Bihar beste egun bat izango da

Bihar beste egun bat izango da –

Aspalditik ez dut ezer idazten. Argentinan denbora oso azkar pasatzen da, momentu batetik bestera gauza berriak zaharrak bihurtzen dira. Eta, horrela, zer edo zer idaztea ez da erraza.

Bihar beste egun bat izango da
Congreso plaza

Gainera, osasun arazo txiki bat izan dut. Ekainean eztula egiten hasi nintzen, ezin nintzen gelditu , eta abuztuan arnasarik gabe geratu nintzen. 38 urterekin medikuak asma daukadala esan dit. Hori menperatzeko, ariketa fisikoa egitea beharrezkoa da. Hortaz, aste honetan (bai, hasteko denbora luzea hartu dut) enparantzara joatea erabaki dut, 30 minutu ibiltzeko prest.

Etxetik hurbil dagoena Congreso enparantza da, kongresuaren aurrean dago eta. Normalean, kalean bizi den jendea enparatzetan dago. Eta, Cristina Kichnerren gobernu indarrean zen bitartean hor jenderik ez zegoela esango banu, gezurra litzateke. Esate baterako, enparantza horretan Ombú baten azpian kartoia biltzenduen gizona eta bere familia bizi ziren. Arazoa da zer egiten duen hiriko gobernuak (Cambiemosekoa da, Macrirenalderdia) jende horrekin: nolakoak diren gaueko paradoreak, nola kentzen dituen enparantzetatik eta kaleetatik. Kontua da Buenos Aires hiriak aurrekontu handiena daukala, ez da hiri txiro bat.

Orain dela bi aste, Euskal Herriko gizon batekin hitz egitean (hark ez du Argentina ezagutzen), esan nion ez dakidala nire auzoan klase ertaina ala langile klasea bizi den. Eta, egia esan, zer da klase ertaina, bere burua engainatzen duen langile klasea ez bada?

Goizeko ibilaldietan jende gehiago ikusi dut enparantza horretan. Enparantzan, Caja de Ahorro eraikinaren aurrean eta Congreso liburutegiaren aurrean, ia-ia 20 pertsona daudela uste dut. Nabaritzen da batzuk denbora gutxi daramatela kalean, garbitasun ohiturak dauzkatelako; ura edateko lekuak erabiltzen dituzte haien burua garbitzeko. Joatean, Buenos Aireseko argot zaharrean (lunfardon) dagoen hitz bat burura etortzen zait: “mishiadura”. Ez dut egoera deskribatzeko hitz hoberik ezagutzen. Azken gobernuak mishiaduranhondatu gaitu, dudarik gabe. Jende zaharrak “si hay mishiadura que no se note” esaten du (“mishiadura badago, ez dadila nabari”). Buenos Aireseko gobernuak hiritik txiroak kentzeko ohitura hortik hartu duela suposatzen dut.

Ziur nago gauzak aldatzeko klase erdiak bere buruari gezurrak esateari utzi behar diola. Europara joateko bidaia kuotetan ordaintzea ez da klase erdia izatea. Batzuetan pentsatzen dut ikusi nahi duguna islatzen duen ispilua saltzen digutela,lasaitzen gaituelako. Kuotak erabiltzen dudan inhagailua bezalakoak dira: momentu batean arnasa hartzea errazagoa da eta lasai gaude. Alabaina, asma hor dago, ezkutatua, ez da desagertzen, ibiltzen hasi behar dugu.

Bihar beste egun bat izango da
Mariana Grande Cobián

Eskola publikoko irakaslea naiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude