Aberri kakofonikoa

Nire iritzirako, ez dira oso fin ibili aurten EAJko komunikazioaz arduratzen direnak Aberri Eguneko leloa asmatzeko orduan: Aberri Berria. Nola liteke halako dorpeziarik? Eta ez bakarrik fonetikoki, baita semiotikoki ere. Aberri Berria leloak lautadan loratutako lau leloren lelokeria lerdoa dirudi. Itxura batean.

Aberri kakofonikoaBelarrietan kaltea eragiten duten hitz edo hotsen errepikapena da berez kakofonia: Konketa kontuekin kontuz ibili, kaikua! Urrundu errudun zurrun hori

Batzuetan polit edo iradokor izatera ere irits liteke hots errepikapena, Joxanton Arzeren aspaldiko poema haietan edota zurezko zurubi luzea bezalako esaldi iradokorretan, esaterako. Alabaina, euskarak oso gaizki hartzen ditu Aberri Berria bezalakoak, baldin eta ez bazaio bigarren datorren hitzari hastapeneko letra aldatzen,  haundi-maundi edo iritzi-miritzi bezala. Gainera, kasu honetan, bai aberrik eta bai berrik duten erre zaratatsu horrek are esan-zailago egiten dute aurtengo lelo-meloa. Irudika ezazu, esaterako, Iparraldeko baten ahotan.

Eta ez bakarrik forma aldetik, bestela ere, aldrebesa iruditzen zait oso. Nola izan liteke berria aberria? Sabinoren erre kakotxdun harekin makinatxo bat alditan egin izan dugu txistea: Euzkadi da euzkeldunon aberia. Baina nago, aberriaren aberia ezin dela izan berria. Aitzitik, izatekotan, betikoa behar duela aberriak.

Berria izan liteke gainean daramatzazun alkandora, edota oinetakoak. Estatu bat ere izan liteke berria, baita errepide bat ere, baina aberri bat ez, sekula ere ez. Aberria sustrai da, nortasunaren erro da,  nor izanaren zuztar eta oinarri. Nola izan daiteke berri? Hain juxtu aberria da (zentzu figuratuan beti ere), denboren hastapenarekin lotzen gaituen zurubi luze-luzea.

Bai, kakofonia errepikazioa izaten da, baina ez da errepikatzen den bakarra. Gezurra badirudi ere, batzuetan elipsi moduan ere arrepikatzen dira gauzak.

Aberri Egun bezperako egun hauetan ezagutu dugu ETAren azken agiria ere. Ariketa estilistiko eta semiotiko handio batekin eginikoa. Izan ere, ez du erraza izan behar esan gabetan adieraztea edota adierazi gabetan esatea.

Testuinguruaz ederki jabetzen garen arren (beste aukerarik ba al dago, bada?), errepikakor gertatzen da esan gabe doana: “Elkarrizketa eta negoziazio gunearen desegitea atzerapauso garbia da eta ondorio ezkorrak izango ditu, gatazkaren konponbidea zailtzen eta atzeratzen duen neurrian”.

Berez ez du argi esaten denok irakurtzen duguna argi. Beste zerbait diola ere eman dezake. Baina funtsean esan nahi gabe esaten ez den esan nahi gabekoa du ardatz. Badakigu irakurtzen honez gero, eta dena berriz errepikatzeak ikaratu egiten gaitu. Ataka larria baita, batez ere aurkariak diren-direnak izanda.

ETAk txikirako kartak baizik ez ditu eskutan, bi bateko:  presoak eta armagabetzea. Ez haundirik, ez parerik eta ez jokorik. Zaila dago horrekin hordagoa. Batez ere, musean egiteko prest mahaira inor eseritzen ez bada. Euskal gizartea milagarrenez aktibatzea baizik ez dago, mugitzen ez direnak mugi daitezen. Baina ez al dago frogatua horrelakoak ere alferrik izaten direla? Zenbat bider bete behar dira Bilboko kaleak?

Horrelakorik izan ezean, ematen du erresistentzia zibilaren bidea irekitzea baizik ez dela geratzen ostertzean, edo Kataluniak sor dezakeen balizko uberan sartzea…

Izanak izan, abertzaleon zatiketa bezala, dena da hemen errepikapen, guzti-guztia kakofonia. Beti da betikoa, baita aberri zahar honen Aberri Egun berrian ere.

Aberri kakofonikoa

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

3 pentsamendu “Aberri kakofonikoa”-ri buruz

  • Niri ez zait horrenbesteko astakeria iruditzen. ” Aberri Berria” esaten dutenean, momentu berri bati aurre egin beharrean gaudelako dela uste dut, hau da, ETArik gabe eta krisi latz honi aurre egiteko garaiean.

    Aberria ez da berria izango, baina gizartea agian bai.

  • Lukas Mateo 2013-03-27 12:59

    Joxean, esaten duzun hori egia izanda ere, gehiago dagokio egoerari edo espirituari, aberriari baino. Aberria ez da berria, aitzitik, zaharra da, eta erabaki duten leloa kakofonia bat. Gustatu ala ez.

  • Uste dut ez dela oso zuzena horri “dorpezia” deitzea.

    Orotariko euskal hiztegitik, “dorpe” adieraz:

    dorpe (O-SPAd 882 ® SP, Ht VocGr 331, Lar, Lecl, VocBN; -ph- Urt I 50, Dv y H), dorfe (Añ), torpe (th- S; SP, Arch VocGr, H; th- Gèze, H). Ref.: Lrq; Lh.

    Pesado; penoso; duro, cruel. “Lourd, grossier” O-SPAd (tachado; no aparece en la ed. de Urq en RIEV). “Eritasun dorpea, maladie rude. Sentenzia dorpea, sentence rude” SP. “Torpea, fier, cruel” Ib. “Austero” Lar. “Grave, pesado” Añ. “Rude” VocBN. “Pénible, fatigant” Ib. Cf. torpe. v. astun, pisu; gogor. Tr. Documentado en textos septentrionales desde Leiçarraga. Al Sur (aparte de algunos ejs. modernos) sólo se encuentra en Txirrita (en la forma torpe).

    Itsasoko baga dorpeak, bere bileniéz hagun egiten dutela. “Vagues impetueuses”. Lç Iudae 1, 13. Zareten beldur guzirekin nabusién suiet, ez solament onén eta humanoén, baina dorpén-ere. “Mais aussi aux rigoureux”. Lç 1 Petr 2, 18 (He dorphe eta bihurri; TB haserrekorrei, Dv ekhargaitzei, Ol zakarrei, Ker okerrak, IBk egoskorrei, IBe zitalen). Hanbat sari ematen du edo pena dorphea. EZ Man I 52. Halakoa erortzen duk Eskumiku dorphean. Ib. 32. Adimendua pisu, dorphe eta gogor izanen baita. ES 121. Zeiñ dorpheak dire bada ustekaberik zaurtzen gaituzten kolpeak. Ch III 45, 3. Pairatu zuen Martirio dorpheaz. He Gudu 143. Giriztinoen kontrako bere manu dorphe eta kruelak. Lg I 226. Eman nahiko zuela bere burua lege dorphe baten azpian. Lg II 109. Negu dorphe baten itsoz [sic, por izotz] eta horma guziei paratua. Mih 78. Ah, Ifernua, ala hire dorphea! Brtc 128. Manu gogor, lege dorpea! Monho 130. Etsai dorphe haukien gudukatzeko. Dh 84. Ene bekhatuen karga dorphearen azpitik. MarIl 95. Pena dorpheenen saillik luzeena. Gy 261. Halaber lan dorphetan ihardukitzeko. Hb Esk 172. Pisuegia da gizonentzat, egin bide dorphegiak ditu. Hb Egia 152. Lo dorphe hartarik atzarri nauzu. Dv LEd 137. Harri bat dorpheegia denean gizon batek bakharrik anbiltzeko. Dv Lab 335. Lurra dorphea den tokian, buztina nausi da, eta gisukia eskas. Ib. 19. Burdina hauk balire ere dorpheago, Jesu-Kristorentzat bihotz onez ekhar nitzazke. Laph 96. Ez dut hain bihotz dorphia. ‘Intraitable’. ChantP 342. Gurutze dorphe hura ikustean. Jnn SBi 30. Gehiago eta dorpheago dena, zeruaren esperantzaz gabetua [gizona]. Lap 152 (V 68). Afrikako iguzki dorpearen jasaiten. HU Aurp 53. Aizkora, palanga eta zer nahi tresna dorpez joka. HU Zez 170.

    (s. XX). Alemaniako egun dorpeetan. StPierre 15. Zenbat nahi dorphea izanikan ere Jainkoak igortzen daukun kurutzea. Barb Sup 5. Errebolüzione handiko gizon torpenak erori ziren haatik. Const 27. Negu dorpea. Etcham 174. Kontrariyuak izanagatik / garratzak edo torpiak, / aiek guziyak bentzitu ditu, / Paulino, zure golpiak. Tx B I 169. Tenpestadi au Auzatikan / olako modu torpian. Ib. 82. Harrizko estalgi dorpea etzadin eror. JE Ber 22. Hau bizitze dorpea! Iratz 158. Hitz dorphe horiek Zanpagaraiek erran baitzituen. Lf Murtuts 5. Hemengo bizi dorpea. JEtchep 69. Heriotze dorpea eman zion. Arti Tobera 269. Jasan beharra dugu gaztigu dorpea. Xa Odol 208. Eta horrelakoetan sartuz gero […], erraz da ondoriorik dorpeenetara heltzea. MEIG VII 191.

    “Enflé d’orgueil, fier. Haren dorpea! qu’il est orgueilleux” SP ®