Nola espero dute alderdiek ETAren komunikatua?
Nola espero dute alderdiek ETAren komunikatua?
Rufi Etxeberriak egin ditu berriki adierazpenak ETAren balizko su-etenari buruz Radio Euskadin, eta komunikatuaren argitaratze-datari buruz espekulaziotan sartu nahi ez zuen arren, ezker abertzaleko buruzagia argi mintzatu zen eta oinarri sozialak irailean abiatutako prozesuari erantzungo diola ETAk adierazi zuen, eta erakundeak ere soilik bide politikoen aldeko apustua egingo duela. Berriari eskainiriko elkarrizketa horrela adierazi zuen: “Egiten dugun apostu hau helmugaraino iristekoa da, konfiantza osoz egiten dugun apostua. Marko berri bat lortzeko, aldaketa politikoa lortzeko baldintzak dauden ziurtasun osoarekin egiten dugu”.
EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak herenegun adierazi zuenez, ETAk eta ezker abertzaleak “doinu berean doazela” erakusteko ETAk su-etena iragartzea komeniko litzaioke ezker abertzaleari, bi parteek (ETAk eta ezker abertzaleak) alderdia hauteskundeetan legezko izan dadin “denbora kalkulua” egina baitute. Ohi duen legez, hrago joan zen Joseba Egibar EAJko Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria, eta adierazi zuenez, ETAren armen behin betiko uztea lortzeko eta ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko aukera izateko, “hau da momentua”.
EA, Aralar, Alternatiba eta Ezker Batua ere tentuz baina positiboki mintzatu izan dira.
Espainiako Gobernuak hil honen 18tik bihar arte bitartean espero du ETAren agiria, eta horren aurrean, Zapaterok bide berriak bilatuko dituela iragarri zuen duela astebete. ETAk egun hauetan aurkez lezakeen komunikatuan su-etena egiaztagarria eta iraunkorra dela adieraziz gero, PSOEko gobernua bide berriak jorratzeko prest agertu da berriki. Irailean ETAk lehen agiria argitaratu zuenean ez bezala, Zapaterok jarrera irekiagoa agertu du azken aste honetan.
PPk kontrakoa egin du: azken egunetan gogortu egin du balizko agiriaren inguruko diskurtsoa: Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak herenegun esan zuen ez duela ETAren komunikatu bakarra espero duela, “desagertu, armak utzi, Justiziaren eskutan jarri eta barkamena publikoki eskatzen duen komunikatua” soilik onartuko duela, hau da Bruselako adierazpenean jasotzen denak “ez du ezertarako balio” PPrentzat. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak ere esan du ETArekiko PSOEk edo beste inork egin ditzakeen keinu guztiak “gertutik” kontrolatuko dituela.
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Aitor Madrid. Aitor Madrid said: Azkenean iritsiko al da? Hainbeste esan eta esan… Ez dakit ba Nola espero dute alderdiek ETAren komunikatua?: https://zuzeu.eus/?p=20335 […]