Nola masturbatu zure bikotekidea sexuaz elkarrekin gehiago gozatzeko?

Nola masturbatu zure bikotekidea sexuaz gehiago gozatzeko elkarrekin? –

Ez dago arau finkorik sexuaz hitz egiten denean. Bai atariko gisa, bai orgasmora garamatzan une atsegin gisa, bikoteko masturbazioa sexu-harreman egokienen parte izan daiteke. Bikote bakoitzak erabakitzen du zer den une bakoitzean kitzikatzen diena. Baina ez baduzu masturbazioa binaka probatu, zuengan eragina duen onuraz harrituko zara.

Zure bikotekidea masturbatzea

Masturbazioak ongizatea eta ondorio positiboak dakarzkie masturbazioa praktikatzen duten pertsonei. Hori denek dakigu. Baina zer gertatzen da elkarren artean masturbatzean?

Zure bikotekidea masturbatzeak onurak dakarzkie biei, bai maitasun harreman batean, bai bikotekide sexual batean. Sexuaz eta gure gorputzez gozatzeko balio izateaz gain, elkarrekin plazera lortzeko, bikotean egitean, elkar gehiago ezagutzen eta besteari gozarazten diguna adierazten laguntzen digu. Azken batean, ohean gehiago komunikatzen laguntzen du.

Benetan funtziona dezan, oso garrantzitsua da gustura, erlaxatuta eta aske sentitzea, une oro adierazteko zer gustatzen zaigun eta zer nahi dugun. Horrela ez bada, zaila izango da gure bikoteak zintzotasunez kontatzea zeintzuk diren bere nahiak edo non eta nola nahiago duen elkar ukitzea.

Badira masturbazioan laguntzeko perfektuak izan daitezkeen jostailu sexualak. Maiz masturbatze tresna horiek bakarka erabiltzen dira, baina zergatik ez elkarrekin?

Esan behar da bestea nola masturbatu jakiteko eskulibururik onena zure bikotekidea izango dela. Gustu sexualei eta koitoa sentitzeko moduei dagokienez, ez daude bi pertsona berdin. Horregatik, izan libre galdetzeko ea berari gusatzen zaion bezala ari zaren eta edo beste zerbait nahiago duen.

Hala ere, gako batzuk eman ditzakegu, elkarren arteko masturbazioan hasteko edo gauza berriak probatzem laguntzeko balio lezaketenak.

Nola masturbatu emakume bat

Emakume batekin izandako sexu harremanetan, bere anatomia genital propioa hartu behar da kontuan. Emakume bat klimaxera eramateko aliatu handia da klitoria, baina beharrezkoa da nola estimulatu jakitea, ikusgai dagoen zatia baino askoz handiagoa baita, eta, batez ere, oso sentibera. Horrek ez du esan nahi beldur izan behar diogunik, baizik eta haren gidaritzapean esperimentatu behar dugula.

Klitoria estimulatzea

Emakume guztiek ez dute klitoriaren gaineko sentsibilitate-maila bera, baina, oro har, klitoria gehiegi estimulatzen da, hasi eta berehala zuzenean eta bat-batean ukitzen bada. Onena pixkanaka-pixkanaka hastea izaten da, alboetan laztan leunak eginez eta kitzikapenaren arabera intentsitatea handituz joatea.

Estimulazioa beste eremu erogeno batzuetan

Klitoriaz haratago, ordea, bada mundu gehiago noski. Baginako ezpainak ere oso harkorrak dira laztanetarako, baita uzkia ere. G puntua estimulatzea, klitoriarekin baginaren barrualdetik zuzenean lotua dagoena, oso esperientzia atsegina izan daiteke. Baina puntu honen bilaketak bikotea aztoratzen badu, agian ez du merezi. Pazientzia eta enpatia dira, horrelakoetan, gomendiorik zentzuzkoenak.

Masturbatzean, gorputzeko beste eremu erogeno batzuk estimulatzeko aprobetxa dezakegu. Masturbatzen dugun bitartean, lepoa miazkatzen badiogu edo bularrak laztantzen badizkiogu, kitzikadura are gehiago hedatuko da…

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>

Nola masturbatu zure bikotekidea sexuaz gehiago gozatzeko elkarrekin?

Nola masturbatu zure bikotekidea sexuaz gehiago gozatzeko elkarrekin?

8 pentsamendu “Nola masturbatu zure bikotekidea sexuaz elkarrekin gehiago gozatzeko?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2020-01-13 11:14

    ZUZEUri galdera, Kaixomaitiaren idatziei buruz: nik ez dut ikusi ZUZEUn irakurleen adina kontrolatuko duen irizpiderik Kaixomaitiaren edukira sarbidea izateko. ZUZEUk ez dauka betebehar hori?

  • Zeinen fina geratu zaizun zentsura eskaera…
    Dena den, jakin dezazun, erabat zilegi (eta legezko) da 18 urtetik beherakoek literatura erotikoa kontsumitzea. Beste kontu bat dira pornografia edo zita guneak, horietan adin muga badago. Muga ergela, edozein kasutan: nik uste 17 urteko batek ere asma dezakela 18 urte dituela klikatzen.
    1866koa da “L’Origine du monde” koadroa, eta oraindik horrela… Hobe genuke sexu heziketa behingoz serio hartu, gaztetxoen heziketa interneteko pornografiaren eskuetan utzi baino. Baina, antza, hobeto da sexuaz ez hitzegitea eta pentsatzea 18tik beherakoek ez dutela sexu harremanik, ez dutela jakinminik, ez dutela grinarik, ez dutela pornografiarik ikusten eta interesa 18 urte betetzean sortuko zaiela soilik.

  • euskaldun bat 2020-01-13 12:27

    Hasteko, nik ez dut zentsura eskatu, beste webguneetan egiten dena ikusi ondoren ZUZEUri galdera zuzendu baino. Orain gogoan dudana adibidez: Elpais egunkarian zenbait artikulurekin egiten dutena. Botoia sakatzea oso erraza da baina kontu izan hainbatek iragazkiak erabiltzen dituztela. Bi: gauza bat da sexu heziketa eta bestea Kaixomaitiaren idatziak. Hiru: heziketa modu asko daude eta zuretzat heziketa on bat dena agian beste batentzat ez da hezitzailea.

  • ELPAÍS-en filtroa ordainpekoak diren edukietara sartzeko da, ez adina kontrolatzeko. Ordainpekoa denez, erabiltzaile izena eta kontuaren pasahitza eskatzen dituzte, eta hor dituzte zuk lehenagotik beraiei lagatako datu guztiak, adina barne (eta pagatu duzun edo ez).
    ZUZEU dohainik da, eta beraz, ez du ordainpeko edukira sarbidea kontrolatu beharrik, ez baitu.
    Adina soilik kontrolatzeko bide ohikoena webgunera sartu aurretik norberaren adina galdetzea da. Nik uste dut 15 urteko batek ere lortuko duela galdera horri 18 dituela erantzutea, eta hortik adina soilik kontrolatzeko iragazkien ergelkeria. Beste bide bat da eduki horietara sartzeko kontua eginaraztea (eta hainbat datu pertsonal, adina barne, emanaraztea), baina hor ere gezurra esan daiteke lasai ederrean.
    Edozein kasutan, Kaixomaitiaren idatziak gustuko ez badituzu, ez irakurri, eta lixto (nik neronek normalean ez ditut irakurtzen, ez naiz literatura erotikoaren oso zale: hemen zure iruzkinagatik soilik sartu naiz). Eta ez dut uste adingabeko bat berariaz ZUZEUn Kaixomaitiaren idatziak irakurtzera sartu denik sekula. Toki hobeak baditu apeta “klandestinoak” asetzeko interneten itsaso beltzean.
    Hori argituta, edukia egoki ez dela iritzita adinaren kontrola eskatzea, zentsura mota bat da, garai bateko “Index Librorum Prohibitorum” edo liburutegi zaharretako “infernuen” XXI. mendeko bertsioa. Literatura erotikoaz ari gara, ez pornografiaz.
    Pornografiarekin, gauza kuriosoa gertatzen da: adostasun sexualaren adina 16 urtetan dago ezarria (duela bospasei urte 13 zen…), baina eduki pornografikoa kontsumitzeko 18 behar dira. Zentzurik badu horrek? (Pornografia gehienak sustatzen duen eredu nardagarriaren kritikan hasi gabe).
    Ez da berez literatura erotikoa, baina Nabokov-en “Lolita” irakurtzea debekatuko zenieke 17 urteko gazteei, adibidez? Kuriositate zintzoz galdetzen dut hau.

  • euskaldun bat 2020-01-13 21:44

    Liburu hori ez dut ezagutzen, beraz ezin dizut ezer esan. Iragazkia diodanean web-arakatzaileko edo suebakiko iragazkiez ari naiz. Web orrialde batek bere edukia edo edukiaren parte bat etiketatzen badu, software horiek iragazteko aukera dute. Beraz, hor botoia sakatzeak ez luke balioko adibidez. Baina beno… Kaixomaitia hau enpresa bat dela ikusi dut, beraien web orrialdean tarifak agertzen dira eta. Beraz, ZUZEU publizitate plataforma bezala erabiltzen du. Imaginatu zitetarako enpresa anglosajoi batek euskaraz gauzak idazten dituela ZUZEUn, ondo legoke? Edo Jose Ignacio Munillak astero artikulu bat idazten duela ZUZEUn elizaren doktrinaren atal baten inguruan hausnarketa eginaz.

  • Orduan arazoa ez da adingabeek testu “lizunetara” ZUZEUn duten sarbidea, baizik eta Kaixomaitia.eus enpresaren publizitatea? Adina, orduan, zentsura irensgarriago egiteko aitzakia soil bat zen, edo? Argudio berri bat atera duzu eta tira, agerikoa da zuk ez duzula kaixomaitiaren edukirik nahi hemen, eta kitto. Lehenago bukatuko dugu eztabaida egiak esanda.
    Alderdi politikoak, sindikatuak, fundazioak, aldizkariak… denetik ikusi dut ZUZEUn, baina enpresa pribatuarena ZUZEUko taldeak erantzun beharko dizu, nik ez baitakit zein diren irizpideak.
    Munillarekin, jakin ez dudala batere atsegin tipoa, baina astero idatziko balu hemen, poztuko nintzateke. Euskaraz hobeto ikasi duenaren seinale…

  • euskaldun bat 2020-01-14 09:25

    Ez, ez da horrela. Kaixomaitiaren idatzi bat irakurri nuen behin eta ez zitzaidan normala iruditu. Beste edozein tokitan, askoz gauza arinagoak direnean ere, botoiak eta dena delakoak jartzen dituzte. Gero beste gauza bat da botoiak ezertarako ez duela balio etab. Baina, hori jarri badute legeak edo zerbaitek hala dioelako izango dela pentsatzen duzu eta orduan pentsatzen duzu ZUZEUk ez ote daukan hori bete beharrik etab. Hau da, gai horren inguruan jakin egin nahi dut, zergatik batzuk bai eta beste batzuk ez… Eta gero, Kaixomaitia hori zer den bila hasi naiz gehiago jakiteko eta web orrialde batera iritsi naiz: tarifak etab ikusi ditut. Eta egia esan ez zait normala iruditu, enpresa pribatu bat publizitatea egiten, besterik ez. Zuk diozun bezala, bata edo bestea, hori ez da kontua. Batak bestea deskubritzera eraman nau eta idatzi egin dut.

  • Q.E.D.
    Ez duzula Kaixomaitiaren edukirik nahi hemen, arrazoiak berdin du.
    Ondo izan!