Nazio Ikurrei buruzko Biltzarra urriaren 27an Bilbon

Nazio Ikurrei buruzko Biltzarra urriaren 27an Bilbon –

Herria egituratzen laguntzeko osagai asko ditugu. Garrantzitsuena hizkuntza da eta berarekin batera literatura, bertsolaritza, euskal musika, dantzak, antzerkia… Aurrekoez gain eta herria irudikatzeko ere, hainbat osagai dugu edo izan ditugu azken mendean, besteak beste Zazpiak bat armarria, euskal banderak (Ikurrina, Nafarroakoa, arrano beltza…), ereserkiak (Nafarroako Gorteena, EAErena, Agur jaunak, Txoriak txori…), euskal egutegi nazionala, euskal nortasun agiriak, etab. Horiek kontzientzia nazionala sendotzen asko lagundu izan digute.

40 urte hauetako autonomialdia dela medio, badirudi ikur edo errepresentazio hauetako batzuek ez dutela haien funtzioa behar bezala betetzen. Adibidez, Euskadi hitza Euskal Erkidego autonomoa izendatzeko erabiltzen da, Nafarroatik aldenduta. Bestetik “Nafarroa” edo “Nabarra” esaten dugunean zertaz ari gara? Oraingoaz ala Nafarroa historikoaz?

Nazio Ikurrei buruzko Biltzarra urriaren 27an BilbonKatalanek izarra jarri zioten independentzia aldarrikatzeko bidelagun behar zuten senyerari. Guk ez genuke independentziaren aldeko ikurrina edo Nafarroako bandera egokitu bat beharko? Edo Zazpiak bat armarrian ez litzateke agian Nafarroako armarriari dagokion espazioa gehiago nabarmendu beharko? (Estatu espainiarraren armarrian %25a betetzen du eta gurean %17a). Ereserkiari dagokionez ere berdin: Nafarroako Gorteetakoa ala Aranak proposatutakoa? Ala Gernikako Arbola ala Agur Jaunak? Ala Txoriak txori? Ala besteren bat?

Ez aurrekoa bakarrik, gai gehiago erabaki behar ditugu. Katalanek Catalunya izendapena dute, baina guk ze izen jarriko genioke gure herriaren nazio mailako egitura burujabeari? Euskadi, Euskal Herria, Nabarra, Nafarroa, Baskonia, Euskal Herri Nabarra? Eta ingelesez? Basque Country? Navarre? Baskland? Eta kontu gehiago ditugu: egutegi nazionala egingo bagenu ze jai gehituko genuke, zeintzuk kendu…? Edo nortasun agiria: ENA? Naziotasun Aitormena? Bien uztarketa?

Eztabaida pil-pilean dago eta maila askotan ematen ari da baina bada ordua modu antolatuan egiteko eta parte hartzeko aukera asko eskainita. Horretarako, euskalnafar gizarteari eztabaida zabal bat egitea proposatu nahi diogu 2018ko urrian hasi, 2019an beste biltzar batekin jarraitu eta 2020ko udaberrian amaituko den prozesu baten bidez.

Egitaraua

09:00 Harrera (Burtsako eraikina)

09:15 Nazio burujaberako ikurrak
09:30 Izena
10:00 Armarria
10:30 Bandera

11:00 Atsedena

11:30 Ereserkia
12:00 Eguna
12:30 Egutegia
13:00 Leloa
13:30 Nortasun Agiria

14:15 Bazkaria (Hikateneoa)

16:15 Bisita gidatua Zazpikaleetan: Sabin Aranaren ikurren sorrera eta zabalpena
17:15 Gogoeta taldeka: izena, bandera, eguna, leloa
18:15 Gogoeta taldeka: armarria, ereserkia, egutegia, nortasun agiria
19:15 Biltzarraren ondorioak

19:45 Amaiera

2019ko Nazio Ikurrei buruzko II. Biltzarra Iruñan egingo da, eta bitarteko epe honetan herritarrek iradokizun eta proposamenak egiteko aukera izango dute.

Komunikazioak

Ikur bakoitzean (armarria, bandera, izena…) komunikazio laburrak egingo dira, 5-7 minututakoak, eta oraindik parte hartzeko aukera dago.

Komunikazio laburra egin nahi izanez gero aurretik biltzarre@biltzarre.eus-en jakinarazi.

Biltzarrean bertan ere goizez zein arratsaldez, partaideek haien ikuspegiak emateko aukera izango dute.

Izena emateko

25 € (langabetuek eta ikasleek 18 €). Bazkaria eta koloretako gidaliburua barne.

Laboral Kutxa: 3035 0057 95 0570038687

Ondoren mezu bat bidali biltzarre@biltzarre.eus-era gidaliburuaren azken bertsioa PDFn jaso eta biltzar aurretik edukia aztertu ahal izateko. Hala ere, biltzarrean bertan kolorezko gidaliburuaren azken bertsioa banatuko da.

Izena ematerakoan arratsaldean zein taldetan parte hartu nahi duzun adieraztea ere gomendatzen da.

Nazio Ikurrei buruzko Biltzarra urriaren 27an Bilbon

Buirujabetzarako ekimenen bilgunea