Nagore Alkorta: “Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi”

Nagore Alkorta: “Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi” – 

Nagore Alkorta: "Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi

Gaur prentsaurrean azaldu dira Azpeitiko Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Josu Labaka Hirigintza zinegotzia eta Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotzia, Corrugados Azpeitiaren inguruko xehetasunak azaltzeko.

Nagore Alkortak proiekturik ez dagoela berretsi du. Eta bide horretan, Alkortak argi utzi nahi izan du Azpeitian siderurgia martxan jartzeko saiakera egin dela. “Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi. Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristian Lay enpresak uko egin diote Trukutxon lantegia martxan jartzeko aukera aztertzeari”, adierazi du.

Era berean, gaur goizean Nagore Alkortak gutuk pertsonal bat plazaratu du sare sozialetan.

Nagore Alkorta: “Saiatu gara Azpeitian siderurgia martxan jartzeko lan egiten, baina ez digute utzi