Nazio askapenari bai!
Nazio askapenari bai! –
Orainarteko irakurketetan azpimarratu gisan, Euskal Herriak pairatzen duen marko juridiko-politikoaren erreforma planteatuta dago testuinguru politikoan. Bertan, duela urte batzuk arte haustura independentistan kokatzen ziren sektore batzuk, iruzur erreformista berri baten aukera elikatzera igaro dira.
Horren erakusle da duela gutxi argitaratu den “Demokrazia bai” manifestua. Edukiz bere garaiko Ibarretxeren eta EAJren irakurketa berdina duen adierazpena da, baina orain Sortuk ere babestu eta sustatua.
Irakurketa horrekin eta estatutu baskongado berri baten proiektuarekin, EH Bildu eta Sortu espainiar estatuarekiko haustura defendatu ordez, espainiar estatuaren erreforma defendatzen dutenen lerroetan kokatu dira. Duela 40 urte Euskadiko Ezkerrak egin bezala, haustura eta erreformaren artean, bigarrenarekin lerratu dira.
Oso larria da hainbeste erresistentzia eta borrokaren ostean, herri euskaldunari eta Euskal Herri Langileari bereziki, okupazio egoera zurituz “demokrazian sakondu” behar dela planteatzea, espainiar konstituzio zapaltzailea eskubideen bermatzaile gisa aurkeztea, lurralde zatiketa ontzat ematea eta independentziari uko eginez, espainiar estatuaren eredu federal bat konponbidetzat saltzea. Larria den bezala, menperakuntza autonomiko edota federala berdinen arteko harreman gisa kontsideratzearen desitxuraketa.
Era berean nabarmentzekoa da, aipaturiko manifestuak eta beraz, berau sostengatzen duten indarrek, herrien etsai den Europar Batasun inperialistarekiko agertzen duten atxikimendua.
Euskal Herriak Askatasuna plataforman argi dugu gure herriaren askatasuna ez dela etorriko ez espainiar eta frantziar estatu okupatzaileen erreformetatik eta ez nazioarteko inperialismoarekiko morrontzatik. Gure herriaren askatasuna euskal langileriak eta herri sektoreek gidaturiko nazio askapen borroka anti-inperialistatik etorriko da.
Bide horretan, abertzale independentista oro hausnarketa zintzo bat egitera gonbidatzen dugu, “Demokrazia bai”-k ordezkatzen duen fronte neo-autonomista/federalista baztertu eta nazio askapenerako herri fronte abertzale-independentista bultzatzeko.
Iada agerian geratzen ari da etsaiaren instituzioetatik ezin dela aldaketa kualitatiborik eman. Kudeatzaile hutsaren paperean jokatzeak epe (ez hain) luzera desmobilizazioa dakar, desideologizazioa eta utzikeria. Euskaldunok antolaketari eta zeharkako borroka moldeei behar duten garrantzia eman ezean, beti instituzioen amuaren atzetik ibiliko gara amildegirako bidean. “Autonomia” faltsu honi ez!
Nahiak eta ahalak bereizten inoiz ikasi beharko dugu ba. Ez gara gaur jaioak ezta? Bidea aldatzea eta helburuak aldatzea ez da gauza bera. Ulertu nahi eta dezakeenak ulertuko du. Gainerakoan, azalpen gehiago ematea alferrik da.
“Iada agerian geratzen ari da etsaiaren instituzioetatik ezin dela aldaketa kualitatiborik eman.” Tira, bestelako bideetatik saiatu bai, baina lortu ez dela ere aitortu beharko dugu, ezta? Batez ere geure buruarekin zintzoak izan eta aurrera begira irtenbide bideragarriak planteatzeko.
Okupazio egoeran gaudela esatearekin ongi iruditzen zait. Baina zer dago okupatua? Herri okupatua gara? Bai, zalantzarik gabe. Gure lurraldeak okupatuak dira? Baietz berriro, zalantzarik gabe? Estatu okupatua gara? Ere bai, dudarik gabe.
Eta zergaitik ez da hori aipatzen? Zergaitik erabiltzea Euskal herria subterfigio moduan?
Zergaitik ez esatea argi ta gabi okupatua dagoen Estatuaren izena?
Zergaitik ez ta aipatzea?
Ez da produktiboa? Kontraproduzentea al da?
Orduan zer ulertu behar dugun? Nazio bat Estaturik gabekoak garela? Nazio batek bere Estatu propioa duena?
Elementu estrategiko honi ez badiogu erantzunik ematen ez dago estrategia politikorik, ez batasunik, txarlatanismo politikoa baizik.
Hain zaila da Nabar Estatua da independentziaren abiapuntua esatea? Edo puntu hortan ez dago adostasunik? Bai, badago? Orduan zeini edo zeri itxoiten diogu hori esateko?
Mikeli erantzuna:
“Bestelako bideei” buruz ari naizenean ez naiz inolaz ere borroka armatuaz ari. Batzuentzat bi aukera horiek bakarrik daudela dirudi, “instituzioak edo ostiak”. Ba ez, mentalitate itxi-binario horrekin ez goaz inora. Oinarritik, euskaldunok euskaldunontzat bakarrik sortutako sare ekonomiko-sozial-politiko bat eratzeaz ari naiz, estamentu ofizialetatik at. Produkzio-moduak kausa nazionalaren alde bideratuko dituen antolakuntza batez, alegia. Demografia eta kultura lantzea bazter utzi gabe. Horiek dira zeharkako borroka moldeak
Okupatzaileak botatzeko herri moduan indartu behar dugu eta horretarako sektarismoa soberan dago.
Nabar estatuzaleak, abertzale marxista-leninistak eta askatasunaren aldeko euskaldun guztiok batasuna borrokan garatu behar dugu, praktikan. Euskal Herriaren alde eta etsaiaren aurka.
Aurrera!
Orduan, zer dugu herri hontan… nabar estatuzaleak, abertzale marxista-leninistak eta askatasunaren aldeko euskaldunak. Lehenek Estatu propia helburu bezala dute? Bigarrenek marxismo.leninismoa? Hirugarrenek euskara?
Horrela izan ez gero, bigarrenek eta hirugarrenek Estaturen alde jo beharko lukete eta haien nahiak estrategikoak bihurtuko lituzkete.
Sektarismoena ez dut osoz harrapatu. Inperialismo eta bere kolaborazionisteena? Nik bakarra ezagutzen dudana. Edo “barruko” kontradikzioak sortzen dituena eta deskalifikatu behar dena? Harria bota eta eskua izkutu? Hori ematen du nola ez den garbi geratu, edo bai, oso garbia geratu da…
Batasuna lortzeko indar okupatzaileak gure lurraldetatik botatzeko estrategia bat batean bakarrik lortzen da, eta ikusi ez gero omen dauden hiru tendentzia horiek nahiko zaila dago asuntuoa. Herri bat, lurralde bat eta Estatu baten gobernu bat (bestela ez zen gobernurik izango).
Nahiz eta batzuk Estatuarena ez aipatu nahirik behin eta berriro azaltzen da helburu estrategikoa.
Askatu beharreko sujetua Euskal Herria da. Duela mende mordo batzuetako baldintza historikoetan Euskal Herritik sortu zen estatu bat, baina estatua baino lehen herri bat bazen. Gero okupatu gintuzten eta estatu hori eraitsia dago aspalditik. Erreferente politiko-sinboliko gisa gaur egun erabiltzeaz iritzi desberdinak daude. Argi dagoena da independentziak estatu independiente bat suposatzen duela baina argi dago ere gaur estatu hori ez dela existitzen eta beraz, eraiki egin behar dela. Beraz, oraingo baldintza historikoetan Euskal Herritik euskal estatu bat sortu beharko da. Hori da erabakigarria. Ez estatu horren izen edo ikurrak.
Bestea nazioa mespretxatu eta estatu egitura bat idealizatzea da eta horrekin bestei mokoka aritzea erabat kaltegarria.
Aurrera!
Euskaldunok eta ez zirenak euskaldunok (baskoi erromantzeak ibiltzen zutenak) euki zuten eta dugun errefentzi estatal bakarra nabar Estatuarena da. Ez diogu inoiz uko egin gure Estatuari eta Estatu bakar moduan errekonozitzen duguna da. Estatu hori bahitua dago ez desagertua. Beraz, existitzen du. Ez dugu ezer eraiki behar berreskuratu gurea dena baizik.
Ez denik izan behar gure erreferentzia bakarra esatea inperialismoari mesede haundi bat egitea da.
Inperialismoaren hitzak kolonizatuen ahoetan.Nik kolonizatuari errespetoa diot baina ere kolonizaziotik ateratzea eskatuko nioke.
Euskal herria edo nabar herria sujeto dela esatea ondo iruditzen zait, bat hala bestea.
Azken finean “herria” hitza da sujetoa., indar nahikoak baditu independentea eta subiranoa izateko,
Portugesak edo lusitanoak, helbetiarrak edo suizarrak, alemanak edo germanoak esateakin ez dut uste arazorik daudenik.
Idealizaziaori buruz, han dugu adibide on bat: Euskal herriarena Estatu bezalakoa. Asmakeriarik ez, gure helburua da dugun Estatua berraktibatu nola oraindik han bizirik dagoen.
Ez da konfiditu behar nazioa eta Estatua. Espaina adibidez, ez da nazio bat baina bai Estatu bat (Reino de España, ofizialki). Frantzia gauza bera, ez da nazio bat, bai Estatu bat (République française)
Euskal herria da nazioa, nabarra, bere termino juridiko-politikoa, bere Estatua.
Politikoki oso garrantsitsua da guk Estatu okupatua garela jakitea eta ez bakarrik
nazio bat zapalduta.
Gurea da konflikto bat hiru Estatu artean, bi konflitiboak eta erasotzazileak eta besteak legitima defentsa eskubide osoa duena bi estatu delinkuentei aurre egiteko, neutralizatzeko edo gure Estatuaren mugatik botatzeko.