Antonio Basagoiti: Sekula aurrerapauso handirik eman ez duen hautagaia

Mikel Gomez politologoa eta marketing politikoko ikaslea da (@MikelG037). Bere blogean (El Altavoz Político) datozen EAEko hauteskundeetako lau lehendakarigaien analisia egin du, AMIA metodoanoinarrituz.

ZuZeun argitaratuko ditugu datozen egunetan, euskaratuta, Iñigo Urkullu, Laura Mintegi, Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti lehendakarigaien analisiak. ZuZeuk ez du zertan bat egin analisi hauen puntu guztiekin. Dena den, ariketa erakargarria, ongi egina eta irakurtzeko interesgarria iruditu zaigunez, Mikel Gomezen baimenarekin, ZuZeun izango dituzue bere analisiak:

Antonio Basagoiti- PP

Antonio Basagoiti: Sekula aurrerapauso handirik eman ez duen hautagaia

Antonio Basagoiti izango da PPren hautagaia datozen EAEko hauteskundeetan. Lidergo indartsua du alderdian eta 2009an ere hautagai izan zen, halere ez da gai izan inkestetan emaitza onak lortzeko. Dirudienez beste hiru hautagaien atzetik izango da Basagoiti. Aitzitik, gobernua osatzerako orduan giltza izan dezake eta beraz garrantzisko posizioa izateko aukera du.

Ahultasunak:

  • Burutik pasatzen zaiona dio eta populistegia izan daiteke.
  • Bankari eta enpresarien familiakoa da.
  • Espainian emaitza onak izanagatik, ez da PSE gainditzeko gai izan.
  • Hizlari gisa duen profila eskasa da.
  • PPren mozketen Euskadiko ordezkaria da.
  • Javier Maroto Gasteizko alkatea kenduta, ez du alderdi barruan bigarren pertsona nabarmenik.
  • Hautesle oinarri garrantzitsua Araba du, baina bera bizkaitarra da.
  • Iragan frankistarekin lotu ohi da bere alderdia.
  • Bere alderdikide batzuen posizioa eskuin muturreko gisa ikusi ohi da.
  • Bakegintza eta normalkuntza politikoan ez du elkarrizketaren aldeko jarrerarik. Espainiako Gobernuaren jarrera immolibista ordezkatzen du.
  • Atzetik da inkesta denetan.

Mehatxuak:

  • Espainiako Gobernuak mozketekin jarraitzea hauteskunde kanpainan ere.
  • Terrorismoaren aurkako elkarteen aldetik babesa galtzea.
  • Iritzi publikoaren aurrean zentralismoaren defendatzaile gisa agertzea eta autogobernua erasotzea.
  • PSEk erasora jotzea Araban, non botoak ken diezazkiokeen.
  • Euskal autogobernuaren aurrean Espainiako Gobernuaren ordezkari gisa agertzea.
  • EAJk bere hautesleria lortzea EH Bilduren balizko garaipenaren beldurrez.
  • Euskadiko Gobernu Akordioa apurtzea leporatu diezaiokete.
  • Herstura ekonomikoa defendatzean burugogortzea.
  • ETA eta Ezker Abertzaleak bakegintzaren aldeko urratsak ematea eta PPk immobilismoan segitzea.

Indarguneak:

  • Ez da ohiko politikaria.
  • PP barruan lider segurua da.
  • Hautesle oinarri txikia baina oso fidela du.
  • Espainiako Gobernuaren laguntza.
  • Terrorismoaren biktimen aldetik babes handia du.
  • Badirudi PSEren gobernuari emandako babesak ez diola higadurarik eragin.
  • Alderdiaren zuzendaritzarekin desadostasunak izan dituen politikari kontserbadorea da.
  • PPk beti du boto ezkutu bat eta inkestetan atzetik izan ohi da. Emaitzak inkestak baino hobeak izaten dira.

Aukerak:

  • Hauteskunde kanpainan Espainiako Gobernuaren babesa izatea.
  • PPko profil klasikoaren aldean soslai ezberdina aurkeztea.
  • EAJrekin duen distantzia ideologikoa murriztu egin da.
  • Autonomia defendatzen badu EAJri botoak ken diezazkioke.
  • Bere egitea Euskadiren egoera ekonomiko hobea, Jaurlaritza babestearren.
analisia, Basagoiti, hautagaiak, hauteskundeak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude