Naizen Elkarteari buruzko zertzelada batzuk

Naizen Elkarteari buruzko zertzelada batzuk –

Duela aste batzuk, RTVE-ren umeentzako saio batean, Bea Sever-ek, Naizen Elkarteko bozeramaleak, hauxe azaldu zien bertan zeuden umeei:

Nola gustatzen zaizun eramatea arropa, ilea, ze keinu egiten dugun… Bada, gauza horiek guztiak, nor naizen, zer gustatzen zaidan eta nola adierazten naizen… pertsona bakoitzaren sexualitatea dira, GAREN SEXUA ADIERAZTEN DUTE.”

Naizen Euskal Herriko “Adingabe Transexualen Familien Elkartea” da. Hau da bere web orria eta hauek dira baliatzen dituzten materialetako batzuk, adin txikikoen transexualitatearen inguruko orientazioa emateko:

Elkarte honek 2019an izen berriarekin aurkeztu zuen bere burua; ordura arte, 2015etik Chrysallis elkartearen Euskal Herriko ordezkaritza zen. Oroitarazi dezagun hezkuntzarako bere materialak honelako edukiak dituela:

Bere jarduera hasi zuenetik, erakunde publiko guztiek emandako babesa erabatekoa izan da, Eusko Jaurlaritza buru.

Geure buruei galdetzen diegu argudio sexista hauek ote diren ikasketa zentroetan ematen direnak, kontu eginda Naizenek genero identitateari buruzko protokoloak eta legeak sortzen parte hartu duela.

EiTBn, euskal telebista publikoan, etengabe agertzen da. Mutikoei eta neskatoei propaganda sexista ematen die, esanez haien jolasen edota arropen inguruko gustuek definitzen dutela haien sexua, eta sexu horrek ez duela zertan bat etorri jaiotzerakoan “asignatu” zietenarekin.

Oroitarazi dezagun sexua behatu egiten dela, ez dela asignatzen, ez dela erabakitzen, eta gure zelula bakoitzean eta guztietan dagoela.

Gainera, Naizenek Eusko Legebiltzarrean eginbidean dagoen lege-proiektuari helegitea jarriko diola iragarri du, 12 urteko eta hortik beherako “adingabe transexualak” babesgabe uzten omen dituelako.

Ondo deritzogu Hezkuntza sailak dibertsitatearekiko errespetua sustatzeari, baina ezin dugu ulertu nolatan ez duen inork ere genero identitatearekin lotutako guztiari darion sexismoa ikusi. Xalotasuna arriskutsua da.

Lege-markoan Yogyakartako printzipioak jasotzen dituen protokolo bat ikusteak atzetik egon daitezkeen interes ekonomikoetan pentsatzera garamatza. Bezero sareak ote daude?

Oroitarazi dezagun jada frogatuta dagoela 2006an argitaratutako Yogyakartaren printzipioen atzean daudenak farmazia-multinazionalen eta klinika estetikoen jabe milioidunak direla:

Trans legea deiturikoaren aurka gaude, batetik “transgenerismoa” kritikaezin bihurtuko duen mozal lege berri bat delako; eta bestetik, adin txikikoaren baieztapen terapiari uko egiten dioten gurasoei kustodia kendu ahal izango dietelako.

Adingabe osasuntsuen gorputzak mutilatzen dituztenak eta gaixo kroniko bihurtzen dituztenak dira benetako konbertsio-terapiak, eta hori oso kontuan izan behar dugu.

Ume baten gustu estetikoak, gogoko jolasak, jarrerak eta abar ume hori transgeneroa delako froga eztabaidaezin bihurtzea ere konbertsio-terapia da, eta eskoletara sartzea umeengana heltzeko modurik errazena da.

Honezkero nahikoa datu dauzkagu ulertzeko patriarkatuak eta kapitalismo neoliberalak, beste behin ere, bat egin dutela feminismoa eta bere transformazio sozialerako gaitasuna suntsitzeko, emakumeak bere onurarako objektu bihurtzeaz gain eta neskato transgeneroak, paziente kronikoak.

Transgenerismoa jendarteari eragiten ari zaizkion kalteak eta ondorioak latzak dira; beti bezala, baieztapen-terapien eta kirurgia atzeraezinen biktima txikituen pusketak jasotzen joan beharko gara.

Politika mengelear hauen eraginak argitara ematen direnean, onartuko ote dute euren erantzukizun partea alderdi politiko, erakunde eta pertsona hauek guztiek? Ala ezkutatu egingo dira?

Zuhurtzia eskatzen dugu gai honen inguruan, umeei eskoletan ematen zaizkien diskurtsoek betiko genero estereotipoak eta sexismo hutsa indartzeak suposatzen duen arriskuagatik. Berreskura dezagun hezkidetza, premiazkoa da eta.

 

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

5 pentsamendu “Naizen Elkarteari buruzko zertzelada batzuk”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2022-03-04 00:56

    Chrysallis/Naizen-en haluzinanteena da, hauentzat genero-identitatea sortzezkoa, innatoa dela.

    Normalean, horrelako martzianaden sinesleek esan ohi dute dena konstruktoa dela, benetan espektroa dela; berez ez dela existitzen gizon-emakumerik eta abar. Hortik dator “binarismoa” gaitzestea eta emakume hitza asteriskoarekin idaztea: emakumeak* eta neskak*.

    Hauek, ez. Hauek diote haurrak beraiek bi urtetik aurrera hasten direla ADIERAZTEN neskak ala mutikoak diren; hain zuzen, hizketan hasten direnean. Apapa, kaka, koko, pipi, ma, ata, ama eta pixka bat gehixeago esateko gai direnetik, orduan hasten omen dira adierazten beren genero identitate INNATOA. Egunkari batean esan zuen hauetako ama batek, lau urte zituela igarri ziola “zerbait” haurrari.

    Zenbat guraso ote dira Naizen-en Euskal Herrian? Egingo nuke esku bakarraz konta daitezkeela. Bueno, faborez.

  • Ereindakoa jaso.

  • Besteen askatasuna mugatzen zenbat lan… redio!!… Negazio eta negatibotik beti… Askatasunaren desira zer den hobetoen jakin behar genukeenok…

  • Yogyakarta printzipioak gainera ez dute inongo babes juridikorik,ez dituzte estatuek onartu. Ta CEDAW eskubideen aurka doazte. Eskubide hauek NATOk duela 37 urte onartu zituela. Ta emakumeen eskubideak dira sexuan oinarrituak. Han argi geratzen da,generoa eraikuntza sozial matxista dela,abolitu beharreko zeozer. Identitate bat dela esatea astakeri azientifikoa da. Nolatan biztanleriaren % 0,3 edo direnen izenean,hain lege misogino aprobatu dituzte munduan zehar? Egin kontu. Sikologa bat salatua izan da, emakumeei generoak sortzen dizkien gaitzak gainditzeko laguntzeagatik. Ez du disforia duen jendearekin lan egiten,baina berdin du. Lizentzia galdu dezake ta alimalezko isuna jaso. Nahiz ta azkenean ez zigortu, abisua da. Ta lege berriekin bai edo bai zigortua litzateke.

  • Amonamantangorri 2022-03-05 09:13

    NATOk ez, Nazio Batuen Erakundeak.

    CEDAW: Convention on the Elimination of all Forms of Discrimination Against Women, nazioarteko ituna. Komeni da beti sigla ezezagunen esanahia esatea.

    Halaber, paragrafoak existitzen dira zerbaitetarako. Eta koma ondoren tarte bat utzi behar da. Eta “sikologa” euskaraz ez da ezer.

    Suagaar: behintzat saiatu, ostia.