Osasun-bidea

Osasun–bidea –

Egia da denbora eta urteak aurrera doazen  neurrian, oroimena hoztuz doala, baina nire mahaiko dokumentazioak gogoratzen dit, duela ia hogei hilabete, Nafarroako Areto Berdean -María Chivite eta Errioxako bere homologoak, Concha Andreuk- lankidetza-hitzarmena sinatu zutela.

Osasun–bidea

Chivite lehendakariak hitzaldi labur bat eman zuen, eta, besteak beste, honela zioen hitzaz hitz: “Osasuna funtsezko zerbitzua da, zalantzarik gabe. Ekitatea eta aukera-berdintasuna bermatzeko tresna ezinbestekoa da, baita pazienteek ikertu, prebenitu eta artatzeko.

Eta gaineratzen zuen: “Hitzarmen honek indartu egiten du osasun publikoaren eta haren profesionalen aldeko apustua.

Chivite lehendakariari  nabari zitzaion sinetsi egiten zuela esaten zuen horretan, zintzoa zela alegia. Amaitzeko esan zuen: “Mugarri horrek Espainiaren abangoardian jartzen gaitu eta gure osasun zerbitzu publikoen kalitatea eta gaitasuna erakusten ditu”.

Chivitek esandakoak ongi entzuten dira, oso ongi, baina prentsa idatzia, albistegietako bideoak bezala, batzuetan, krudelak, benetan krudelak izatea iritsi daitezke.

Egia da, ez ta oroimen askorik behar eta begien aurrean egoera zehatzak, apelaezinak jartzen dizkigu.

Chivite lehendakariaren  paragrafoak irakurrita, politikagintzan erabiltzen den ikaskuntza baliagarrietako bat iritsi zait burura, eta askotan lekuko izan nahi zelako  diot;  jendaurrean batere gorritu gabe, gezurra lasai botatzeko, dohain berezia behar baita.

Osasun publikoarekin jarraituz, nire mahaian ere bada dokumentazio idatzia, Nafarroako Osasun Plataformaren zenbait deialdiren edukiari buruz 2021/12/16an.

Deialdian Plataformak zioen, nahiz koronabirus haren pandemia gogorra izan, Osasun Sailak “aurrekontu orokorrari” eusten ziola. Ez zuen Lehen Mailako Arreta babesten, ezta osasun publikoa ere. Gastu farmazeutikoa handitzen zuen, osasun mental eskasa sendotzen zuen eta zentro pribatuetako deribazioak blindatzen zituen.

Ez dirudi María Chivite lehendakariak, Nafarroako Jauregiko Areto Berdean aipatu zituen baieztapenak,  kontuan hartu dituztenik Osasunbideako arduradunek. Edo agian bai eta “eguzki kantua”  besterik ez ziren.

Emaitza ezaguna da eta, zoritxarrez, sinesgarritasuna berdin.

Garai harietan LAB sindikatuak bere egiten zituen Plataformaren errebindikazioak, erabakiak hartzeko garaiak zirela esanez, eta besteak beste, kudeaketa neurriak ezartzearren alde zegoen.

Sindikatu abertzaleak zioenez, plantillaren %60 goitik dira  behin- behineko langileak, eta datozen 10 urteetan langile finkoaren ia erdia jubilatzear dago.

Landa eremuko lan prekarietatea ere salatzen zuen; Elizondo, Goizueta, Peralta eta Altsasu aipatuz.

Erriberriko aspaldiko lagun batek esango lukeen bezala, “urtebete igaro da eta oraindik astoa bizkarrean daramagu”.

Denbora aurrera doa eta gaur egun inork ezin du ukatu Euskal Herriko hegoaldeko osasun pribatuaren bilakaera. Badira datu ofizialak egiaztagarriak, azken hamarkadatan aseguru pribatua %17 hazi dela adierazten dutenak.

“Sumatzen da” 2008 ko krisian egindako murrizketak medikuntza pribatua gehitzea ekarri zuela, baina -nire ustez- Lakuan eta Karlos III.ean hartzen diren erabakiak dakarte,  medikuntza-profesionalen “lekualdatze” iraunkorra.

Aurreko lerroalde batean hamarkada bateko datu ofizialak aipatzen nituen. Orain esan dezaket medikuntza pribatuak duela hamar urte gutxi gorabehera 2800 sendagile biltzen bazituen, gaur egun igoera nabarmena duela, 2012.urtean baino 2000 gehiago.

Kontuan hartu beharreko zifrak direla uste dut, Euskal Herriko hegoaldeko Osasun Publikoaren egoera aztertzen  denean.

Amaitzeko, nire bizilekuko egoera utzi dut;  Bortziriak – Cinco Villas. Mendiko herriak: Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza. Hemen nire ezagutza zehatzagoa da.

Bortzirietan 1260 haur ditugu (o-14 urte) bitartekoak. Datu horiei gehitu behar zaie, pediatra abendutik aurrera erretiratuko dela, eta ez dagoela lanpostu hutsak betetzeko aurreikuspenik.

Iruñetik planteatzen den konponbidea, egungo medikuak eta pediatriako erizainak “erabiltzea” da.

Bortzirietako Osasun Publikoaren egoera, gero eta gehiago okertzen doa,  Lesakako mediku baten amatasun-bajaren ondorioz.

Beraz, langile ezagatik, Arantza-Igantzi, eta urtarriletik aurrera, 1000 paziente baino gehiago erreferentziazko sendagilerik gabe geratuko dira.

Azalpenean zehar eta ematen diren datuetan oinarrituta, ondorio nabarmen bat argitzen da: María Chivite lehendakariak gobernatzen duen Nafarroa ez da existitzen.

Duela hilabete batzuk -eta egunkari honen orrialde beretik- Chiviteren gobernuak euskararekiko daraman jarrera  erabat irrazionala, salatzen nuen. Ezkertiar eta nafarra esaten den gobernua.

Gaur, salaketa osasun publikoa modu onartezinean baztertzean oinarritzen da.

Ez dut ukatuko,  aurreko legegintzaldian Gobernu honi, hausnartu eta norabidea aldatzeko tartea eman izana, gaur ez.

Baliteke AHT izatea “iturria” agortzen duena.

Osasun–bidea Osasun–bidea

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.