Noizko erizaintza gradua euskaraz NUPen?
Noizko erizaintza gradua euskaraz NUPen? –
NOIZKO ERIZAINTZA GRADUA EUSKARAZ?
Iruñeko Euskalgintza eta zenbait sindikatu iazko ikasturtean zehar saiatu ziren erizaintzako graduari euskarazko lerroa gehitzen. Sinadura bilketa, bilerak NUPeko arduradunekin eta Nafarroako Gobernuko agintariekin, ikasleen mobilizazioak orain…
Bitartean, NUPen Finantziazio Plana onartu zuen Nafarroako Gobernuak 2018-2020ko eperako, NUPerako ikasketa berriak onartu zituen, eta ez zuen jarri euskararen inguruko baldintzarik.
2019-2020ko ikasturtea hasi da, erizaintza gaztelania hutsean eskaintzen da, eta euskaraz osorik egin daitekeen gradu bakarra Magisteritzakoa da (oso aspaldikoa da). Ikasketen egitura, hizkuntzei dagokienez, frankismo garaian hezkuntzak orokorrean zuen berbera da (gaztelania hutsean, ikasgai batzuen salbuespenarekin). Alferrik igaro dira hamarkadak, D ereduaren garapen handiarekin. D eredua oraindik ez da iritsi Nafarroako Unibertsitate Publikora.
Aurreko lauko Gobernuaren porrot garbia izan da erizaintza euskaraz ez jartzea. Orain aldatu da egoera politikoa. Ea hori bideratzen den! Inoiz ez da berandu, borondaterik baldin badago.
Ikaragarria da. Partidu politikoek beti ízaten dituzte mila lehentasun euskararen aldetik, bestela hau ezinezkoa da. Egin diren aurrerapenik inportanteenak gizarte presioaren esker izan dira.
Nola egin behar dugu aitzina? Lobelarrez enpo gauden honetan nola, baikortasun hilkorraz leporaino, non dago bidea?
Izugarria da, magisteritzako titulua dela euskaraz atera daitekeen bakarra? Zenbat títulu atera daiteke erdaraz. Hor dugu egoeraren gordina islatzen duena