Nazio eraikuntza eta langileria, etorkinak barne

Nazio eraikuntza eta langileria, etorkinak barne –

Nazio guztien eraikuntzan berebiziko garrantzia dute faktore subjektiboek (nazio independente izateko borondateak) eta osagarri organikoek (ohiturek eta, batez ere, hizkuntzak). Dena den, prozesu bakoitzean bi alde horiek modu desberdinean uztartzen dira: Irlanda eta Kurdistan, bi adibide desberdin. Gurean, bi elementu horiek elkar elikatu dezaten saiatzen gara: zeren nazio bat baldin bagara, eta bai gara, nazio burujabea izateko borondatea dugulako da; halaber, borondate hori gorpuzteko berezkoak ditugun hainbat osagarri aldarrikatzen dugu: euskara eta kultura, batez ere.

Nazio eraikuntza eta langileria, etorkinak barne

Alabaina, nola bideratu asmo hori? Euskara berreskuratzea eta indartzea, egun, ez da azaltzen antzinara itzultze bezala edo inor baztertu asmoz (nahas ez gaitezen kanpotarrekin, Sabino Aranaren esanetan), baizik eta, kanpoko edo bertako, gurean bizi diren guztiak herritartzeko eta nazio eraikuntzan barneratzeko bide bezala, sarri jasaten duten diskriminazioen kontra borrokan ari direnean euskal errealitatean txertatzeko eta erroak finkatzeko bide bezala.

Esaterako, nola izan edo bilakatu euskaldun? Hedoi Etxartek, Joxe Azurmendiren iritzia gogoratzen zigun berriki: «Zein da euskalduna? Galdera konplexua […] Euskalduna izatea proiektu bat da, izan nahi izatea. Bizitza euskaraz egin nahi lukeena ere euskalduna da. Euskalduna da, berak agian ez, baina bere haurrek bizitza euskaraz egitea nahi lukeena». Etorkinek ez dute lekurik horretan? Nire ustez bai. Are, ezinbestekotzat jotzen dut.

Sozialista ikuspegitik, bestalde, gure helburua baldin bada langile klasea, populazioaren zatirik handiena, askapen nazional eta sozialaren prozesu bikoitzaren burua izan dadin, hori nahi badugu, langile klasea ezin da klase nazional bezala eraiki arrazismoan, berekoikerian eta bazterkerian. Aldiz, langilegoak aniztasunean uztartu behar dituzte gizarteak eta nazioak. Bestela, langile klasea bera izango litzateke kaltetuena eta horrelako joerek ukituena, nazioaren eta gizartearen ardatza bihurtzeko prozesuan, eta baita ere kapitalismo estatalaren eta internazionalaren erasoen kontra borrokatzeko hain beharrezkoa den nazioartekotasuna garatzeko orduan.

Horregatik ez da guretzat desiragarri, ezta bideragarri, erdigune etniko itxi eta bakarrean oinarrituriko eraikuntza nazionala, erdigune horretatik kanpoko edozein eragin politiko, kultural edo sozial baztertzen saiatzen dena. Hori izan zen aranismoaren ikusmoldearen alderik okerrena: arrazan eta erlijioan oinarrituriko homogeneotasun baztertzailea, 60ko hamarkadan ezkerreko abertzaleok baztertu genuena. Atzerapauso ikaragarria da «etorkinak ez!» aldarrikatzea.

Azken boladan, langileen soldatan eragin kaltegarria duela eta bere kopuruak eta ugaltze tasak bertako komunitatea arriskuan jartzen duela eta, etorkinen etorreraren kontrako aldarriak entzun ditugu. Ikuspegi horrek ez ditu aintzakotzat hartzen bi elementu. Batetik, burgesiak beti erabiltzen duela langilearen zati bat bestearen aurka, adibidez langabeekin (Marxen Industria-erreserbako ejertzitoa) eta maltzurkeria horri nola erantzun izan behar duela gure egitasmoa. Bestetik, geroz eta zaharragoa den komunitate batean ugaltze tasa onuragarria izan dakiokeela gure gizarte nazionalari, eta proletalgoa beti jatorri askotarikoa denez, nola bihurtu bestela klase nazionala? Bost axola etorkin herritarra nondik datorren; nora goazen jakiteak du garrantzia.

Bestalde, gogoratu behar da ezkerrekoek zor etikoa dugula etorkinekiko (zerikusirik ez duena inozokeriarekin, internazionalismoarekin baizik), gure estatuen ustiaketa kolonialaren eraginez derrigorrez etorkin bihurtzen diren horiekiko. Etorkinak gure baitan onartzea ez da karitate kontua, justizia historikoa, klimatikoa eta soziala baizik. Etika hori laidotuz ez ginateke ezker emantzipatzailea.

Langile klasea indartu. Gure langile klasea jatorri nazional bakarrekoa ez denez, hortik abiatu behar da helburu komunera iristeko. Aldez aurretik bazterrean uzten bada langile klasearen parte handi bat, askapen nazionala eta soziala lortu nahi duen prozesu batek porrot egingo du klase nazional bezala.

Borroka prozesu berean parte hartzen duen neurrian bihurtzen da langileria klase nazional, edo, nahi bada, bat egiten du eraikuntza nazionalaren egitasmoarekin, zeina, dudarik ez, burgesia nazionalistaren egitasmoarekin kontrajarrita baitago. Adibide bat: LABek antolatutako Huertas de Peraltako etorkin langileen borroka. Kataluniako prozesuan ikusi dudan akats larrienetakoa izan da, salbuespenekin, independentismoa ez dela saiatu gehiegi jatorri desberdineko langileria bereganatzen jarduera sozial tinko baten aldetik.

Nazio abegikorra. Jatorrizko etnia (historikoki euskalduna deitua) gutxiagotze bide luze eta gogor baten pean gaztigatua izan da, instituzio historikoen desegitearen ondoren, eta aski traumatizatua kapitalismoaren ezarpen-prozesuan zehar. Horrela, instituzio estatal propioak dituzten gizarteei ez bezala, ukatu egin zaizkio bideak etorkin uholdeak behar bezala eta bere inguru nazionalean herritartzeko.

Hala ere, esan daiteke XIX. mende hasieran, industrializazio bortitzaren eraginez eta frankismo gordinean, elementu kanpotarrek joera asimilatzailea bideratzen zutela gizarte euskaldunarengan; baina, gure herriak erakutsi duen erresilientziari eta iraupen ahalmenari esker, Euskal Herriak iraun egin du denboran, eta, ghetto sozial eta kulturalen kasu nabarmenak salbu, etorkin jendeak nolabait herritartzea lortu egin du.

Hau da, denboran zehar, gure ohiturek, urtetako borrokari esker sorturiko giro politiko-sozio-kulturalak, beraien jatorrizkoaz besteko herri batean bizi izatearen kontzientziazioak (futbol taldea, sagardotegiko giroa, folklorea, borroka nazionala, euskara eta hezkuntza… hor ikastolak eta, batez ere, euskal eskola publikoa), elementu horiek guztiek kanpotarrengan eragina izan dute, eta horietako asko abertzale bilakatu dira, edo, gutxienez, hemengo.

Ezin ahaztu atzoko, gaurko eta betiko izan behar duen aldarri ez klasista, abertzalea eta internazionalista: mundu guziko proletalgo eta herri zapalduoi, elkar gaitezen.

Nazio eraikuntza eta langileria, etorkinak barne  Nazio eraikuntza eta langileria, etorkinak barne  Nazio eraikuntza eta langileria, etorkinak barne

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

53 pentsamendu “Nazio eraikuntza eta langileria, etorkinak barne”-ri buruz

  • “…etorkin jendeak nolabait herritartzea lortu egin du”. Kamarada Bikila, non bizi zara?! Oreretatik hain ondo ikusten dira gauzak? Hori gezurra da.

  • Errenteriak beti izan du kastillano fama. Eta hala izaten jarraituko duela iruditzen zait. Nik nire inguruko etorkin kastillanoak mundu honetatik euskaraz ikasi gabe joaten ari direla ikusten dut. Haien umeak, herri txikiren batean edo badaude matrikulatuko dituzte D ereduan baina herri handixeagoetan D ereduari ia beti iskin egin diote. Eta lana eta horrelako kontuengatik agian gogoz kontra ere batzuk apuntatuko dira D ereduan. Baina kostata.

  • Eta nazio eraikuntzan konturik inportanteena: Nork janzten du hemen espainiako selekzioaren elastikoa? Ebangelistak, musulmanak, espainiarrak, proletarioa? Izan zitekeen, baina tokatu zaizkigu nazionalista muturrekoenak.

  • Nola nahi ere, Olo gaizto, Errenteriak Eider Rodriguez, Mikel Markez, Julen Mendoza eta beste eman ditu, zer eman du, eman dezagun, Errezilek edo Albatzizketak? Edo Azkoitiak, edo Goiazek?

  • Inozokeria, ez du beste izenik. DNA ikerketetan Anatolian ez dago arrastorik turkiarra ez dena. Hala ere, jakina da herri asko bizi zirela Anatolian turkiarrak ailegatu baino lehen. Galde Mohikanoei eta gainontzekoei integrazioaz eta herri eraikuntzaz. Nago, hala ere, herria osatu egiten dela, eta eraiki erdarakada garbia dela. Etorkin espainolak ez dira herritartu, ezta hurrik eman ere, ez dago langile klaserik, nire amari Kolonbiako “pintore” batek esan zion ez zuela faktura inolaz ere egin nahi, han etxe bat egiten ari zela eta ez zuela hemen zergarik paratu nahi, eta ea ez zuen sinisten en el niñito, ez zuela oso kristau ikusten. Proletarioa? Jun hadi apapa.

  • Eta Oskar Maturek, herritartuak, noiz ostia mintzatu behar du euskaraz? Urteak izan ditu ikasteko, eta denbora soberan

  • Kamarada Bikila. Erraz begiratu dut wikipedian:
    Euskaldunak[1]
    % 35,22 (2010)
    Kaleko erabilera [2]
    % 14.7 (2016)
    Etxeko erabilera[3]
    % 23.49 (2016)
    Zure testua irakurrita, epika zirudien, “erresilientziari eta iraupen ahalmenari esker”… ileak ere zutik jartzeko moduko kontakizuna. Nagorek esan dizun moduan, joan apapara.

  • Errealitatea bihurritu diskurtsoan sartu arte. Politikariak…

  • Ez, Olo gaizto, apapa, ume hizkeran ez da deklinatzen.

  • Oarso aldeko Hitza: Herriko euskara azken datuak “gazi gozoak”

    Hamar errenteriarretik batek euskaraz egiten du kalean. Hori da neurketatik atera daitekeen lehen ondorioa. Izan ere, %10,9 ingurukoa da erabilera egun. «2011n %11 ingurukoa zen, eta 2016an, berriz, %14,7koa. Orain berriro behera egin du, lehen neurketaren datu oso antzekoak ditugu esku artean». Kezka agertu du Jauregik, baina nabarmendu du «ez direla datu oso esanguratsuak», ikerketak %0,5eko errorea kalkulatzen duelako. Beraz, «oso antzeko egoeran gaudela» esan daitekeela uste du. «Ez gara jaitsiera horretara mugatu behar, faktore askok izan dutelako eragina horretan, une batean egiten den jarraipena baita, aldaera asko izan daitezke».

    Ondorio kezkagarrietatik harago, irakurketa positibo ugari egin daitezkeela ere esan du Jauregik, pozik egoteko moduko datuak badaudelako haren ustez. «20 urtetik gorakoak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Hori oso positiboa da. Eta guraso eta haurrak batera daudenean ere asko entzuten da, hor dago arnasgunerik handiena». Horri lotuta, erantsi du Beraunen ere gora egin duela erabilerak: «Horrek asko pozten gaitu».

    Arnasgune berrien bila
    Sentsazioa «gazi-gozoa» dela aitortu du, eta datuak ongi aztertu eta zein bide hartu behar duten aztertuko dute udalak eta herriko euskaltzaleek orain. Inertzien kontra borrokatu beharra dagoela uste du teknikariak, «oso gogorrak» baitira egun. «Arnasgune funtzionalak sortu behar ditugu, goxo eta egoki egiteko euskaraz. Euskara balore positiboekin identifikatu behar dugu. Euskarak izan behar du berdintasunaren hizkuntza, justiziarena, feminismoarena, horrekin guztiarekin lotu behar da, erakargarriago egiteko. Hori da bidea».

    ……
    Arnasguneak, euskara, literatura, politika…gogoratzen dut 1977ko amnistiaren aldarriak egiten ziren Herri Asanbladetan zein zein euskararen presentzia eta egun udaletxean, ekimen politiketan, kulturaletan euskaren presentzia. Ez dago kolorekik. Edo jubilatuen asanbladetan, justa garai hartakoak gara jubilatuetan mugitzen garenak, bai garai hartako etorkin asko egun ercderaz jarraitzen dute ez dute ikasi, baina ez da beren seme-alaben eta biloben egoera eta Harro daude, beren oinordekoak bertakoakoak direlako. Eta D eredua nagusi da Herrian batez ere eskola publikoan eta ikastoletan.

    Bai gauzak zailak daude, eta ez etorkinengatik egungo kultura kapitalistan hizkuntza txikiak zail dituztelako. Horri aurre egitea zaila da baina nahitaezkoa.

    Aitortza eta erreparazioa langile etorkinentzat (berria. Iritzi artikulutik aterata)

    ”Langile migratu eta arrazializatuak ez dira patronalaren eta elite politikoaren interesen arabera mugitzen diren joko fitxak. Ezta euskal instituzioen beharren arabera erabili edo botatzeko joko fitxak ere. Euskal Herrian funtsezko lana egiten ari diren eskubidedun subjektuak dira langile migratu eta arrazializatuak, baina bidegabea eta berdintasunik gabea den lege baten aldeko apustua egin du Eusko Jaurlaritzak.
    Eredua izan beharko lukete erakunde publikoek. Baina zoritxarrez, egun administraziopean baina azpikontratatuta eta pribatizatuta dauden hainbat sektoretan egoera oso kaskarra da. Sektore hauetan partzialtasuna, prekarizazioa eta behin-behinekotasuna nagusi dira, eta asko dira eremu honetan lanean dabiltzan langile migratu eta arrazializatuak. Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen du, orain hartu dituen erabaki interesatuan agerian utziz.
    Merkatuaren eta interesaren araberako erregularizazioa baino gehiago, LABekook guztiontzako aukera-berdintasuna eta eskubideak bermatuko dituzten legeak eta prozedurak eskatzen ditugu, errekonozimendu, erreparazio eta justizia kontua da.”
    Ados nago LAbekin
    Trapu zarrak bezela, esplotatuak baztertuak direnak zaila herritartzea. Baina zein izan behar du gure politika.
    Etorkinak ez, batzuk dioten bezala, ala herritartzeko politikak hedatuz?.

    Harrituta nago zuen erantzunekin.
    A! Oiartzunen bizi naiz eta politika eta aktibismo soziala Oarso aldean, beraz, baita Errenterian. Asko dira (gara) Koldo Mitxelenatik hasita, euskarari, literaturari, kulturari asko eman diotenak, garai atean PSOEk agintzen zuen etorkinen auzoetan gotortuta, bina auzo horik aldatuz jaoan dira Etorkin horien oinordekoak euskaldundu, abertzaletu, herritartu egin direlako. Egun EHBilndun eskuetan dago alkatetza. Baduzue hor zer pentsatua.

  • Zeinen ongi konpontzen diren ezkertiarrak eta eskuindarrak inmigrazioaren aferan. Confebask-ek 400.000 etorkin behar ditugula dio gainbehera demografikoaren aurrean eta Senegalen eskola-tailerrak eraikitzea proposatzen du 225.000 langile-esklabu formatzeko. Ezkerrak aldiz Euskal Herria arrotzez betetzearen drama nazionala zuritzen du eta etorkinen bertute eta onarpena sustatzen du. Hori bai, ez batak ez besteak ez dute gure herriarren gainbehera demografikoaren arazoa lehenetsi azken 50 urte hauetan. Bietako inork ez dio lehentasunik eman, ezta diskurtso mailan ere. Bietako inork ez du kontzientziazio-kanpaina bakar bat ere egin urte guzti hauetan euskal familiek haurrak izatera bultzatuz. Aitzitik, familia eta haurgintzaren oztopo diren jokabideak izan dira sustatuak eta babestuak, eta denek dakigu zeintzuk diren jokabide horiek. Euskal Herriak kolapsatu egin du, eta Irulegiko ehun eskuk ere ez dute aldatuko egoera. Zerbait baikorra esatearren: arrotzen inbasioa babestu dutenak ere arrotz izango direla beren herrian hemendik gutxira

  • Kamarada Bikila, zure ideologiaren esklabu zara. Esango zenuke, baina ideologiak ez dizu uzten, eta mila buelta eman ondoren egoera zuritzen duzu ideologiarekin kontraesanean jarri gabe.

  • euskal familiek haurrak izatera bultzatuz ? ZVO. Emakukeek zer nahi dute jakin gabe? Eta gainera gotortuak kanpòtarrekin kutsatu ez daitezen. Re dios hoir ere entzun behar orritazn
    Garagarra. Zozuak beleari ipurbeltz!. Zure iritziak ez daude ideologizatuak? Kontua da ze ideologi mota duzun…. Nik ez dut nire burua ikusten idologien preso, kutsatuta bai, jakina. Dena den, askotan aztertzen ditut kontraesanak eta autokritikaren galbeatik pasa. Dena den, ze pena eztabadaia maila honetara rebajatzea. Ez duzue agertu zer nolako Euskal Herria nahi duzuten eta etorkinen murgiltzea nolakoa izan behar duen. Agian Sabino Aranak bezela, nahiago Euskal Herria preso baino katolikoa (euskaldun apurrak garbiak eta kutsatu gabeoak) alderantiz baino; nahiago kanpotarrak erdaldun peto segitzea euskeraz ikasi eta gurekin nahastea baino. Zortzi abizen uskaldun Euskaldun Batzoikijaren partaide izateko…Ni zortzi “apellido” euskaldun dauzkat. Gure seme alabek, lau, baino euskaldun petoak dira. Nire hilobak bi, baina euskalduna da yada. amen. Zuek hor eta ni hemen.

  • “Atzo Patxi Zablateak Berrian idatzitako artikuluaren iruzkina, nik nire egiten dudana:

    “Inperio Espainiarra baino oinarri eta orube arrazistagorik duen adibide txar eta nardagarriagorik ez dago munduan; judu sefardien kanporaketa, morisko deitutako mairuen botatzea, Amerikako indioen hilketak eta esklabotzeak, Afrikatik eramandako beltzen historia ikaragarriak… Inkisizioak bazuen «odolaren garbitasuna» epaitzeko prozedura mota berezi bat. Sabino Arana arrazismo espainiarraren —eta erlijio ofizialtasunaren eta abarren— kopiatzaile txiro bat besterik ez zen izan, bere garaiko eta egoerako partaide eta zordun zen heinean.

    Baina gaur egun, migrazioen gaia mahai gainean jarri zaigularik, ezin daiteke ikuspegi soilik ekonomikotik, politikotik, demografikotik eta soziologikotik aztertu; nahi eta nahi ez, eta baita ere, antropologiaren eta giza eskubideen ikuspegitik aztertu beharra dago. Migratzaileak ez direlako kontinente batetik bestera doazen usoak edo kurriloak baizik pertsonak, horrelakoak esan beharrik ez balegoke ere.

    Irten dadila idazle eta poeta oro hirietako parkeetara eta ez dauka urrutiegi joan beharrik euskal amonak paseatzera ateratzen dituzten zaintzaile gehien-gehienak atzerritarrak direla ohartzeko. Horregatik euskal epikako plazan Lizardi eta Orixerekin euskal amonez olerkizketa egiteko ausardia izan nuelarik, baserriko sukaldeko amona Suaren Kontuan jarri nuen lehen olerkian, baina Amonaren Zaintzaile Beltzaranari eskaini nion bigarren olerkia, eta Kobazuloko Etxeko Andreari hirugarrena. Ez baikara askotan oroitzen, ustez betidanikoak iruditzen zaizkigun baserri gehienek ez dituztela bostehun urte baino gehiago eta milaka urtetan euskaraz mintzatu zirela kobazuloetako biztanleak.”

  • Benat Castorene 2022-12-11 18:59

    MileskerJoxe, Patxi Zabaletaren artikulua irakurtzeko aukera emanik. Sentitzen dut erraitea baina horretan ez da ezer Macronek erraiten ahalko ez zuenik .
    Uste dut Zabaletak, ezkerralde parte handienaren antzera, ez duela serio kontuan hartzen edo hartu nahi azken hamarkadeko imigrazio modernoak sortzen dituen arazoak jatorriko herri abandonatuei baita hemengo herrien (batez ere tipi zapalduen) jarraitasun sozio-etno-kulturalari ere zeina inportantea den sustut buraso zaharrak parketan promenarazteko dirurik aski baitezpada ez dutenentzat. Faktu horrek erakusten gizarte oso eskas batean bizi garela zeinean familiak barreiatuak diren, baina ez da ezertan imigrazioaren aldeko argudio bat.
    Artean erraiteko argudio edo paralelo batzu biziki eskasak dira horrelako politikari trebatu batentzat
    Adibide bi hilerri likidoarena, XX.eskandalu handiena, nik gehiago pentsatuko nuen 2.mundu gerlako, juduen suzko hilerria izango zela. Eta migranteen egiazko dramaren aurreko gure postura erkatzea espainolek indianoen kontra beren herrian egin sarraski odoltsuarekinarekin, ezdakit indianoak ados liratekeen paralelo horrekin.
    Aldiz zer erraiten du Zabaletak zer galera larria den emigrazioa datorren alta garatu beharreko herri horietarako?
    Egia erraiteko biziki interesgarriagoak aurkitu nituen Ezpartzaren artikulu adoretsu haiek, ezkerraldean gehiago aditu nahiko nituenak.
    Adeitasunez

  • Bikila jauna, egungo egoeraren azterketa orain dela 70 urteko erizpidekin egiteak leku bakar batera garamatza, desagertzera. Herri eta nazio moduan desagertzera. Ea behingoz espabilatzen dugun.

  • Duek 70 urteko irizpideekin? Ez lagunok. Abiapuntua oso gaurkoa da. Egun sistema kapitalistak bizi duen krisi sistemikoaren eragin konkretoak: gerrak, aldaketa klimatikoia, kutsadura eta bioaniztasunaren galerak, eta beren pandemiak, sortzen dituen emagrazioari behartuari aurre egitea helburu (euskal) emantzipatzaile eta ezkertiarrekin. Zein da zuen planteamendua? Mundu osoan gora dihoz arrazakeri, xenofobia, izan bertsio Europa GotorIeku edo Estatu nazionala gotorkeku, modu fatxaz edo bertsio gorri-arreaz (roji pardo) jantzita? Hori da zuentzako egungo modernitatea? Leporatzen didazue ideologi zaharrez eta atzoto planteamenduan ibiltzia, baima zein da zuen ikuspegia biharko Euskal Herriaz?

  • Zein nahiko nuke baino, zer ez dudan nahi azalduko dizut. Aniztasunaren izenean eta aurrerakoi baloreen aitzakipean, erabat erdaldun eta asimilatua izan den País Vasco-Pais Basquerik ez dut nahi. Eta zoritxarrez, zuen planteamenduak horra garamatza. Arazoa Joxe, kuantitatiboa da, ez besterik. Emigrazio kopuruz kontrolatua eta datozen horiei euskal proiektu batean integratuak izan daitezen aukera ematen duen politika, ongi etorria izan dadila. Baina hamar urtetan gure herrian ditugun euskal hiztun kopuru beste dakarren emigrazio politika suizidio nazionala da. Eta are gehiago, datozen hoiek Espainian edo Frantziara integratzeko asmoz datozenean, euskara traba eta oztopo moduan ikusten dutenak direnean, hau da, ez neutroak, etsaiak baizik.
    Joxe, itzartu zaitezte!!! Euskal estatua ez garen bitartean, inmigranteak gureganatzeko baliabiderik ez daukagu, eta datozen kantitate erraldoi hauetan, are gutxiago.

  • Aste honetan bi berri irakurri ditut:
    1) EAEn 330.000 pertsonak aukeratu dute euskara Osakidetzarekin komunikatzeko.

    2) Confebaskek 225.000 senegaldar nahi ditu EAEra ekartzeko. Horretarako, aldez aurretik Senegalen formakuntza eman nahi diete han sortuko dituzten formakuntza tailerretan.

    Alde batetik, 225.000 gazte senegaldar eta bestetik 330.000 euskaldunez osatuko gizarte zaharkitua.

    Euskal Herrian bertan talde minoritarioena bilakatzea justizia historikoa eta nazio eraikuntza al da?

  • Panoramika 76 Atzerritar jatorriko biztanleria EAEn 2020 10

    EAEn bizi den atzerritarrak
    guztira 241.193 dira
    biztanleriaren % 10,9.
    Hauxe dio Emigrazioaren euskal behatokiak.
    Hor ez dira sartzen jakina, Estatuko beste erkidegokik etorriatakoak.

  • Panoramika horri orain galdetuiozu: etorritako 241.193 horietatik, zenbat euskaldundu dira? Zenbatek Euskal Herria euren aberri moduan sentitzen dute? Horretan datza arazoaren gakoa Joxe , horretan hain zuzen ere!

  • Panoramikak abertzaletasuna maldan behera dabilela dio eta tira, batek esan dezake hori alderdi abertzaleen errua dela, baina ez dugu ahaztu behar alderdi guztiek boto-emaileen menpe daudela.
    Laburbilduz, ustezko alderdi abertzaleak errealitate sozial berrira egokitu dira eta errealitate berri honetan aberrigintzarako interesik ez dago.

  • Benat Castorene 2022-12-13 15:18

    Debate honen haritik, iduritzen zait interesgarria dela berriz entzutea 1943an “L’enracinement” bere testu ezagunean Simone Weilek esaten zuena:
    “Kontinente amerikarrari dagokionez, nola, hainbat menderen danik bere populua orozgain imigrazioaren bitartez osatzen den, seguraz ere gure gain eukiko duen eragin dominanteak errogabetasunaren eritasunaren perila asko larritzen du.”
    Las raices liburuan aurkituko duzue 70 orrrialdearen inguruan
    Alta ez amerikarrek ez europarrek ez zuten orduan euren hizkuntza inposatzeko arazorik, beraz SW beste zerbait sakonagoz hitz egiten du hemen.
    Ezdakit hemengo norbait ausart litekeen erraitera arrazizta edo xenofoboa zela.

  • Euskaldun Berrizahartua 2022-12-13 17:24

    Arratsalde on,

    Berandu bezain garaiz helduko naiz debate honetara, bistan dena. Oraindik ordea, badaukagu zer eztabaidatu eta zer egin.

    Hasteko, beste iruzkin askotan, beste sarrera batzuetan, partekatu dudan esteka partekatuko dut berriz:

    https://www.gaindegia.eus/eu/immigrazioa-harrera-herri-bat-bi-errealitate

    Euskal Herritik kanpo sortutakoen portzentaia %28,5ekoa da. Ia heren bat. Ipar Euskal Herrian portzentai hori %42,8koa da. Datuok 2018koak dira. Egun portzentaia ziurrenik handiago izango da gure birsortze tasa eskasa ikusita.

    Gora eta behera ibili nahi ez dudanez, denbora eta energia kontuak direla eta ez diot aipamen zuzenik egingo, baina bada zenbaki kontua dela esan duenik; eta pertsona horrek arrazoia dauka. Euskal Herriak ezin du eraginik gabe herritartu gabeko biztanleriaren heren bat jasan. Ez daukagu haiek herritartzeko baliabiderik, zeren eta, ez ahaztu, gu ez gara Estatu bat, gu espainia eta frantziaren mende gauden ezdeusak gara eta “bertara” datoz etorkin gehienak eta identitate horiek dira azkenean bere egiten dituztenak.

    Bestetik, gure gobernu lokalek daukaten maniobratzeko espazio apurra realpolitikera jolasten igarotzen dute, lortu ditzaketen bozka apurrak edonondik urratu nahian. Inork ez du euskal kulturaren eta euskararen aldeko apustu sendorik egiten. Itxurakeria da guztia. Puntu honetara helduta agian, metaforikoki, Clausewitzek esan bezala egin beharko genuke eta printzeari jaramon egiteari utzi beharko genioke, ejerzitoaren arauari baizik men eginez. Eta hala da, herabeki gure (arta)buruzagitza politikoak jarraitzen dituen euskaldungo bat existitzen da, aldaketak nahiko lituzkeenak baina egungo zeitgeist honen etsipenean preso bizi dena.

    Askotan esan dut eta ez naiz errepikatzeaz aspertuko, euskaldunok endogamikoki jokatu behar dugu egungo abagunean, kalitatean jarri behar dugu fokua eta ez kantitatean. Batzuek mundu mailako iraultza zentroan jarri nahi badute, ados, bejondeiela, baina horrek erdal ereduak barneratzera baizik ez gaitu eramaten; oso kosmopolitak izango gara baina inperialismo kulturalak eta bere kontraparte politikoak, sozialinperialismoak, irabaziko dute gure aurka historiaren joan geldigaitzaren eskutik, baldin eta kapitalismoaren gehiegikeriek suntsitzen ez bagaituzte lehenbizi. Gainera, barneratuta ditugun indibidualismoaren forma akritikoek gaitzaren okertzea dakarte.

    Badakit eztabaida migrazioaren aferaren ingurukoa dela, baina ezin daiteke kontu hau bertakook ditugun jarrerei kasu egin barik eztabaidatu. Inoiz erdaltasuna gailentzen bada gu ere hibridatu eta nahastu garelako izango da (kulturalki dinot, ez naiz biologiaz ari), euskal kultura bat izan eta xenofilia bere osotasunean besarkatu dugularik. Kanpoko forma kulturalek gureek baino pisu handiagoa izatea ez da soilik afera estetiko bat, ideologiko eta materiala ere bada, opresioa eta dominazioaren erpin sotilenek eratorria dena. Niretzat hau da daukagun “immigrazio” arazo larriena, inperialismo kulturalarena, industria kulturalen bidez barreiatzen dena. Pantaila bidez gure gogoak xurgatzen dituen txatxukeri arrotz guzti horien xarmari, ordea, nork muzin egin? Giza haragia hain da ahula… Gure autonomia eta autodeterminazio kulturala berreskuratu ezean, mundu mailako eraginak gora-behera, ez daukagu zer eginik.

    Hemen borroka norberak egin behar du, ezin gaitezke gure kontroletik ihes egiten duen afera batengatik hainbeste ernegatu. Erdaldunak datozela? Gotortu euskal komunitatean. Harreman horiek guk geuk sortu behar ditugu eta euskaltasun hori indartu, zeren eta, azken finean, zertarako balioko digu hona inortxo be sartzen ez uzteak baldin eta gure komunitateko harremanak berretsi ezin baditzakegu? Irlandan gutxik egiten dute gaeilgera eta badira hamarkada batzuk lortu zutela independentzia. Gobernuak badauka horretan zeresanik baina gizartearen erosokeriak baita ere. Engaiatu gabeko herri batek ez du bizirauteko esperantza handirik. Guk erakutsi behar diegu atzerrikoei hemen badela herri bat, bizirik dena, harroa, fier eta duina. Hemen talentua erakutsi behar da eta lan handia egin, berehalako ordainik eman ez arren. Gobernuek ukatzen dizkiguten egitura horiek paraleloan sortu behar ditugu, ekonomia arloa landu, kultura arloa landu, hezkuntza eta zaintzaren arloak landu… Euskalduna estrategiaren zentroan jarri behar da.

    Mina ematen du gureak uste ditugun esparruak erdaldunez josita ikusteak (niri pertsonalki min handiagoa ematen dit euskalduna den batek niri erderaz egitea), baina gauza gutxi egin ditzakegu horren aurka. Nik besterik gogorarazi nahi dizuet baldin eta abagune honetan zerbaitek salbatuko bagaitu gure burua Estatutzat hartzea dela, gu geuk egiten bait dugu nazio eraikuntza. Problematikoa dela? Oso. Baina boterea ez da daukagun zerbait, baizik eta egiten dugun zerbait. Horretarako baliabideak behar direla? Noski. Baina boterearen ekintza edonork eraman dezake bere baliabideek baimentzen dioten bezain urrun… Euskal Herriaren jabe egiteko egin zaitezte zuen buruen jabe lehenbizi, arrotzen aberetze eta otzantzea osterako…

  • Euskaldun Berrizahartua,

    Zure hitzak nire egiten ditut % 100ean.

    Adeitasunez

  • Eta nork/zerk bilduko ditu euskaldunak proiektu horretara? Nor dago horren alde lan egiten?

    Euskal gizartea globalismoaren eraginpean bizi da. Txiki-txikitatik eskola, hedabideen eta sare-sozialen bitartez balio zehatz batzuk barneratzen ditugu eta etnikoki gotortzeko edozein mugimenduk automatikoki baztertua izango litzateke.

    Azken saiakera hauxe izan zen eta noski, arbuiatua izan zen:
    http://www.felixrodrigomora.org/wp-content/uploads/2018/11/Manifestu-korporatibista_PDF.pdf

    Euskal igela dagoeneko hasia da eltzeko ur beroan lokartzen…

  • Gotortu euskal komunitateetan. Ez dago besterik. Ghettoak sortu ditzagun, harrotasun eta duintasunez horniturik. Behintzat desagertze prozesutik, mantentze egoerara pasatu gaitezen. Eta bitartean, itxaron dezagun ea behingoz jarrera politikoren bat hil ala biziko egoeran gaudelaz ohartu dadin, bere lehentasuna gure biziraupena izanik.

  • Benat Castorene 2022-12-14 07:52

    Tximino uste dut ulertzen zaidudala, eta horrela bada ” Eta bitartean, itxaron dezagun…” anbigua da
    . Esan nahi duzu “eta gero itxaron dezagun…”?

  • Orain erresistentzia garaia da. Abagune soziopolitikoek hobetzen ez duten bitartean, lana dagokigu, herri kontzientzia landu. Eta behin herri kontzientziatua lortzen denean, gure herri proiektua aurrera eramaten saiatu.

  • “ez da guretzat desiragarri, ezta bideragarri, erdigune etniko itxi eta bakarrean oinarrituriko eraikuntza nazionala, erdigune horretatik kanpoko edozein eragin politiko, kultural edo sozial baztertzen saiatzen dena. Hori izan zen aranismoaren ikusmoldearen alderik okerrena: arrazan eta erlijioan oinarrituriko homogeneotasun baztertzailea, 60ko hamarkadan ezkerreko abertzaleok baztertu genuena.” Hauxe diot iritzi artikuluan. Izan ere, gure misioa da Independentzia eta sozialismoa uztartzea, nazio bat egituratu langile klasean oinarrituz. Ghetto euskaldunen aldeko (baina gure etxeko lanak eta gure nagusien zaintza langile kanpotarren esku utziko duena) baztertzailea izateaz gain, ezinezko da eta politikoki antzua..
    Hemen ikusten dudan planteamenduetan klase zapalduaz ez dago aipamenik, eta gotorleku horiek ez dakik nola era daitezken (Auzo segregatuetan AEBatuetan aberatsek egiten duten bezala baina hemen etnikoki antolatua?) ez bada arrazakerian eta xenofobian oinarrituta. Aldiz zailtasunak zailtasun, estatu tresnak lortzen ditugun heinean (eta posible ote hori lortzea emigratuak gure alde jarri gabe?) sozialki eta kulturalki gehiengoaren alde egingo duen eraikuntza nazionala. Ze etorkin daude horien alde, sindikalki eta politikoki zein sozialki antolatuak daudenak, esate baterako. Komunitate sahararraren sektore bat horren adibide da. Zuen iritzietan ez dago estrategiarik egungo gizartea euskalduntzeko eta politikoki estatu bat eratzeko zentzu progresistan. Desespero, etsipena, amorrua eta xenofobia besterik. Zorionez, gaur eskola publikoaren aldeko greban ikusten dugunez, badira arlo horretan hezkuntza publiko, euskalduna eta propioa eraikitzeko gogo eta proposamenak. Hezkuntza publikoa, denona, ez gotorleku etniko euskalduna, baina guraso klase ertainena edo aberaskumeena “

  • Batzuk munduko arazo denak gure lurralde txiki honetatik konpondu nahi duten bitartean, beste batzuk gure lurralde txiki honetako arazo handiak konpondu nahi ditugu.
    Eta beste kontu bat. Zelako tabarrada zaintza eta atzerritar kontu horrekin!!! Lan horiek soldata duina eta justua izango balute, bertakoek ere egingo genituzke.

  • Ez dut langile klasean oinarritzen den naziorik ezagutzen. Nazio ia guztiek dute oinarrizko etnia bat (Espainia/gaztelarrak, Errusia/eslaviarrak, Britania Handia/Ingelesak, Txina/Han…), eta ez dutenek, homogeneotasunean oinarritzen den autonomia daukate (Kanada/Quebec, Belgika/Flandria/Valonia, Suitza/Kantoiak…). Etnia guzti horien artean klase ezberdineko pertsonak daude.

    Estatu Batuak aipatu dituzu. Bai, han aberatsen auzoak daude eta baita auzo etniko ugari (Chinatown, Koreatown, Little Haiti, Little Havana…). Hiri handietan etnikoki biltzeko joera dago, beraz klasea kontzientzia ez da pertsonak batzen dituen elementua, bai ordea norbanako bakoitzak dituen sustraiak, kultura, erlijioa, ohiturak, talde-interesak eta abar. Gizakia tribala da, pertsonak soilik langileak direla pentsatzeak erredukzionismo hutsa da. Gainera, independentziak ekonomia kaltetuko luke, behintzat hasiera batean. Ba al daude prest Euskal Herrian etorberriak diren horiek bere bizi-kalitatea kaltetuko lukeen independentzia aldarrikatzeko? Etorkinak gure kausara erakartzea eta aberrigintza den gure lana eginaraztea aprobetxategi kontuak dira. Gure lekukoa hartu behar al dute guk defendatu egin behar genuena defendatu ez dugulako?

    Galdetu beharko genioke komunitate saharar horri ea Saharan bizi diren “kamarada” marokoarrei buruz zer pentsatzen duten, baita palestinarrei haien “kamarada” juduei buruz zer pentsaten duten ere…

    Bestalde, hemen bizi diren etorkinak badituzte bere tenpluak, janari-dendak eta bestelako bilguneak; zeinen aberasgarria, ezta? Ah, baina euskaldunok ezin ditugu txoko propiorik izan, hori xenofoboa da eta.

  • “Euskal Autonomia Erkidegora immigratutako
    1950etik 1980ra bitarteko denbora-balioak integrazio-maila handia lortu du, ez bakarrik
    euskal abertzaletasunera hurbildu ziren pertsonen kasuan, baita
    beste batzuek,…
    Horrela, esan daiteke, behin denbora pasatuta, sentimenduak
    eta erlatibizatu egiten dira penalitateak eta posibleak.
    lehen urteetako diskriminazio-egoerak.
    Migrazio-prozesua garatu zen testuinguru sozial eta politikoaren ondorioz,
    etorkin horiek ez dira jabetzen inongo talkaren protagonista izan direla
    Horrek adierazten digu euskara ez jakitea ez dela
    behar bezala kokatzeko, baita udalerri hartzailea
    nagusiki euskalduna denean. Erraztu zituzten baldintzei buruzko kontakizunean
    horien integrazioa, batez ere eskola, filialaren ingurunea eta lantokia nabarmentzen dira.
    Aitzitik, dimentsio politikoa (hain garrantzitsua immigrazioaren kasuan
    euskal abertzaletasunera hurbildu zena) oso garrantzi txikikotzat agertzen da,
    euskal nazionalismoak emandako benetako garrantziarekin, eta kontrastean
    eta euskal nazionalismoak setatu egin duela azpimarratzen duen literatura politikoa
    beren postulatuetatik hurbil ez dauden etorkinen integrazioaren errua. In
    Laburbilduz, integrazio-sentimendua baieztatzean gehien nabarmentzen den alderdia honako hau da:
    soziala eta ekonomikoa, kultura- eta politika-arloaren oso gainetik. Are gehiago, eta jarrita
    Espainiatik datozenak, etorkin gisa beren burua ez identifikatzera iristen direnak,
    atzerriko immigrazio berrirako erreserbatzea.
    Azken batean, talde arrotz bateko kide izatearen balizko sentimendua
    Iritsi ondorengo lehen urteetan, argi dago denborak ez duela
    sentimendu hori leuntzea baizik, beste irakurketa sozial eta politiko batzuen gainetik.
    horri buruz egindakoak. ”
    Integrazioari buruzko diskurtsoak
    Euskal Herrirako immigrazioa 1950-19701 urteetan
    Iker Iraola, Txoli Mateos, Julen Zabalo

    Txostena gazteleraz egin da eta itzulpena itzultzaile neuronalekin,

    Beste zenbait kontuei buruz (eta hau azkeneko izango da) ez ditzagun nahastu gauzak eta nik esan ez dudanarekin eztabaidatu:
    Esate baterako, urteak eman dituk nazio eta klasearen nondiko norakoak aztertzen, marxista ortodoxoenak ere, onartzen dute nazioa berez interklasista edo pluriklasista dela, baina baita ere nazioaren gidaritza klase nagusien eskuetan dagoela, egun burgesiaren eskuan (eta gurean klase burgeseriaren ordezkari den EAJren eskuetan) eta bihar langileen eskuetan egon daitekeela eta ori dela sozialisten estrategia, borroka nazionalaren klae irakurketa egitea. Langile klasea nazioa bezala ez da homogeneoa, bina kasu honetan guretzako garrantzia duena da nora goazen ez nondik gatozen. Eta horretarako nazioaren eraikuntzaren oinarria langileria izan behar duela. Alegia, indar produktiboak eta kultura sozializatuz eta ez pribatizatuz.
    Ez konfunditu nazio eta etnia. AEBk ez dira etnia batean oinarritzen, alderantziz, bertakoa desegin zituzten, etorkin multzo desberdinen kolonizazioaren bitartez, eta ingelesa txiripaz atera zen aurrera kongresuan. Eta Suizan? Ezta. Gauza bat da kantoietan hizkuntza bat nagusia izatea eta oso bestelako suizar nazionalitaea, seistema federalean oinarritzen dena. Balio liguke hori guretzako?
    Beste kontu bat:zaintza lanak iondo ordainduak baleude denon egingo geneuke lan arlo horretan. Ez dut uste, lan pfrekarioak direlako, eta halaz ere nola lortu baldintza duin horiek etorkinen borrokekin bateratuta ez bada?

    Euskal txokoak gurean? Zoriondu gaitezen ez ditugula behar, gureak irekiak direla sagardotegian (hori baina gureagoa) denontzako diren bezala. Argentinan Venezuelan beharrezkoak izango dira euskaldun arbasoak izan dituztenak euskaldun sentitzeko, baina hemen ez. Beste batzuk dira horiek, baina Argentinan euskal txokoak beharrezkoak eta zilegizkoak badira zergatik bestelakoak ez gurean? Mezkita, eta abar, aipatzen dituzu. Eta ez da posible euskaldun musulmanak izatea? kurioa da Eliz Katolikoak beteta ditugun lurralde honetan horren aipamena egitea. Ni ateoa naiz, baina katoliko erligioa hemen txertatua badagoere zergatik besteak ez dira bertako? Sabino bezala: euskaldun fededunak omen (kristauak) gara?

  • Eztabaida honi , nire aldetik, maiera emateko biz pa hiru iritzi

    1.EGITASMO POLIEDRIKOA

    XX. Mendearen erdikaldean, non batzuen ustetan “lehenengo etxea -nazioa- eraiki behar genuen eta geroago ikusiko zen zer koloretan pintatu” (sozialismoa edo bestelako gizartea). Zorionez, ETAren bosgarren biltzarrean askapen nazionala eta soziala “txanpon bereko bi aldeak” zirela aldarrikatu zen, eta horrela izan da gaurdaino.
    Seigarrenean (nir esperientzia), Internazionalismoari eman genion berebiziko garrantzia. Horren aurrekaria genuen Hirugarren Internazionalean: Mundu guztiko langileak eta herri zapalduak, elkar gaitezen! Lehenengo Internazionalaren aldarri proletario hutsa zuzenduz.

    2. XXI. Mendear sartuta, eztabaida zaharrak formatu berrian azaltzen zaigu. Duela gutxi sortu den gazte talde berriatik (GKS) badirudi sintonia aldatua datorkigula, arazo sozialen lehentasunaren aldarriarekin.1 Nire uste apalean, ez da sintonia zuzena, txanponaren bi aldeko metafora ere zaharkitua geratu zaigu eta. Balio izan zuen bere garaian, baina egun, irudi hori baino, izaera poliedrikoa duen emantzipazio proiektua aldarrikatuko nuke. Alde batetik, aipaturiko bi mugimendu nagusiak (langile mugimendua eta nazio askapenekoa) asko aldatu direlako, gurean eta munduan; eta batez ere, emantzipazioaren egitasmoa askoz zeharkakoagoa delako, non mugimendu berrien garrantzia asko handitu den (batez ere feminismoa eta ekologismoa), eta besteen protagonismoa apaldu.

    Hau da, Euskal Herriko eraikuntza nazional demokratikoa, ezkerrekoa, ekologikoki jasangarria, ikuspuntu feministatik emantzipatzailea. Eta proiekzioz internazionalista izango dena. Hots, emantzipazio prozesuaren irudi geometriko horrek alde guztiak hartzen ditu bere baitan, batak bestea baldintzatuz eta aldagaien interakzioa lortuz: lurraldea, energia, elikadura, ekologia, zaintza, gorputza, baldintza materialak eta esplotazio ekonomikoa… Beraz, interakzioa eta, borroka desberdinen artean komunean dutena artikulatzea lortzean datza gakoa.

    3.«Gudu-zelai desberdinetan borrokatzen tematzen gara, ohartu gabe zelai horiek ez daudela elkarrengandik hain urruti, ageriko eta ezkutuko zubiak eta gurutzaguneak daudela haien artean, ñabardurak ñabardura eta ikuspegiak ikuspegi, guztiok etsai beraren kontra borrokatzen garela» (Feminismotatik ahizpatasunera. A. Astobitza, Berria). Edo jubilatuen asanbladetan esan bezala: «Politika hauek aldatzeak zera eskatzen du: pentsionisten mugimenduek gizarteko mobilizazio erraldoia gauzatzea, langile mugimendu, emakume eta beste sektore sozial eta herrikoiekin batera».

    4. Alabaina, adi! Misio hau ez da modu naturalean sortuko den egitasmoa. Esango nuke, Mariategiren metafora maileguan hartuz, egitasmo edo misio hori eraikuntza heroikoa dela; oso konplexua eta tentuz harilkatu beharrekoa.

  • Zuretzako borroka soziala lehentasuna da; niretzat,aldiz, eraikuntza nazionala. XX. Mendeko txanpon beraren bi aurpegiak, jada ez du balio. Eta ez ahaztu 60-70 hamarkadetako emigrazio uholdea gertatu zenean, Euskal Herrian abertzaletasuna puri purian zegoela, eta kanpotik etorritako hainbatek, integratzeko helburuarekin,euren burua mugimendu horrekin batzera beharturik ikusi zutela. Egun, abertzaletasuna anekdotikoa bihurtzen dabil eta kanpotik datorren inork ez du bere burua beharturik ikusten inolako indarrik ez presentziarik duen mugimendu horrekin bat egiteko.
    Hala eta ere Joxe, plazerra izan da zurekin eritzi trukaketa hau izatea.

  • Aklarazio gisa:
    Ez da egia nire lehentasuna borroka soziala dela. Goian jarritakoa errepikitzen dut: “Euskal Herriko eraikuntza nazional demokratikoa, ezkerrekoa, ekologikoki jasangarria, ikuspuntu feministatik emantzipatzailea. Eta proiekzioz internazionalista izango dena. Hots, emantzipazio prozesuaren irudi geometriko horrek alde guztiak hartzen ditu bere baitan, batak bestea baldintzatuz eta aldagaien interakzioa lortuz”. Horregatik nire bizitza militante osoan (19 urtekin hasi eta 77ekin aktibo jarraitzen dut) partidu politikoetan ez ezik era guztietako mugimentuetan lan egin dut. Are, une jakin batean (90 hmarkadaren haseran )nire buruari esan nion, Euskera da geratzen zaizun asignatura. Hiru urte AEKan eta harez geroztik (10 liburuetatik bi bakarrik erederaz eta haiek hasierakoak) euskera dut nire hizkuntza militantea. Dena den, gure herriaren eta euskaldunene etorkizunaz arduratzea aldaketa klimatikoari aurre egin gabe jai dugu…herri eta gizaki bezala

  • Benat Castorene 2022-12-15 17:41

    Aldi honetan, bi posizioen ulertzen ditut eta biek dudak sortzen dizkidate:
    Tximino, guretzat beste askorentzat arazo nazionala dena gailentzen baina belaunaldi berriei senrimentu nazionala ahuldu zaie eta orai, dudarik gabe eta tirria “poliedriko”agoa dute. Kasu hoberenean “Abertzaletasuna” da osagai tipi bat besteen artean ez inportanteena. Beraz erraitea “Eraikuntza nazionala lehenik eta beste guzia gero” ” ez da pasako eta mesfiati jarriko dira. Konstatazio bat da. Kontuan hartu behar da.
    Joxe egitasmo poliedrikoa oso zaila ikusten dut. Beti egongo da koska bat nunbait eta bakoitzak nahi duena ikusiko du eta nahi ez duena ez ikusiko. Hortik inpotentzia eta imobilismoa sor daiteke. Eta ziur izan gaitezke gitasmo poliedriko batek arazo nazionala ehortziko duela.
    Mesedez, ahal baduzue segi euskaraz eztabaidatzen pazientziarekin.

  • Beste muturreko lagun frantar batekin izandako eztabaida, nire aldetik:

    “KLASEA, GENEROA ETA NAZIOA

    «Klase- eta genero-harremanak dira, hain zuzen ere, muga-saltoan jolasteko, identitate-armadurak urtzeko eta familia-, nazio- edo komunitate-” lehentasunaren” muga estua gainditzeko aukera ematen duen hari gorri bakarra. Atzera egiteko gauza horien, ate huts horien eta karez eta kantuz itxitako ate horien etsipenaren eta ondoezaren aurrean, klaseen arteko borrokak eutsi egiten dio borroka komun batean berezitasun aitortu eta errespetatuak uztartu eta lotzeko aukerari» (Daniel Bensaïd, Fragmentos descreídos)

    Nik, neure egiten dut iritzi hau bere zentzu zabalean, hau da, zapalkuntza propio eta espezifiko bakoitzetik eraiki beharreko solidaritateak eta egoera bakoitzaren zeregin zehatzak pentsatu beharra azpimarratuz. Alabaina, ñabardura batekin. Daniel lagun zaharra, judutarra eta frantsesa zen, marxista eta ateoa1; begirune handia zion herri zapalduen borrokari eta ez zion atxikimendurik judutar nortasunari zein frantziar abertzaletasunari. Ni euskalduna naiz, bere buruaren jabe ez den herri batekoa; eta hizkuntza gutxitu bateko hiztuna. Eta Gernikako arbola ereserkiak dioen bezala: «eman ta zabal zazu mundua fruitua da nire abiapuntua». Hots, euskalduntasunetik mundura.

    Gure eskubide nazionalen eta euskararen aldekotasuna garrantzi handiko haututzat hartzen dut2; nire uste apalean, inondik inora itxikeriarekin lot daitekeena; «borroka komun batean berezitasun aitortu eta errespetatuak uztartu eta lotzeko aukerarekin» bat egiten duena, baizik.
    Oraingoan uzten zaituztet….beste eztabaidak eta batez ere kaleko lana hor dauzkat eta.
    Izan huntsa

  • Ez ba! Oso erraza da judua eta frantsesa, bietan inperialista. Arriskuan al zeuden bere identitateak? Ez. Hori postureo hutsa da. Oso ezagunak ditugu burges matxistak, bizitza osoan errentetatik bizi izan direnak. Baina judua eta ateoa ez daiteke, israeldarra bai, baina judua izatea komunitate erlijioso bateko kidea izatea da. Eta beste kontu bat, judua eta frantsesa? Bai. Juduek gogoak ematen diena dira. Baina esaiozu espainiar bati vasco eta espainol dela. Ez, ez, ni espainola naiz, baina vascoa ere sentitzen naiz.

  • Gai honekin bukatu nahi dut baina ezin soportatu baldarkeria intelektuala eta aurre juzgu seltarioak. Alde batetik Daniel Ben Said filosofo eta militante Troskista (Alain Krivine bezela) laguna nuen, eta duela hamar urte zendua. Beti ez ginen ados baina zirtatu dezaket beti izan zela Euskal Herriarekiko solidarioa (beste zenbait herriekin bezela, Palestinarekin batez ere) eta autodeterminazio eskubidearen defendatzaile sutsua.
    Zer dad judua izatea? Ez dakit zihur nola definitu daitezke, baina bistan da historian zehar, askok eta askok bere burua Judutar eta marxistatzat izan dutela (eta ateoatzkk). Hasi Karl Marxekin, segi Leon Troski, Karl Radek, Isaac Dustcher, Howard Zinm, Leopol Trepper Orkresta gorriren bura), Enma Golman( anarkista), Ralp Milibar, Alain Krivine, Warchinsky palerstinarren aldeko israelderra) Enzo Traverso eta abar. Handia eta aberatsa “judutar” horiek unibertsaltasunari egindako ekarpena. Judutarren artean bi motakoak ikusten ditugu, elkarren artean aski kontrakoak, politikoki sionistak, sionista izan ala ez , baina ortodoxo komunitarioak, eta internazionalistak edo kosmopolitak, izan marxistak ala ez, baina ateoak.
    Beraz, ezin gara hain motzak izan judutarrenn artean dagon anistasuna ukatuz

  • Eta ahauztu zait, baita Rosa Luxenburg

  • Eta Leonard Cohen ere, oso kosmopolita bera. Baina garbi eta Aratz esan zion Marianneri: Ez dugu umerik izaten ahal, ez baitzara judua.

  • Eta? Horrek zer ikusterik du Marxista juduekin. Ez atera heltzetik babak!

  • Geronen familian beti izan dugu jaidura handia eztabaidarako, barrenean daramagu eta zer eginen zaio. Aizu, judu marxista horiek, ez baita gauza bera marxista judua, izan liteke marxista errenteriarra, marxista trintxerpetarra, marxista gaintzurisketarra, nik dakidala errusiarrak, alemaniarrak, austriarrak eta halakoak ziren. Hau da, Euskalduna Euskal Herrian bizi eta lan egiten duen oro omen da, ni ez nago ados eta jakin badakit ez dela hala, zer Meliton Manzanas, langile porrokatua, Euskalduna litzateke, eta Mola, Sanjurjo eta beste hamaika. Baina nonbait, eta ez dakit nola Iritsi garen juduen kontu honetara, juduak beti judu, beno, Cohen ez zen marxista, hypia zen, arrazista eta kosmopolita.

  • Eztabaida hau ixteko erabakia hartua dudala Axier Lopezen Gure Heroiak liburuan iritzi hauek aurkitu ditut. “Euskal herritarrok ezin onarturik gabiltza konkistan, genozidioan, esklabotzan eta kolonialismoaren
    kudeaketan eta negozioetan oinarritutako ekonomia oso batetk zurrupatu dugula, zertxobait bederen…jatorrizko metaketa deitu zion Karl Marxek. Prozesu global hori Euskal herrira ekarrita…frogatua da burgesia esklabista eta kolonialista horren eragina XIX mendearen erdialdeko hazkunde eta garapen ekonomiakoa…baina eztabaida dekoloniala ez da gurera etorri.. Besten kontua izaten jarraitzen du. Europako herririk zaharrena, zerbait izatekotan , aparteko nabigatzaile, aurkitzaile, humanista, merkatari edo enpresariz osatutakoa da “geure begietara”… “Euskal Oasira”.
    Adibidez, hemen bertan, aitona eta amona 24 orduz zaintzen ari diren pertsona, “esklabotzaren pareko lan baldintzak dituen emakumea, zergatik Espainaren kolonia izandako herrialdeko batekoa den.
    Beraz, mendeetan gure herritar asko beste tokietara joan ziren ogi bila, beste batzueke sarraskitzea , arpilatzea gurera ekartzeko lapurtutako aberastasunak.”

    Horietako bat konpania “la”Gipuzkoana zen” Venezuela arpilatu zuena. Gure aldundiak harro dago du iragan horrekin. Guk sortutako kaltetik ihes datozenei ez diegu harrera eman nahi. Eta etorkinak kanpora! ohiu egiten dugu…ni ez naiz Euskal Herri horren partaide izan nahi. Aldiz, ni euskal herri sozialista, feminista eta euskalduna, gure zorrak kitatzeko gai izango den naizo bateko partaide izan nahi dut. Hala biz.

  • Ez nago inolaz ere ados. Labur: XIX. mendean Euskal Herrian lau gerrate izan ziren. Horietatik hirutan milaka preso eta erbesteratu, gogoz kontra, baiki. Gu herri menperatua gara eta izan gara, bertako jaunskiloek eta bestelakoek egindakoa ezin leporatu demokraziarik gabeko giza talde bati, zer jauntxo horiek berdin jokatzen zuten, eta dute, han eta jemen. Nork erre zuen Alejandriako Liburutegia? Herri oso batek? Eta datozenak, nola tratatzen dituzte eta zer mezprezu dieten jatorrizko herriei? Kirol.

  • Esklabotzaren pareko…, Zer babukeriak? Soldata, ongi pagatua gauzak ongi egiten direnean, etxea, jana, beroa. Zer nahi dugu bada?

  • Are gehiago, geronen familian gertatu zaigu zaintzarako langile bat kontratatu beharra. Hark ez zuen kontraturik nahi, ez zuen kotizatu eta zergak pagatu nahi, eta gerok tematu ginelako behar bezalako kontratua eduki zuen.

  • “Horietako bat konpania “la”Gipuzkoana zen” Venezuela arpilatu zuena. Gure aldundiak harro dago du iragan horrekin. Guk sortutako kaltetik ihes datozenei ez diegu harrera eman nahi.”

    Txo, Venezuelatik ihes egiten duten horiek ez datoz hona Gipuzkoar Konpainiak (1728- 1785) egindakoaren ondorioz, are gehiago, Venezuela nahiko aberatsa bilakatu zen. Hona badatoz, hantxe sozialismo bolibariarra egindako kalteengatik da.

    EH sozialista? Ez, eskerrik asko.

  • Hala biz? Nor? Bo, ni Euskal Herriak irautearekin konforme, ista guztiak soberan, duna nahiago.

  • Jakin beharra dago, ordea, nafarrek, nafarra esaten dena, eta Aragoiko bizikideek debekatua izan zutela luzaz Indietara joatea, katalanak-eta. Gaztelar zaharrek, Bizkaiku,giputz eta Arabar horiek ez zuten ordea inolako trabarik izan. Hori Euskal Herria bada, ongi, paga ezazue merezitako zigorra. Euskaldunok, hau da, nafar, lapurtar eta zuberotar nahikoa genuen hango eta hemengo etsaiari aurre egiten.

  • Bai. Azkeneana ez dakit nola bukatuko den eztabaida hau. Halaz ere jakizue, Baionako ontzigintzak garapen handia izan zuen esklabotzari esker….Euskaldun, gaskoi eta bearnes askok bete-betean hartu zuten Haitiren kolonizazioan. Irakurri ezazue “gure Heroiak Axier Lopezen lan baikaina. Euskal Herria nazio bezela ez gaitua, zapaldua izan da Espainair eta Frantzair estuarerengandik, baina euskaldun peto-peto asko, eta industriak, banak eta fortuna handiak, zeregin eta lotura handia dute beteste herri zalpketarekin. Esklabutzarekin. Eta horietako bat izan zen La conpañia gipuzkoana de Caracas eta Sevillako euskal merkatari trafikante lobiak…