Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? (Bai/Ez)
Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?
Independentziaz herri-galdeketa egingo da Azpeitian ekainaren 12an, azpian duzuen agiriaren bitartez atzo aurkeztu zen Hitzartu ekimenak jakitera eman zuenez:
Orain dela ia hiru urte sortu zen Gure Esku Dago herri-ekimena, “herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da” mezuarekin. Modu askotako ekimenak antolatu eta egin ditu ordutik, tartean 2014ko ekaineko giza katea eta 2015eko ekaineko bost hiriburuetako ekitaldiak. Bide horretan aurrera eginez, 2018a bitartean eremuz eremu erabakiaren bidea jorratuko du Gure Esku Dagok, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera igaroz.
Azpeitian, asmo horretan laguntzeko jaio da HITZARTU, erabakitzeko eskubidea guztion topalekua dela sinetsita. Gure iritziz, subiranotasun edo herri-antolaketa auziak bezalakoak modu baketsuan, demokraziaren arauak jarraituz eta herritarron parte-hartzean sakonduz bideratu beharko lirateke, aukera guztiak errespetatuz eta posible eginez, eta erabakiak herritarron borondatean eta nahietan oinarrituz.
Erabakitzeko eskubidearen alde egoteak ezin du, ordea, egote hutsa izan: jarrera aktiboa eskatzen du. Erabakitzeak erantzukizuna, parte hartzea eta protagonista izatea behar ditu bere baitan. HITZARTU osatzen dugunok ere aldarrikapenetik harago joan,eta erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dugu.
Hiru maila dituen ibilbidea da gure proposamena:
1. ITZARTU: herri-galdeketaren alde sinadurak bildu.
Erabakitzeko eskubidearen alde egon da, Azpeitian independentziari buruzko herri-galdeketa egitearekin bat datozenen sinadura bilketa egingo dugu. Sinadura ematea izango da herritar bakoitzak proposamen hau babesteko ekintza.
Azpeitiko biztanleen %10 baino gehiagoren babesa lortzea izango da helburua. Hau da, 1.500 sinaduratik gora biltzea martxoaren erdira bitartean.
.
2. HITZARTU: herri-galdeketa antolatu.
Sinadura bilketarako jarritako helburua betetzen badugu, herri-galdeketa antolatuko dugu Azpeitian. HITZARTU osatu eta babesten dugunok honakoa adostu dugu:
– Galdeketa eguna: 2016ko ekainaren 12a.
– Galdera: “Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?”. Bai/Ez.
Era askotako egitasmo eta ekitaldien bidez, herri galdeketaren aldeko kanpaina egin nahi dugu, antolaketa lanean azpeitiarren parte-hartzea sustatuz, lan talde irekietan lan eginez.
.
3. HITZA HARTU: herri-galdeketa egin.
Adostutako egunean 16 urte edo gehiago dituen Azpeitian erroldatutako pertsona orok bere iritzia emateko aukera izango du. Herri-galdeketa egingo den eguna erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia izango da. Helburu nagusia galdeketa egitea eta ahalik eta parte-hartze handiena lortzea izango da, ez emaitza. Hau da gure proposamena eta egitasmo honetan parte hartzeko gonbidapena. HITZARTU osatzen dugunoi gustatuko litzaiguke erabakitzeko eskubidearen aldeko ekarpen txiki honetan azpeitiar guztiok elkarrekin batera jardutea.
Nahiago dut hiritar herritar baino. Txinatarra ahal dut aukeratu? Noiz bukatuko dugu infantilismo politikoarekin eta gauza serioak hasi egiten?
Ez dut halako ekimenen kontrako ezer, baina halakoetan egiten den ahalegina ikusten dudan aldiro, beti gauza bera bururatzen zait: indar hori guztia, imajinazioa… euskararen aldeko gogoa pizteko edo handitzeko erabiliko balitz…, zeren eta independentzia ez baita nahitaez hizkuntzaren berme.
Kaixo Korosti! Euskara ere, bere horretan, ez da bizi baldintza duin eta demokratiko batzuen berme izango. Gure burua gobernatzeak baino ez digu egoera politiko, ekonomiko eta kulturala eraldatzeko aukera eskainiko, eta hori mobilizazio eta parte hartze sozialaren bidez baino ez dugu lortuko. Estatu propio baten aldeko mobilizazioa euskararen aldeko mobilizazioa ere izango da, beraz.
Poztu naiz berriarekin baina ustet ez dutela asmatu galderarekin.
Nere ustez galdera egokiago hau litzateke.
Nahi al duzu izan euskal-nafar errepublika independiente bateko herritar?
Nafarroaren lurralde eta identidade kontua hor dago . Errepublika hitzak ustet zehaztasun gehiago adierazten duela estatuarena baino . Ta karma txar gutxiago emateu.
Ia asmatzen duten beste herri edo hiriko kontsultak eta bide honetatik dijuazten
independentzia ez da bozkatzen. Amerria ez da bozkatzen. Absurdo bat da. Gu Estatua gara, desaktibatua baina ez desagertua. Horri uko egingo diogu? Estatuek independentziaren kontsultak antolatzen al dituzte? Gu izango litzateke lehen kasua mundu osoan… seriotasun piska bat, mesedez.
Kar,kar,kar…Freud.Estatu bat geala? Seriotasuna?.Keba,tronko.EAE ta komuniate foral espainiar baten pean.ta iparralden oraingoz instituzio ostik ere.
Estatu okupatua, bai. Ez nazioa Estaturik gabe.
Horrelako iniziatibak gero eta gehiago atera beharko genuke.
http://hamabost.net/
independentzia zertarako? euskal estatu feminista sozialista internazionalista ezdakitnikzerista baterako? EZ eskerrik asko. Zenbat tontakeria sartu dizkiguten euskaldunei “ezker abertzale”-ko “abertzale” horiek. Inoiz baino okerrago eta inoiz baino ahulago. Honek ez du atzerabueltarik, 50 urtean ez dago ez euskal ez herririk.
Guztiz ados! Ezker abertzaleak (ezkerrak orokorrean) iparra galdu du. Iada ez independentziarik, ez langileen mugimendurik, ez euskaldunon defentsarik, ez ezer zentzuzkorik.
Orain vegano-lesbo-txatxi-guai!!!
Burujabetasua gure herria nahi dugun eraran kudeatzeko, batzutan zuk diozun feminismo horrekin ta agian beste batzutan batzuei dariozuen gizarte arrazista, matxista…. izango degu, EUSKALDUNAK onerako edo txarrerako nahi duguna.
Baina beno agian zuk pozik zaude horrela estatu matxista, arrazista, baztertzaile, kultura suntsitzaile parte izanda.
Benetan batzuena ez dudala ulertzen, ze uste dezute edozein dela estatua beti ados egongo gerala estatu horretan egiten dan guztiarekin?
Gauza da , erratzen bagera, guk erratzen gerala, ez beste batzuk gugatik.
Euskera ikasi ez, Nafar independentzia bultzatu ez baina irainak eta mehatsuak erraz botatzen dituzu zuk eta zu bezalakoek.
Beste batek esan zizun duela gutxi, Orwellen teoriak betetzen ari da ezkerra, pribilejiodun berriak sortzen eta pribilejio guzti horiek denak diru publikoz ordaintzen ditugu denon artean.
Beraz, langileok enpresarioen eta eskumakoen pribilejioak ordaintzen ditugu eta baita ezkerreko pribilejiodunen fakturak. Salduta gaude langile euskaldunak, eta kexatzen bagara arrazista, matxista eta halako loreak botatzen dizkigute traidoreek
Buatxabal.n bada,joxemai,n bada.. postmodernian igeri egiteko eskubide osoa daukazue baina ni ez nago ados. Long live to the basque- navarre independentist people.
Horrela balitz, Nafar independentzia eta langieen emanzipazioa balitz helburua bat egingo nuke, baina gaur egun iruditzen zait ezker abertzaleak beste helburu batzuk dituela
Zein da hoen aurrean zure alternatiba?