Nerea Llanos (PP) jantziak begiratzen zebilen gatazkaren konponbideari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean
Bizkaian PP bozkatu zutenen ordezkarietako batek, Nerea Llanos legebiltzarkideak, bere iPad-ean jantziak begiratzeko probestu zuen joan zen ostegunean gatazkaren konponbideari buruz egin zen osoko bilkura.
Aurrena Patxi Lopez izan da alferkeriaren pekatuari kosk egin diona, baina ez da bakarra. Nerea Llanos popularra ere legebiltzar saioa martxan zen bitartean, Joseba Egibar hizketan ari zela, iPad-ean entretenitu zen. Bitik bi harrapatu zituen kamarak.
Zergatik ez dira sarriago ikusten horrelako argazkiak? Ez da kasualitatea izango. Legebiltzarreko jardunaren jarraipena egiten duten kazetariek eta argazkilariek uko egiten diote horrelakoak atera eta argitaratzeari. Gisa horretako hamar mila argazki zeudekeen bestela. Politikariak kazetariez elikatzen dira haien mezuak zabaltzeko. Kazetariak politikariez baliatzen dira orriak eta minutuak betetzeko. Elkarren beharra dute/dugu. Argitaratuko zenuke zuk halakorik biharamunean pekataria elkarrizketatu nahi bazenu? Zabalduko al zenuke halakorik bere prentsa arduradunarekin harreman estua bazenu?
Zer balio du argazkiak? Irudi hauek onerako nahiz txarrerako erabil ditzakete hedabideek. Politikari alferren estereotipoa elikatzeko, adibidez. Edota, balio dezake arerio politikoari egurra gupidagabe emateko (Zer gertatuko zatekeen Lopezen ordez Mintegi balitz jolasean zebilena?). Baina, horren guztiaren gainetik, argazki deseroso hauek balio behar dute, morbotik haratago, politikariak erne egoteko. Beraien ardurarekiko adi. Demokrazia letra larriz eta seriotasunez erabiltzea ez da nahikoa, praktikan jarri behar da. Politika gauza serioegia da, lanorduak alferrik galtzeko. Aitzakiarik ez dago, horiek asmatzen denbora xahutzen badute ere. Lana ongi ala gaizki egin daiteke, baina nagikeria hain agerikorik ez.
Gaiztoa ez da argazkilaria, ogibideko ustezko adiskide batzuk gogaitu arren. Maltzurra ez da kuxkuxeroa politikari batzuek pentsa badezakete ere. Bakoitzak bere lana du, eta horren arabera irabazten du, soldata ez ezik, prestigioa. Ogibide bakoitzak baditu bere marra gorriak. Politikariek haien izena zaindu behar lukete, izan nahi badute. Kazetariek ere beste hainbeste.
Euskal Herria ez da Amerika. Politikariaren bizitza pribatua horixe da, pribatua, ez publikoa. Hor konpon. Hemen ez dira kontuak eskatzen honek edo harek etxean edo aisian egiten duenaren inguruan. Baina, lana, lana da. Legebiltzarkide izatea ez da oparia, konfidantza eskaintzea baizik. Zer pentsatu behar du hautesleak bere ordezkaria nagikerian badakusa? Denbora zertan pasatzen duen jakiteko eskubidea al du? Edo jada ez al dute horrelakoek asaldatzen? Txertoa jarri al digute?
Herritar bezala legebiltzarkideei eskakizun apal bat egin nahi nieke: ganbaran eseritzen zareten hurrengoan ez begiratu gora kamara bila, baizik eta egin lan, besteok egiten saiatuko garen bezala. Sentiarazi herritarrei baliogarriak zaretela, hala zareten guztiok. Denon onerako.
Arrazoi osoa duzu, Iñaki.
Erantzunkizun gutxiegi eskatzen eta herritar bezala dugun erantzunkizuna gutxiegi gauzatzen ohitu gara. Kalitate, duintasun eta seriotasunik batere gabeko “arduraldi” politikora ohitu nahi gaituzte.
Bada garaia estandarrak jasotzeko. Eskerrik asko zentzu horretan hartu duzun lanagatik. Egurra emango dizuten arren. Horregatik ere bai.
Oso lan bikaina. Segi horrela.
RT @magarrosa: Los Ipad los carga el diablo. A Nerea Llanos (PP) le han cazado mirando ropita durante el pleno sobre pacificación. http: …
RT @InakiLarra: Nerea Llanos(PP)jantziak begiratzen zebilen gatazkaren konponbideari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean http://t.co …
Politikariak kazetariez elikatzen dira haien mezuak zabaltzeko. Kazetariak politikariez baliatzen dira orriak eta minutuak betetzeko. Elkarren beharra dute/dugu. Argitaratuko zenuke zuk halakorik biharamunean pekataria elkarrizketatu nahi bazenu? Zabalduko al zenuke halakorik bere prentsa arduradunarekin harreman estua bazenu?
Eta berdin bankariekin, eraikitzaileekin, eta bestelako hamaika boteredunekin ere. Hori da gure gizartea.
Segi horrela Iñaki!
Mila esker hiruroi benetan.
http://t.co/sDedittHfE La que está junto a Nerea Llanos también está distraída, y no con un Ipad…
RT @zuzeu: Nerea Llanos (PP) jantziak begiratzen zebilen gatazkaren konponbideari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean
http://t.co/p …
Esta gente no tiene verguenza. Otra diputada a la q pillan comprando ropa en una sesion parlamentaria. http://t.co/cSFmSwTdum
Lotsagarria!!!
Politikari pribilegiatuak….Prensa edo torno batean lanean diharduenak, bere lana egin beharrean mugikorrarekin nabigatzen ibiliko balitz….ai ene!!
RT @magarrosa: Los Ipad los carga el diablo. A Nerea Llanos (PP) le han cazado mirando ropita durante el pleno sobre pacificación. http: …
Ezkerrean zuena ere egunkaria irakurtzen ari zela ematen du. Eskumakoak…
Legebiltzarren ze itten due ordun? Hitzeitten ai danai kasu egin, jokok deskargau ala modako arropa erosi? http://t.co/zZUZCVKOym #flipatzen
RT @Mikelnaiz: Lopez jokoekin ta “Nerea Llanos jantziak begiratzen zebilen gatazkaren konponbideaz eztabaidatzen ari zirela” http://t.co …
RT @zerdionk: Nerea Llanos “Joder, ze modelito fashionak” (Gatazkaren konponbidea eztabaidatzen parlamentuan) http://t.co/yWgUgxsqTM
Nik, parlamentaria izanda, aldez aurretik jakinen banu hizlari bakoitzak zer esan behar duen, nire taldeko bozeramaileak zer erantzunen dion eta azkenean talde bakoitzak nola bozkatuko duen, pentsatzen dut hainbeste ordu alperrik ez galtzeko modua aurkituko nuela: beste alorretarako lanak aurreratu, botoa eman didatenen eskutitzak irakurri eta erantzun, on line xakean jolastu, eskaparate birtualetan begira ibili, parlamentuko wifiarekin pelikulak jeitsi, hizkuntza bat ikasi (gure herriko hizkuntza ofizialetako bat, adibidez), koinataren errenta-aitorpena egin, liburu on/txar bat irakurri, mutil-neskalagunari mezu lizunak idatzi, oporretarako eskaintzak bilatu,..
RT @zerdionk: Nerea Llanos “Joder, ze modelito fashionak” (Gatazkaren konponbidea eztabaidatzen parlamentuan) http://t.co/yWgUgxsqTM
Nerea Llanos (PP) jantziak begiratzen zebilen gatazkaren konponbideari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean http://t.co/Z8ygigUfHw @zuzeu
Lotsagarria da, bai, baina honetara ere ohitu gara, eta jada ezer gutxik harritzen gaitu. Ni duela bi urte Eusko Legebiltzarreko saio batean egon nintzen, klasekoekin. Ez dakit zehazki zenbat eserleku dauden bertan, baina ziur esan dezaket herena ere ez zegoela beteta. Eta eserita zeuden politikarietako batzuk facebookean edo mugikorrarekin jolasean ari ziren. Ez zeudenak, inongo lotsarik gabe kafetegian egongo ziren ziurrenik. Eta hau guztiek egiten dute, alderi guztitakoek.
RT @GorkaCamara: Nerea Llanos (PP) jantziak begiratzen zebilen gatazkaren konponbideari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean http://t …
Nerea Llanos (PP) jantziak begiratzen zbilen gtazkaren knponbideari buruzko eztabaidan http://t.co/ba4MJHWb5o
http://t.co/CmDxl4lHil
RT @maitebidarte: Falta zena! Nerea Llanos (PP) arropak begiratzen gatazkaren konponbideari buruzko eztabaidan! @zuzeu ren bidez http:/ …
RT @maitebidarte: Falta zena! Nerea Llanos (PP) arropak begiratzen gatazkaren konponbideari buruzko eztabaidan! @zuzeu ren bidez http:/ …