Ni Euskalduna: Aitona-amonak dituzu herriko kontuak esateko prest
Aiton-amonen istorioak entzuten gozatzen duzu? Hemen duzu zuretzako denborapasa primerakoa.
NiEuskalduna! edo, beste hitzetan esanda, aitona-amona euskaldunak bakoitza bere herriari buruz solasean. Gara egunkariak jaso zuenez, helburu hauek ditu Ni Euskalduna proiektuak: “Gure herrien historia eta euskalki ezberdinak biltzea, 2.0 komunitateetan euskararen erabilera sustatzea, Interneten eduki berri bat eraiki eta bertan adin guztietako pertsonak biltzea eta gure aiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea”.
Hamar minutuz geureak ez diren aitona-amonak geuretzat hartu eta kontu kontari entzutea plazerra da, batik bat, hurbileko kontuak direnean hizpide. Bideoblog itxura du Metroo sarean sortu duten guneak eta dagoeneko 35 istorio bildu ditu: Arabako hiru, Bizkaiko hamairu eta Gipuzkoako hogei. Oraindik ez dute Nafarroa edo Ipar Euskal Herria bisitatu. Hemen dituzu bideoetara lotura zuzenak, herriz-herri.
Adibide bat, Azpeitia:
Araba:
Bizkaia:
Gipuzkoa:
- Andoain
- Tolosa
- Villabona
- Lasarte-Oria
- Oiartzun
- Oñati
- Azpeitia
- Getaria
- Usurbil
- Zarautz
- Elgoibar
- Bergara
- Azkoitia
- Astigarraga
- Hondarribia
- Hernani
- Mendaro
- Urnieta
- Zegama
- Zumarraga