskal Herrian ondoegi bizi gara klase-borroka delako horretarako. Zertaz ari gara? Kuba edo Venezuela bihurtzeaz? Ego agian Hego Koreak izan behar du gure eredua? U-ti-kan!

  • Alpargatero 2018-12-18 14:07

    *Ipar Korea

  • Euskara ez da herri honen bitarteko bat, osagai ezinbestoa baizik. Geure historia bezain zaharra eta herri izaeraren adierazlea. Horregatik euskararen alde egitea helburu bat da euskal herriaren alde egitea delako. Nazio borroka klase borrokatik bereiztea iraultzaile batentzat jarrera folklorista edo erreformista izango da, baino nere ustez mesedegarria.

    Nola ulertu autodeterminazio eskubidea modu egokian? Bere ikuspegitik noski:

    “Nazioen autodeterminazioa marxisten egitarauan, ikuspuntu historiko-ekonomitik, independentzia estatala, estatu nazio osaera baino ez du esan nahi besterik”.
    “Beherago, zehatzago hitz egingo dugu beharrezko baldintzez, ikuspuntu marxistatik, klaseko proletargotik, estatu nazional eskaera burgesa den alde agertzeko”.
    “Burgesiak bere eskaera nazionalak lehenezten ditu beti. Eta erabateko moduan. Proletargoa aldiz, bere klase interes zerbitzura jartzen ditu”.
    NAZIOEN AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA – Lenin (1914)

    Iraultzaileek, nazio borroka eta klase borroka nola uztartu duten historian zehar aztertzeko, adibide asko ditugu: Sobiet Batasuna, Txina, Vietnam, Jugoslavia…..
    Eta alderatu: iraultza aurretik eta iraultza ostean.

  • Ganbaratxotik 2018-12-19 10:08

    Aldetatu.bai. Alderatu Europa Marxismoaren aurretik eta ondoren. Alderatu Afrika eta Asia kolonizatuak eta iraultzaren haizea pasa ondorengoak. Alderatu Irlanda iraultzaren aurretik eta ondoren.
    Europako herrialde aurreratuenetako klase-diferentzia.txikiagoa eta ongizate-gizartea lekutan leudeke aurretik Frantziakoa eta ondoren Errusiakoa gertatu ez balira. Eta lortutako aurrerapen sozial horiek, eskubide horiek atzera egiten dute ezkerretik sokari eusten ez bazaio. Hemen eta nonahi.

  • Europan alderatzeko adibide adierazgarriena Alemania da. Nortzuk eraiki zuten Berlingo Harresia? Langileak defendatzeko?

    LEHENENGO IRAULTZA SOZIALISTAn nola uztartu da nazio borroka eta klase borroka?

    IRAULTZA AURRETIK.

    II. Internazionalaren egitaraua (London-1896): “Kongresuak nazio guztien autodeterminazio eskubidea erabat babesten du”

    Errusiako Alderdi Komunistaren egitarauan (1903): “Estatua osatzen duten nazio guztien autodeterminazio-eskubidea” sartzen da.

    Eta Sozialisten VII. Konferentzian (1917-05-12), Leninen idatzi batean erabat babesten da audeterminazio eskubidea: “Errusia osatzen zuten nazio guztien aske banantzeko eta estatu independenteak eratzeko eskubidea”.

    IRAULTZAREN OSTEAN (1917).

    1918ko amaierarako, gutxienez 13 estatu berri jaio ziren Errusiako Inperioa izan zen barruan. Baina kontuan hartu behar dugu gobernu berriko boterea ez zegoela bermatuta. Armada Zuria indartsua zen eta herrialde ez-errrusiarretan zegoen kokatuta. Horregatik gutxiengoen laguntza behar zuten.

    Ukraniari buruzko lan batean (iraultzatik bost astera), Stalinek, banantzeari buruz baldintza berri bat gehitzen du “langileriak onartzen ba du”. Eta hurrengo hilabetean argiago utzi zuen: “autodeterminazio printzipioaren interpretazioa ez dagokio burgesiari, baizik eta nazio jakineko masa langileei. Autodeterminazioa sozialismoaren printzipioen mendean jarri behar da”.

    Leninek (1918). “Ez dago marxista bakar bat, marxismoaren eta sozialismoaren zimenduak apurtu gabe, sozialismoaren interesak nazio autodeterminazio eskubidearen gainetik daudela uka dezakeenik”.

    Azkenean, Armada Gorriarekin, gobernu sobietarrak gutxiengoen lurralde gehienak kontrol sobietarrara itzul arazi zituen (1922) eta, II. Mundu Gerraren amaieran, Errusiako Inperio zaharraren gainerako herri guztiak ere kontrolatu zituen, finlandiarrak kenduta.

    Nahiz eta 1924, 1936 eta 1977 ko konstituzioek aitortzen duten errepubliken subirotasuna, nbenetako autodeterminazio aro laburra behin betiko bukatu zen 1922rako.

  • Ganbaratxotik 2018-12-20 08:52

    Gullen Boix
    ” Nacio o Clase ? Les respostes del marxisme a la questio nacional”

  • Nik uste dut garrantzitsuagoa dela Leninen iritzia eta praktika arazo nazionalari buruz marxismoari dagokionez Gullen Boix delako horrena baino.

  • Ganbaratxotik 2018-12-20 10:35

    Marx, Lenin, Trosky, luxenburg, Nim, Bauer, Castro,.Guevara. Mao, Palme, Etxebarrieta,Txikia, Brouard,….

    Denak garrantzitsuk. Denak hilak edo erahilak eta.aldi berean hiilezkorrak, eta beti-beti interpretazioetara irekiak, etxetik, kaletik eta ataritik.

  • Ezinezkoa da inolako askapen sozialik askapen nazionalik gabe. 3 milioi gara ta Frantzia ta Espainia 110 milioi. Zenbatzen jakitearekin nahiko. Beraien barruan izango dugu beraiek nahi dutena. Ta askapen sozialik ez dago nazionalarik gabe, nazioa gizartea delako, ta ez bada aske nola izango du inolako askapen sozialik? Oximorona da hori.

  • Beraz herrialde batzuk beste herrialde boteretsuagoen eraginez kapitalistak bihurtu direnez, komunismoa ta Marxsimoa zer ? Kuba? Kubako Lorpenez ezerrez ez? Non askea den estatu batuetan baino miseria txikiagoa duten izugarrizko enbarguarekin, non bere medikuntza nahiz ta askoz diru gutxiago izan herrialde osoaz arduratzen den AEBetan milioiak direnean urtero arruinatuak gastu medikoak ordaindu ezinean? Ta emaitza hobeagoekin. Ta hori AEBak munduko herrialde aberatsena dela. Edo SESBen lorpenak, duela 80 urte lortutakoak ta gaur egun herrialde askoetan ez dutenak. Berdintasuna adibidez, Espainian ta AEBetan emakumeak sukaldera bidaltzen ziutzten bitartean, SESBen ikastera ta formatzera bidaltzen zituzten.
    SESBak hizkuntz gutxitu mordo salbatu zituzten, 50ei ortografia sortu zieten…. Ta kasualitatea izango da SESB erori zela diotela bainan benetan Yeltsin mozkorrak parlamentua bonbardatu zuen. Ta orain errepublika hoien biztanle gehienek komunismoa faltan botatzen dute, naziak boterea berreskuratutako lekuetan ere.

  • Ezin duzu soziala aurretik jarri bainan bai eskumako politika neutralak? Idazten duzuena jarraituz, zuek nahiago duzue EH Espainiapean ta kapitalista, sozialista ta independiente baino. Ta aitzakia sozialismoa lagatzeko da herri txikia garela? Ba orduan eskumako politika hilgarriak ta kapitalismoa da laga behar dena. Hoeik bai burujabetasuna murrizten dizutela. Ta guztiz demostratua dago. Pertsona aberats bakanak presidente guztiek baino boitere gehiago dute. Baita EHn ere. Ezin askapenik egon aberatsen esklabuak izanda. Ta halare edozein EHren independentzia hobesten dut. Txikiak izaki, errezago izango genukeelako gero dagoena aldatzea gaizki badago edo mantentzea ondo badago. Bainan sozialismoa horrela lagatzea txirotasunean nahi gaituztenak pozteko? Zilegiena, hoberena, justuena, zientifikoena den teoria lagatuz? Gizarteriarentzako hoberena dena? Eskumakoekin nahiz ta independentzia lortu, menpeko beti. Ta halare independentziaren alde egingo nukeen aitzakiarik gabe. Bentazar ta enparauek berbera esan dezakezue? Ba ez bada aho txikiarekin…

  • Lehen lehenik esan dezadan, askapen soziala eta nazionalaren “ideiak” batzen dituen dotrina marxismoa da eta, esan dudan bezala, marxismoak ala erregimen marxistek ez dute sekula herririk ez nazionalki eta ez sozialki askatu. Edota bestela kontatuko didazue, Suagaar eta Ganbaratxo, Ipar Korea ala Angola askapenaren eredu diren zeozertan.
    Kuba diktadura poliziako-militarra da, jendea prostituitu egiten da eta janari bila dabil bere egunaren parterik gehiena. Hori eredu al da? Fidel Castro eta horrelako hiltzaile karismatikoen mitomanoentzat bakarrik. Sobiet Batasuna herri askatzailea? Mesedez, Suagaar, Sobiet Batasuna inperialista hutsa izan da Ukrainia, Letonia, Estonia, Lituania, Finlandia… Besterik ez dira ikusi behar. Eta herri horietan eta beste askoretan herritar errusoak sartzen zituzten bertako etniak minorizatzeko (hain zuzen, Txinak egiten duen bezala gaur egun Sin Kiang eta Tibeten). Lenin, Trosky, Castro, Mao, hiltzaile eta zapaltzaileak, herri zapaltzailel bipilak.

  • Kapitala internazionala da esentzian, diruak ez du aberririk. Langileak, ordea, badu familia bat, leinu bat, tradizio bat, aberri bat… finean, lur zehatz batean erroturiko sustraiei loturik dago halabeharrez, eta sustrai horiek moztu dituen aldi guztietan behartua egin du. Milioika eta milioika gizakume miseria eta pobreziak bultzaturik izan dira euren ingurune naturaletik hiri arrotzetara jaurtiak azken bi mende hauetan. Inoiz ez borondatez. Eta drama verdina da egun Europara datozen milaka afrikar eta asiarrena. Proletalgoa kapitalismoaren ondorio bat da, kapitalak bultzaturiko berezko nortasunaren deserrotze baten ondorio, eta horixe da kapitalak nahi duen etorkizuna langile guztiontzat: masa proletarizatu internazional bat, munduko edozein tokitan kapitalaren interesetara egokituriko produktuak ekoiztu eta kontsumituko dituztenak, izan produktu materialak edo kultural zein politikoak. Beste hitzetan, kapital internazionalaren helburua bere menpeko merkatu, gobernu eta kultura global bat da, hori delako botere absolutu ororen azken muga, eta, jakina, helburu hori ezin daiteke gauzatu munduko herrien deserrotze edo proletarizaziorik gabe. Horren aurrean, ezin daiteke langileriaren alde egin faktore identitario-nazionala arbuiatzen den delarik, izan ere, pentsaera globalistak kapital globalistaren botere absolutua mesedetzen du. Herri langilearen aldeko hautua nazionala behar du, eta hautu nazionalak herri langilearen aldekoa behar du, herria baita nazioaren funtsa. Nazio duin eta subiranorik ezin daiteke herritar duin eta burujaberik gabe. Nire hautua nazionala da, nazioa da nire subjektu politikoa, euskal nazioa, ez soilik Euskal Herriaren biziraupena nahi dudalako, baizik eta kapitalismo internazionalari aurre egiteko benetako frontea delako. Iraultza nazionalaren bitartez da soilik posible klaseen arteko antagonismoak ezabatzea, bai langile, empresa-zuzendari, gizon zein emakume helburu kolektibo komun baten alde eginez, bakoitza korpus nazionalaren atal erabakigarria izanik, guztiak parekide duintasunean.

  • Ene Oier, kapitala internazionala da eta ez dago herrialde ala erregimen marxistarik kapitalaren logikatik kanpora dabilenik. Beraz, kapitala eta iraultza marxistaren kontraesana irudimenezkoa da, kapitalismoaren malurak eta esplotazioak aitzaki baitira, eta behin boterea lortuta kapitalaren nagusitasuna bakarrik formaz aldatzen baita, estatu-kapitalista erregimen bat sortuaz, Kuban eta Venezuelan bezala.
    Beraz, lanaren esplotazioaren arazoari euskaldunok gure gurezko erantzuna eman beharko diogu mundu zabalerako fronte batu itxuroso eta tranpatietan erori beharrik gabe. Herri langilea zein den lekuan lekuko subjektuak ala partidoak erabakitzen du, hemen, Euskalerrian ezker abertzaleak erabakitzen du zein den herria eta zein ez. Beraz, manipulazio eta botere gako baten mesedetan dago hizkera modu hori guztia. Ez zaitez engainatu hitzontzikeri guzti horrekin, Oier, eta bazter dezagun behingoz borroka nazionala eta marxismoaren aldeko borroka lotzearen logika hori. Inon ez du askapen nazionalik zein sozialik lortu.

  • Nola uztartu dute nazio borroka eta klase borroka TXINAKO IRAULTZA SOZIALISTAN?

    IRAULTZA AURRETIK

    Txinan, autodeterminazio eskubidearen alde lehen egin zuena Alderdi Nacionalista izan zen: “Txinako arraza-talde guztien autodeterminaziorako eskubidea aitortzen dugu” (KMT-eko Lehen Nazio-Kongresua – 1924)
    (1931ko konstituzioa -14. artikulua): “Txinako Gobernu Sobietarrak Txinako nazio-gutxiengoen autodeterminazio eskubidea onartzen du, Txinatik bereizte osorako eta estatu independentea osatzeko eskubidea. Mongol, Tibetar guztiek, Miao-k, Yao-k, korearrek eta Txinako lurraldetan bizi diren beste gutxiengo guztiek autodeterminazio eskubidea dute.”

    Chiang Kai-shek- in ituna hautsi ostean Armada Gorriaren egoera larria zen. Eta gutxiengo etnien autodeterminazioaren aldeko aitorpenak funtsezkoak ziren Mao bizirik irauteko, 1927 tik aurrera, Yenan kampamendua utzi arte, 20 urte geroago.

    “Nazionalitate politikaren helburua, gutxiengoen konfidantza irabazi eta Sobiet inguruan biltzea da. Eta horrela Kuomitang eta imperialismoaren aurka dauden indarrak handitu”. (Sobiet Guztien II. Kongresoa 1934-01-25)
    “Erabat beharrezkoa da partisanoentzat nekazarien laguntza eta parte hartzea. Nekazal mugimendu armaturik gabe armadak ezingo du iraun”. (P’eng Teh-huai generala -1936)

    IRAULTZA OSTEAN (1949)

    Txina Herriko Errepublikaren aldarrikapenean eta behin-behineko Konstituzioaren oinarria izango zenean esaten zen:
    10. Artikuluan armadari zuzentzen da “Txina lurraldearen osotasuna defendatzeko”
    Hurrengo urtean Armada Tibeten sartu zen. “Armada Herrikoia Tibet berehala askatuko du…” (Lin Po generala 1950-08-05)

    “Errepublikatik banantzeko helburua duen edozein nazio-mugimendua erreakzionarioa izango da”. (Herriaren egunkaria 1951-10-02)

    “Txinako herri errepublika estatu multinazional bakar bat da”. “Nazionalidadeen batasuna urratzen duen guztia debetatuta dago”. (1954 ko Konstituzioa. 3. Art.)

    1975 eta 1978 konstituzioetan berdin. “banaezinak” dira.

    Nazionalidadeen batasuna urratzen edo bere banantzea bilatzen duena debekaturik dago (1982 ko Kostituzioa)

  • Ganbaratxotik 2018-12-20 20:23

    Nazio borroka eta klase borroka inoiz ez da uztartu beraz. Hortaz katalunian ere ERC eta CUP ere mundu mailako konspirazio marxista leninistaren morroiak baino ez dira. Proletargoaren diktadura ezarri nahi dutenak independentzia lortu ondoren. Beraz hori baino hobe autonomia ziztrina eta zergatik ez hori ere ezabatzea nahiago gorriekin rskuz esku jardutea baino.
    Nork esan du sozialismoa eta abertzaletasuna beti uztartu izan direnik?
    Sozialismoak porrotak izan ditu noski. Baina batzuetan asmatu ere bai herri nortasuna esnatzeko garaian. Autodeterminaziorako eskubidea mahai gainean jartzea gutxi ahal da ba? Herri txikion etorkizuna jokoan dagoenean nik nahiago aldaleta sakonen aldeko ideologiak lozorroa baino.

  • Ene Ganbaratxo, ez duzu zergatik urrutiko intxaurretara joan behar, gauzak diren bezalakoak dira, iraultza marxistek ez dituzte herriak askatu ez nazionalki eta ez sozialki. Benetako abertzale batek ez luke bere ideala iraultza marxista ala antikapitalismoaren menpe jarri behar. Ezker abertzalearen hamarkadetako bideak ikusi dugu ze emaitzak izan dituen. Fede horretan tematzea gure herria bide txarretik jarri nahi izatea da. Besterik gabe. Sozialismoaren kontra independiente bilakatu dira Letonia, Estonia, Lituania, Kroazia, Kosovo, Eslobenia… Sozialismoak ez du askatu inongo herririk. Eta Euskalerrian bere emaitzak begibistakoak dira. Aldaketa sakona eta zapaltzailetasuna (marxistek dakarten diktadura) ez dira nahasi behar.

  • Bentazar, ados nago zuk diozun gauzekin, are gehiago, kapitalismoa eta marxismoa aita beraren seme-gisa ikusten ditut, hau da, giza-metafisika ukatu duen modernitate materialistarenak. Gizakia objektu abstraktu baten mailara degradatzen duen paradigma modernoa errotik da beldurgarria, eta horren isla da bi ideología horientzat gizakia aparatu baten engranaje hutsa bilakatzen da, izan estatu edo kapital absolutuarenak. Hortaz, jakintzazu ez dela nire asmoa euskaldunon biziraupen-borroka marxismo zikin horretaz pozoitzea. Baina erne, marxismoaren erregaia da klaseen arteko antagonismoa, eta antagonismo horren funtsean badaude egiazko gaitz eta arrazoiak, horien artean lanaren esplotazioa . Eta gaitz horiek konpontzen ez diren artean beti egongo da sumindura soziala, eta beti egongo dira anaien arteko gudak elikatuko dituzten sasi-iraultzaileak, gehienetan kapital internazionalaren txotxongilo ezjakinak. Beraz, gure nazio-biziraupena eta burujabetzaren aldeko zinezko estrategia bat sortuko balitz, horrek nahitaez beharko luke gaitz horietan erreparatu. Eta nola egin bide horretan? Tira, gauzak diren moduan, mundu honetan ez dago ezer egiterik botererik gabe zoritxarrez, eta euskaldunok ez dugu nahikoa botererik ezta gure biziraupen etnikoa bermatzeko ere. Hori gutxi balitz, auzoko kontuez arduratzen xahutzen ditugu energiak etxe hondatua konpontzeke dugun bitartean. Beraz, gordinki esanda, biziraun eta burujabe izan nahi badugu herri gisa, boterearen norgehiagoka honetan parte hartu behar dugu indarrez, eta ezin da botere politiko, sozial eta abarrik eskuratu botere ekonomikorik eskuratu ezean. Eta bai, badakit kapitalismoaren oinarri den darwinismo sozialaz ari naizela, baina ezberdintasuna honakoa da: ez dut planteatzen norgehiagoka honetan banako gisa jokatzea, indibiduo isolatuen moduan alegia, ez eta alderdi politiko moduan ere, baizik eta nazio moduan, antolaturiko euskaldunen korporazio nazional baten gisa. Mexikoko komunitate juduan, aberatsenek behartsuenak laguntzen dituzte elkartasun etnikoaren bitartez horiek ere aurrera egin dezaten euren negozioetan euren bultzada ekonomikoarekin, zeren eta taldearen oparotasuna banakoaren oparotasunari loturik dago, eta pisu ekonomikoa duten familiez indartzen da ekonomikoki auzoa, gerora politikan eragiteko edo euren erakunde, hospitale, sinagoga, komunikabide eta eskolak finantzatzeko. Ez al litzateke hori zuk diozuna lortzeko bidea, hau da, euskalduna Euskal Herriko jaun eta klase nagusia izateko bidea?

  • Ganbaratxotik 2018-12-21 08:16

    Euskalduna jaun (andre?) eta klase nagusia eta besteak morroiak, edo agian esklaboak?
    Euskaldunak nortzuk dira? Ni ere nagusien talde horretan sartzen nauzu ala bestean?
    Harrigarria. Eskuin muturrak ez du herria zatitzen? Globalizazioaren indarra.

  • Ez zaitzatela itsutu hitz desegokiek ganbaratxo, bentazarren hitzak egin ditut nire berari zuzentzen ari nintzaiolako (akaso kakotxa falta zitzaien). Nik aipatu dudan gainontzekoa hausnartuko bazenu, ohartuko zinake ez naizela ari “besteen” jabe izateaz, baizik eta gure buruen jabe, hau da, burujabe. Eta dagokigun munduaren errealitate gordinak dio boterea burujabetza edo subiranotasunaren aurre-baldintza dela. Botere absolutua duenak du burujabetasun absolutua, Frantziako errege absolutistek zuten moduan. Alta, nazio gisa burujabe izan nahi badugu, horren aurrebaldintza izan beharko da nazio gisa boterearen jabe egitea, botere ekonomikotik hasita botere politiko, mediatiko edo soziala lortzeraino. Uste dut gauza elementala dela diodana. Beste eztabaida da ze marko etikoren baitan jokatu, hau da, ze mugak ezarri gure bideari? Zilegi da euskaldunak ez direnak parasitatzea edo lapurtzea? Zilegi da enpresari espainolak mehatxu bitartez estortsionatzea? Bada, nire iritzia interesatzen badizu: helmugaren zilegitasunak ez ditu bitarteko guztiak justifikatzen, eta bitarteko horiek ezin dira egia eta ongiaren esparrutikan irten, zeren eta zuk aberriaren izenean buruturiko kaltea goizago edo beranduago itzuliko da aberriaren aurka, frantziar iraultzaile buru-ebakitzaileak gerora burua galdu zuten modu berean.

  • Beñat Castorene 2018-12-21 17:09

    “Bada, nire iritzia interesatzen badizu: helmugaren zilegitasunak ez ditu bitarteko guztiak justifikatzen, eta bitarteko horiek ezin dira egia eta ongiaren esparrutikan irten…”
    Era bat ados, Oier, gure arbasoen kristautasun edo Platonismoaren ganik datozkigun iritzi hauiekin.
    Zenbat gara oraindik horrela pentsatzeko mundu globalisatu basa eta despistatu honetan?
    Alta segitu izan baginitu egin ditugun erru asko ekidinen ginituen eta halaere borrokatzen ahalko ginuen.
    Geldituko litzaiguke definitzea zer diren egia, ona, justizia, gure politikan, ezbaita afera ttipia…

  • Nola uztartu dira nazio borroka eta klase borroka VIETNAMen?

    (IPK) Indotxinako Partidu Komunistaren artikulo batean (1934): “Inperialismo eta feudalismoren egozpenarekin egoera berri bat agertuko da: askatutako nazionalitateen eta sobiet errepublika federazioaren arteko uztarketa, bere autodeterminazio eskubidearen eta batzeko edo banantzeko eskubidean oinarrituta”.

    VIET-MINH (1941) komunistak eta nazionalistak osatutakoa fronte batua, sortu zen. Bere egitarauen 4. puntuan “gutxiengoen autodeterminazio eskubidea” aipatzen da.

    (IPK) 1945 an desagertu eta 1951 an berpiztu zen LAO-DONG edo Langileen Alderdia izenarekin.
    Frantzia eta Indotxinaren arteko borroka erabakiagorrenak (1946-1954) gutxiengo eskualdeetan eman ziren, Dien Bien Phu borroka erabakigarria barne.

    Ginebrako Itunek (1954) Vietnam bitan bananduko dute. Eta arazo berria planteatzen zitzaion LAO-DONG i. Alde batetik, Ipar aldeko bi heren galtzea ez zen onargarria eta bestetik, batasuna indarrez ezartzearekin gutxiengoen laguntza arriskuan jarriko luke. Erdibidean, hau da, lurraldeen autonomian, aurkitu zuten konponbidea.

    Frantziaren aurkako guda amaitu zenean VIET-MINH desagertuko da baino 1960 an VIET-CONG edo VLFN edo Vietnamgo Liberazio Fronte Nazionala izenarekin sortuko da Hegoaldeko gobernuaren eta amerikarren aurka egiteko.

    Kontuan hartzeko da Ho Chi Minh eta Sihanouk hornidura bideak, ezinbestekoak zirela eta gutxiengoen luraldeetan zeudela. VIET-CONG en egitarauan (1961), herri gutxiengoentzat “lurralde autonomoen eraketa” agintzen da eta “gutxiengoen asimilazioaren aurka” agertzen da.

    Baino Saigonen erorketa ondoren, gobernuak berehala erabaki zuen lurralde autonomo guztien desegiketa eta estatu unitario baten sorrera. (1975-12-29)

    Hona hemen Ho Chi Minh-ek nola uztartzen zuen nazio borroka eta klase borroka:

    Urriaren iraultzak, nazio guztietako herriari, bere norabidea erabakitzeko eskubidea eta baliabide praktikoak ekarri dizkio. Ondo ezaguna da Lenin-ek garrantzi berezia eman ziola nazio guztien banantzeko eta estatu independienteak osatzeko eskubideei. Noski, zapalduak egon diren nazioentzat, banantze eskubideak ez du esan nahi beharrezkoak direnik. Alderantziz, helburu berdinetan oinarrituta, nazio askeen arteko alianza baterako baldintza berriak sortzen ditu. Horregatik, nazio arazoa ezin da ikuspuntu abstrakto eta isolatu batetik ikusi behar. Marxismo-leninismoak erakutsi du MUGIMENDU NAZIONALAK IMPERIALISMOAREN AURKA ZUZENTZEN DIRENEAN, IRAULTZA OROKORRAREN ALDE EGITEN DUTELA eta eskaera eta mugimendu nazionalak ezin direla aztertu bertako politika izaeratik soilik ezta ikuspegi sozial motz batetik, baizik eta zernolako lana betetzen dute mundu guztiko indar inperialisten aurka.
    Urriaren iraultza eta ekialdeko herrien askatasuna (1957-11-06)

  • Ganbaratxotik 2018-12-22 10:56

    “America first, America first”. kapitaliismoaren gailurraren diskurtsoa. Zuri anglosaxoiak goian eta boteretsu , besteak azpian. Eskubiko populismoa gurera ere heldu zaigula ezagun da.
    Boterea lortzeko marxismoak nazio-borroka bitarteko huts modura erabiltzea bezainbat salagarrria da euskalduntasuna erabiltzea bitarteko gisa klase-banaketa iraunkortzeko, hots, kapitalismoaren zapalkuntza zilegitzeko.

    Interbidea? Uztarria.

  • Ene Ganbaratxo, zergatik uztartu behar dira Euskadiko askatasun nazionala eta zure ikuspegi marxista non eta Ipar Amerika aipatu behar den? Eskubi ezker kontu hori guztia ezker abertzaleak sortu zuen gure herriaren okerrerako. Abertzaletasuna mugimendu interklasista gisa sortu zen. Eta hori erabat bidezkoa zen mota askotako euskaldunak garelako munduan eta hemen.
    Konzientzi globalaren hiperinflazio hori ezker abertzaleak sortutako izurrite bat besterik ez da.

  • Ganbaratxotik 2018-12-22 13:15

    Ezker abertzalea baita munduko ezker bakarra eta euskaldunena izurrite horretaz kutsatu den herri aulkeratua, prefosta. Gaixoak gu.
    Hortaz abertzaletasuna interklasista da edo bestela ez da? Klaseen arteko aldea txikitu behar dela dioena ezin da abertzalea izan?
    Are gehiago klaserik gabe hobeto ginatekeela esateak abertzaletasunetik kanporatzen zaitu? Abertzaletasunak iranazi egiten du klase-diferentzia txikitzen den neurrian. Orduan eta aberastasuna banatuago herria euskaldunago.

  • Ene Ganbaratxo, ezker abertzaleak beste edonongo ezker marxistaren gisara esango du klaseak abolitu nahi dituela eta esplotazioarekin bukatu baina horrelakorik ez da gertatu sekula marxismoa gailendu den lekuetan. Euskal abertzaletasuna interklasista izan behar da oraindik eta luzerako klase sozial desberdinak direlako (eta ezker abertzalean señorito burges dirudun piloa dago, portzierto). Eta euskaldunak oso gutxi gara, beraz, euskaldun den guztia zaindu behar da, nahiz eta burgesa izan. Eta portzierto, euskal nazionalismoa euskal burgesiak sortu zuen. Aberastasunaren banaketa eta euskaltasunaren indartzearen paralelismo hori guztiz imajinarioa, orain ezker abertzaleak zabaldu nahi duen gezur horietako bat abertzaletasuna eta iraultza marxista uztartzen jarraitzeko. Euskalduna izatea euskaldunen menpe dago eta ez beste edozertan.

  • Benat Castorene 2018-12-22 14:00

    Bai, egia da, hasieran abertzaletasuna interklasistagoa zen.
    Bainan, dakidanez, euskal, burges oso aberats batzu izan ezik, gizartea homogeonagoa zen, ideologia globalista astun hau ez zegoen oraindik.
    Orai gehiago ikusten ez ditugun JA Aguirre, Aristimuno, De Inchausti ( el filipino ?) edo Arizmendiarrieta bezalakoak baziren orduan.
    Bentazar Jauna aitortu behar duzu gaur ez garela orduko mundu bertan bizi.
    Interklasistak izan beharko garela berriro? bai, bainan horretarako batzuek besteek baino esfortzu gehiago egin beharko dute diferentziak tipitze aldera joaiteko eta… Ganbaratxo beti ez zirikatzeko

  • Ganbaratxotik 2018-12-22 14:32

    Euskalduntasuna herri eta gizakien suntsitzaile izan den liberalismo kapitialistatik defendatzeko ez dago arazorik. Marxismotk berriz,, bere akats guztiekin ezinezkoa ?

    Portzierto marxismoa ere burgesiak sortu zuen Frantziako itaultza eta komunaren oinordeko zuzena nobleen klaseari kontrajarrita. Non daude orain errege eta nobleak? Okerrago gaude baita herri txikiok ere odol urdineko klaseak atzera egin ondoren?

    Nik ez.dut inola ere ukatuko eskuina eta abertzaletasuna uztar daitezleenik. Liberalismoa eta aberria defendatzea aldi berean. Zer demontregatik ukatzen da horrelako egoskorkeriatekin marxismoa uztar daitekeenik nazio borrokarekin? EAjak bereak beharko luketen bozka batzuk beste zaku batera doazelako agian….
    Ez al da hobe bozka ezkertiar horiek abertzaletasunean gelditzea nahiz eta gorria edo gorriska izan? Herri batua aniztasunean.

  • Ganbaratxo, uste dut albo batera utzi beharko zendukeela txip dialektiko hori, alegia, zuria eta beltza bai edo bai aukeratu behar hori, mundua bi elementu antagonikotara murriztu nahian etengabe. Eta hori horrela ere, benetan kostatzen zait ulertzea frantziar iraultzaren aldekotasuna abertzale baten partetik, jakinda iparraldean “iraultzaileek” euskal herritarren aurka burutu zuten genozidioa herri asko ta asko “udalerri zital” izendatuz ta bertako biztanle guztiak deportatuz ume eta zaharrak barne, hain zuzen ere, tradizioaren aldekoak izateagatik. Baina zure lehen galderari erantzunez, nire partetik diotsut era barean naizela liberalismo kapitalistaren eta marxismoaren aurkakoa, horrek zerbaitetarako balio badizu. Kontua zera da, egungo paradigma kapitalista dela eta edozein biziraupen-borroka paradigma horren baitan jokatu behar duela derrigorrez. Aldiz, Estatu sobietarraren parte izan bagina, euskaldunok bi aukera izango genituen talde modura: edo sozialismoa onartu eta Estatu-estrukturetan sartzen ahalegindu gure artean elkartasun etnikoaren bitartez lagunduz ahalik eta posturik hoberenak irabazteko alderdian, armadan, polizian, zerbitzu sekretuetan, komiteetan eta politburoan juduek egin zuten moduan, edo aurka egin Estatuari eta bere botapean zendu genozidioa, gosetea eta erbesteratuak izanez. Nik lehen hautua egingo nuke aukera balego. Horrek esan nahi du marxista nintzatekeela testuinguru hartan? Ez, ezta? Gaurkora itzuliz, zuk euskaldunon biziraupen borroka eta kapitalismoaren aurkakoa planteatzen duzu zer eta historikoki garaitua izan den marxismoari atxikiz, XIX. mendeko dogma eraitsi bat, hain zuzen ere, XXI. mendeko paradigma kapitalista baten erdigunean gaudenean. Benetan uste duzu serioa dela zuk aldarrikatzen duzun bidea euskaldunon biziraupena bermatzeko? Gero zu zara gainontzekoei proposamen landuak eskatzen lehena eta abar. Tira, ba jasotzeko, lehenik eman behar.

  • Nola uztartu dira nazio borroka eta klase borroka JUGOESLAVIAn?

    Korfú-ko Itunean (1917) Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erreinua eratuko da.

    Sozialdemokrata serbiarrak eta kroaziarrek bat egin zuten Jugoslaviako Partidu Komunistan (JPK) 1919 an.

    1920ko apirilean Comiternak, Balkaneko borroka nazionalak areagotzea aginduko du, Versallesko Itunatik sortu ziren estatuak suntsitzeko.

    JPK ren III. Konferentzian (1923) ezkertiarrak, “autodeterminazioa eta banantzeko eskubidea” babesten dute. Baita argitu ere “banantzeko eskubideak ez duela esan nahi beharrezkoa denik”

    Internazionalaren V. Kongresua (1924) JPK-ri zuzentzen zaio: Nazio zapalduen “autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka zuzendu behar du”. Baino argi adiezazten du ere: “ezin dugu nahastu eskubide bat bere derrigortasunarekin.

    Titok V. Konferentzian (1940) adierazi zuen “erantzun egokiena autonomian” zegoela.

    1941 go Apirilean alemaniarrak Jugoslavian sartu ziren. Eta “Nazio Askapenaren Guda Sakratua” hasi zen. Gudarosteak ardatz etnikoen inguruan osatuta zeuden. Eta JPK-ko buruak ulertu zuten, komunistak ez zirenak borrokan batzeko derrigorrezkoa zela autodeterminazio eskubidea birsartzea bere egitarauan.

    1943 ko azken hillabetetan Titok argi utzi zuen bere jarrera. “Aliatuak Italian lurra artu dute. Armada gorriak faxistak jarraitzen ditu bere mugatik haratago eten gabe. Hitleren porrota gertu dago. Egoera hortan beharrezkoa da erne egotea borroka nazionalaren lorpenak eskuratzeko. Ordua da herriko aginte gorena eraikitzeko”.

    1945 an II. Guda Mundiala bukatuko da.

    1946 ko Konstituzioa: “Jugoslaviako Errepublika Federala, eskubide berdineko herriek osaturiko komunitate bat da”.

    Tito (1948): “Partidu Komunistaren lehen egin beharra borroka zuzentzea izan zen. Modu horretan gerra ostean planteatuko den nazio arazoa, komunistek guda aurretik eta guda garaietan erabaki genuen modura konponbidea izan dezan”.
    (Arazo Nazionala eta Sozialismo patriotikoari buruz)

  • Nahiz ta kasu bakoitzak bere berezitasunak dituen, autodeterminazio eskubideak ba ditu bere ezaugarri orokorrak:

    1- Banantzeko eta estatu independientea eratzeko eskubidea.

    2- Eskubide hori ez da derrigorrezkoa.

    3- Kasu guztietan, banantze eskubidea aurrera eraman ala ez erabakizeko, erreferentzia bakarra klase borroka da.

    4- Eta praktikak adierazten duen bezala, iraultzaileek soil-soilik, estatu boterea ez duten bitartean bultzatzen dute banantze prozesua.

  • “Baina euskararen beharrizan larria ez du inork, gazteleraz ere mintzo gintezke gure bizi-kalitatean deus ere galdu gabe, … edo ez?”
    Erdaltzaleak bai, arazorik gabe, abertzale nahiz unionista izan. Begiak eta belarriak zabalik izatea aski da hori jakiteko.
    Euskaltzaleak ostera, ezin gaitezke españolez bizi “deus ere galdu gabe”. Euskaldunak garelako kontzientzia daukagulako, eta euskalduntasuna euskarak ematen digulako, bere buruari iruzur egin nahi ez dion edonork dakien bezala.
    Euskarak egiten gaitu euskaldun, beste jende batzuk espainierak espainiar edo frantsesak frantses egiten dituzten bezalaxe. Ez da berria, ez da bitxia, ez da ez ohikoa. Oso arrunta baizik. Herri gehientsuenek (denek?) hizkuntza dute ardatz.